Badakigu iadanik Azaroaren 26a zuen agendetan apuntatuta duzuetela. Egun horretan jai handia ospatuko dugu Urdulizen. Eta Beldur Barik Lehiaketako lan irabazleak ezagutuko ditugu ere.  Baina ez pentsa hori bakarrik egingo dugunik…... Tailer interesgarri batzuk antolatu ditugu, baita lunch gozoa eta sari banaketa ikusgarri bat. Gogoratu asteazkenenetan Topaketaren inguruko informazioa publikatzen dugula. Pasa den astean tailerren lehenengo partea ezagutu genuen (sakatu hemen berriro irakurtzeko) eta asteazken honetan bigarren partea ezagutuko dugu.


Uribe Kosta izan da aurtengo Beldur Barik Herria. Urtean zehar ekintza ugari prestatu dira, eta Beldur Barik Jarrera zabaldau egin dute! Lanaren amaiera gisa Topaketa antolatu egin dugu Urdulizen. Beti diogun bezala, aukera paregabea izango da elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu, eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko!


Guzti hau bizi eta gozatzeko, Urdulizera hurbiltzeko doako autobusak izango dituzue, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Zer egin autobusetan zure eserlekua erreserbatzeko? Hurrengo galdetegiari erantzun!

 

autobusak-galdetegia-1

 

Aurten aldaketa txiki bat egin dugu galdetegian... Baina goazen pixkanaka! Beldur Barik autobusetan igo nahi baduzu.... Bete hurrengo galdetegia!

 

autobusakgaldetegia2

Eskatutako datuak bete. Bidali botoiari eman baino lehenago GOGORATU BAIMENA deskargatu behar duzula! Baimenaren zati bat betetzea derrigorrezkoa da guztiontzako. Adin txikikoa bazara, baimenaren bigarren zatia bete behar duzu ere. Deskargatu, esan zuen guraso edo tutore legalari sinatzeko eta ekarri autobusera Topaketa egunean. 18 urte baina gehiago badituzu, baimenaren lehenengo zatia bakarrik bete behar duzu eta autobusera eraman Topaketa egunean.


autobusakgaldetegia3


Gogoratu Topaketa egunean autobusetara igotzeko beharrezkoa dela baimena sinatuta ekartzea!!!!! Azaroaren 22a arte duzue zuen eserlekua erreserbatzeko!!! GAueko 20:00ak arte!!!


Azaroaren 26an ikusiko dugu elkar! Beldur Barik autobusetara igo!


Guardar

Guardar

Guardar