Duela gutxi neskato batek, haunditan zer izan nahi zuen galdetzerakoan, printzesa erantzun zuen. “Egitan?” Pentsatu nuen. Egia esanda inoiz ez diot entzun mutil bati printzipea izan nahi duela. Printzesa izan nahi badu ere ez litzateke txarto egongo... Genero estereotipo eta heteroarauarekin ere apurtzen duelako. Baina egitan... printzesa? Nik txikitan seguruenik printzipea esango nuen, nahiz eta printzesa esateak guztia erreztuko zidan; badakizue, “arrarotzat ez hartzeko, taldean sartzeko”... Zenbat gauza egiten ditugu baztertuak ez izateko. Baina hori ere beste istorio bat da. Goazen ipuinen kontura. Behin batean...



Beno printze eta printzesaren kontuekin jarraituz, bale egia da,  printzesen kontua aldatuz joan da. Aldea dago Edurne Zuri edota Mari Errauskin, Mulan eta Brave pelikulako Merida printzesen artean. Hasierako printzesak esperoan zeuden, beti besteen menpe eta besteen zerbitzura, izan ipotxak, izan amaordeak edota sorgiñak. Oraingoak, aldiz, nolabait ahaldunduta daudela esan dezakegu. Egia esanda Brave-eko Meridak ezkontzeari uko egiten dio. Eta Elsa-k neskalaguna izateko aukera omen du... edo iadanik liatuta daude? Atera zaitez armairutik Elsa! Edo gelditu zaitez zu zeu zurekin, ez dago zertan printzipe edo printzesa baten beharrik! Zergaitik bikote baten beharra?


Ez goaz ezer berririk esatera. Ondo dakizue zuek zeintzuk diren maitasun erromantikoaren mitoak eta kontuak, nola funtzionatzen duen harremanen kontu honek: betirako (joe, hainbeste kostatu zait lortzea... orain betirako izan behar duela... bestela zer gertatuko da, bakarrik egongo naiz?), beti eder (ipuinen kontuekin jarraituz, nortzuk dira ipuinetan itsusiak diren pertsonaiak? Nola da posible beti printzesak hain lirain egotea? Kalabaza batean sartzea ez da erreza izan behar... Zazpi ipotxekin bizi naizen etxe bat garbitzean ez dut uste betiko piura mantenduko dudanik...), beti prest (beti esperoan, beti besteak aurreko pausua eman behar du)... Eta beti nire antzerako norbaitekin (zergaitik Edurne ez da liatzen ipotx batekin? Aniztasun funtzionalaren inguruan ere asko esan genezake...). Akabo. Amaitu dira ipuinak, ni neu nire istorioa sortzera noa.




Eta orain printzesa izango naiz. Bai,hala nahi dudalako. Baina erabakitzen duen printzesa bat, batzuetan Darth Vader izango naizena. Zergaitik aukeratu behar?

1ax9zr

Ezagutzen dituzue Faktoria Lilak ematen dituen “Desprincesamiento tailerrak”? Sakatu irudian.

taprincesa

Animatu eta ipuinen kontu honetan zuen Beldur BArik Jarrera zein den kontatu. Zeintzuk izan dira irakurri edota ikusi dituzuen ipuinak? Zelako mezua ekartzen zuten? Nolako harremanak ematen ziren bertan?


 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar