“Beldur Barik” egitasmoa azaroaren 25eko (Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) kanpainari lotuta dago. Herri mailan Mungiako Udalak antolatzen du. Autonomia Erkidegoan seigarren edizioa antolatzen da eta ondoko instituzioen laguntza dauka: Emakunde, euskal diputazioak, Berdinsarea eta Eudel, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika era Kultura Sailak eta EITB.


NORI ZUZENDUTA DAGO?


Herri Lehiaketa, Mungian bizi edo Mungiako ikastetxeetan ikasten duten neska-mutilei zuzenduta dago. Herrimailako sariketa hau 12 eta 17 urte arteko neska-mutilentzat dago zabalik.
Lehiaketa orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko meska-mutilek parte hartu ahal dute.
Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.
Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak nahiz eta oinarriak ezberdinak izan.


ZER DA “BELDUR BARIK JARRERA”?


Honako hau egiten duena:
1. Indarkeria sexista zein indarkeria matxista (translesbohomofobia) existitzea ahalbidetzen duten faktoreen inguruko hausnarketa egiten du.
2. Gazteek sexismoaren ondorio diren ezberdintasun egoerak eta adierazpenak nola bizi dituzten identifikatzen du.
3. Indarkeria sexista zein kultura matxista identifikatzeaz gain, horiei aurre egiten die jarrera kritikoarekin, urratzailearekin eta positiboarekin; bai estrategia kolektiboen, bai norbanako estrategien bidez.
4. Ez ditu neskak biktima modura agertzen, baizik eta euren burua defendatzen eta ahalduntzen, indarkeria sexistaren eta ezberdintasunen aurrean.
5. Mutilak, berriz, jarrera autokritikoan erakusten ditu: ezberdintasun egoeren, kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurrean jarrera proaktibo eta konprometituan, Estrategia kolektiboen zein norbanakoen bitartez, korporatibismo maskulinoarekin hausten dutenak.
6. Indarkeria sexistaren ikuspegi sentsazionalistatik urruntzen da eta emakumearen biktima irudia gainditzen du.
7. Indarkeriaz hitz egiterakoan ohiko estereotipoak gainditzen ditu; alegia, ez da mugatzen bikote/bikote ohi harremaneko indarkeria fisikora. Aldiz, gazteek bizi dituzten askotariko indarkeriak identifikatzen ditu, baita horiek zein testuingurutan eta espaziotan gertatzen diren ere.


ZERI ALDE EGIN ETA ZERI EKIN BEHAR ZAIO?


Ahalegina egin behar da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldentzeko (indarkeria fisikora eta erosoetara mugatuta, emakumea biktima bilakatzen baitzuten). Horren ordez, irtenbidea bilakatzeari ekin behar zaio, betiere ikuspegi positibotik, beharrezkotzat jotzen baita emakumeen jabekuntza bultzatzea eta adin guztietako herritar guztien inplikazioa lortzea, gizonena ere bai.
Hori dela eta aurten ere, Lehiaketa honetan, gure herriko neska-mutilek parte hartzea behar dugu.

MODALITATEAK


Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira. Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada (telefonoarekin egindako grabaketak balioa dute): flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, bideoklipak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak bideoan jasota, lipdub-ak, dantza grabatua, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performance-ak eta kaleko esku-hartzeak, graffitiak edo muralak bideoan jasota…
Kontutan hartuko da ea mezuak modu originalean igortzen diren. Bereziki baloratuko da gazteek egunerokoan bizi dituzten era ezberdinetako indarkeriak identifikatzeko gaitasuna, errealitate horiei buruzko
ikuspuntua, eta gaia aztertzean erabilitako tonua (Beldur Barik Jarrera, umorea, erantzun positiboak etab.)


KATEGORIAK


“Mungian Beldur Barik” herri lehiaketa


1. Kategoria: 12-14 urte
2. Kategoria: 15-17 urte


Taldearen barruan, gazteren batek 15 urte baino gehiago baditu, zuzenean lana 2. kategoriara pasatuko da.
Gazteren batek 18 baino gehiago baditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketa orokorrean parte hartu
ahal izango du (2. kategorian).


“Beldur Barik Jarrera” lehiaketa orokorra


1. kategoria 12-17 urte
2. kategoria 18-26 urte


LEHIAKETAREN HASIERA ETA AMAIERA DATA


Lanak aurkezteko epea 2016ko irailaren 9an hasiko da eta 2016ko azaroaren 9an amaituko da (24:00etan).



SARIAK


“Mungian Beldur Barik” herri lehiaketa


-1. kategoriako SARIA banakako lanarentzat (12-14 urte): 75 €
-1. kategoriako SARIA taldeko lanarentzat (12-14 urte): 200 €
-2. kategoriako SARIA banakako lanarentzat (15-17 urte): 100 €
-2. kategoriako SARIA taldeko lanarentzat (15-17 urte): 250 €


IZEN-EMATEA


“Mungian Beldur Barik” herri lehiaketa
Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten pertsona edo taldeek bideoaren link-a (Youtube edo Vimeo formatoan) e-mailez bidali beharko dute: berdintasuna@mungialde.eus helbidera. Bideoaren barruan, bideoaren izena, kategoria eta udalerria adierazi behar dira. Posta elektronikoan gainerako informazio hau ere erantsi behar da:


Parte hartuko duzun/duzuen kategoria:
Proiektuaren izenburua:
Parte-hartzaile guztien izen abizenak eta adina:
Ikastetxearen izena:
Harremanetarako pertsonaren izena:
Harremanetarako pertsonaren helbidea:
Harremanetarako telefono-zenbakia:
E-maila:
Web & Facebook & Tuenti link (aukerazkoa):


EPAIMAHAIA


Herriko antolatzaileek izendatuko dute epaimahaia. Mungiako udalerrian emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokan eta berdintasun-politikak sustatzen inplikatuta dauden pertsonek osatuko dute epaimahai hori eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.


EPAIA ETA SARI BANAKETA


Epaimahaiaren epaia 2016ko azaroaren 18an emango da ezagutzera. Epaia zuzenean jakinaraziko zaie irabazleei eta www.mungia.org webgunean argitaratuko da.
Sariak Olalde aretoan banatuko dira, Emakumeek jasaten duten Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta egingo den ekitaldi berezian. Ekitaldiaren eguna eta ordua, azaroaren 25erako antolatutako jarduerekin batera emango dira ezagutzera.


OINARRIAK


Sakatu irudian oinarriak deskargatzeko.


oinarriak-eta-eranskinak-1


INFORMAZIO GEHIAGO


Herri lehiaketarako:
Jarri harremanetan Mungiako Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuarekin, telefono zenbaki honen bitartez:
94.674.10.43 edota E-mailez: berdintasuna@mungialde.eus


Lehiaketa orokorrerako:
www.beldurbarik.org / jarrera@beldurbarik.org / 645.737.203



PENTSATU, EZTABAIDATUE ETA EKIN BELDUR BARIK JARRERAREKIN!


ANIMATU ETA MUNGIAKO BELDUR BARIK LEHIAKETAN PARTE HARTU!