12-26 urte badituzu eta Gernika-Lumo udalerrian bizi edo ikasten bazaude... indarkeria sexistari aurre egiteko aukera berria duzu ikusentzunezko Beldur Barik lehiaketarekin!


Parte hartzaileak


12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:




  1. kategoria: 12 – 17 urte

  2. kategoria: 18 – 26 urte


Aurkeztu ahal den proiektu kopurua


Pertsona eta talde bakoitzeko gehienez 3 proiektu aurkeztu ahal dira.


Lanak jasotzeko epea.


Azaroak 9 (egun hori barne).


Sariak


1.go kategoria (12-17 urte) saria: 250€.


2. kategoria (18-26 urte) saria: 250€.


Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko.


Epaimahaia


Herriko epaimahaia honako hauek osatuko dute: berdintasuna lortu nahian diharduten gizarte eragile desberdinak, udalerriko kultur elkarteen ordezkariak, hezkuntza erakundeen ordezkariak, eta artearekin eta kulturarekin lotuta dauden Gernika-Lumoko herritarrak.
Ezin izango zaie aurka egin epaimahaiak hartutako erabakiei.


Epaia

2016ko azaroaren 25ean Gernika-Lumo Beldur Barik Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da, (eta bertan jarriko da jendaurrean) eta www.gernika-lumo.net web gunean argitaratuko da.


Oinarriak

Sakatu irudian oinarriak deskargatzeko.


herri-mailako-lehiaketa-oinarriak-2016-1


Informazio gehiago


www.beldurbarik.org

jarrera@beldurbarik.org

GERNIKA-LUMOKO TOKIKO LEHIAKETARI BURUZKO INFORMAZIOA
Tokiko lehiaketa hau Gernika-Lumoko Berdintasunerako Udal Zerbitzuak antolatu du.
Informazio gehiago jasotzeko:
BERDINTASUNERAKO UDAL ZERBITZUA
Artekalea,8-3.solairua
Tel.: 94 625 70 90
berdintasuna@gernika-lumo.net
www.gernika-lumo.net

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar