Gure Beldur Barik Jarrera nola isladatu bideoan pentsatu dugu, taldean eztabaidatu ditugu non eta nola grabatu, bideoa guztion artean ekoiztu eta editatu dugu, plataformetara igo dugu (nola egiten den gogoratu nahi? Post batetan kontatu genizuen! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko)... Prest gaude gure lana bidaltzeko! Prest Beldur Barik Lehiaketa 2016ean parte hartzeko!


Egin beharreko lehenengo gauza zuen lana bidaltzeko: Sartu Beldur Barik web gunera. Let's go!

Nola heldu galdetegira?

Hasierako orrian badituzue  bi banner bat hori egiteko.

Bata beherago dagoen leku batean aurkituko duzue:

galdetegia1

Bestea eskubiko aldean, goikaldean aurkituko duzue:

galdetegia1bis

Sakatu edozeinetan eta... listo! Galdetegia betetzeko prest?

galdetegia2

galdetegia3Adinaren arabera kategoria aukeratu.


Proiektuaren bideoaren izenburua idatzi, eta gero plataformek sortutako link-a itsatsi hurrengo eremuan. Proiektuaren laburpentxo bat idatzi (zeri buruzko bideoa egin duzuen). Iraupena eremua bete (gogoratu gehienez 5 minutuko bideoak direla).

Proiektua ze hizkuntzatan dago? Eta kontuan hartu zuen proiektua beste hizkuntza batean baldin badago, azpitituluak izan behar dituela euskeraz edo gaztelaniaz.

Hurrengo pausuan proiektua nola aurkezten dugun azaldu behar dugu, norbanako bezala edo talde bezala.

Norbanako bezala aurkezten badugu...

galdetegia4Norbanakoren proiektua bada, galdetegiko eremu guztiak bete behar ditugu.

18 urte baino gutxiago badituzu, banakako baimena behar duzue. Hemen deskargatu dezakezue eta gero Examinar botoia sakatuz, baimena gure ordenagailuan bilatu eta aukeratuko dugu.


Gogoratu gure oinarrietan jartzen duena: 1. Eranskina. Norbanako baimena: amaren, aitaren edo tutore legalen baimena da adin txikikoek Beldur Barik lehiaketan parte hartu ahal izateko.


Beste eremu guztiak bete eta Helbide eremura joan, baina itxoin, lehenik taldeko proiektua bada galdetegia nola bete behar den ikusiko dugu.

Esan bezala, Taldeko Proiektua bada, hurrengo kuadroa izango dugu:

galdetegia5Izena, adina eta sexua eremua beteko dugu. Bertan proiektuan parte hartu duten kide guztien datuak idatzi behar ditugu (bakoitza lerro batean). Bigarren eremuan, lehiaketan lehenago parte hartu baduzue, bai talde bezala, bai taldeko norbait, hementxe jarri.

Eta azkenik, 18 urte baino gutxiago badituzue, baimenak bidaltzeko bi modu daude:

Alde batetik taldeko baimena ikastetxe baten bidez parte hartzen baduzue. Oinarrietan jartzen duen bezala: 2 Eranskina. Lana hezkuntza zentroko gela bezala aurkeztekotan, 2 eranskina erantsi beharko da weguneko formulario bidez. Baimena betetzea zentroaren ardura izango da, eta zentroaren beraren ardura izango da adin txikikoen baimenen kudeaketaz.


Bestetik, gazteleku gisa edo bestelako gazte, kultur, kirol edo gizarte elkarte gisa parte hartuz gero, elkarteak banako baimen guztiak batera bidaliko ditu. Oinarrietan dioen bezala: Lana gazteleku edo elkarte bezala aurkezten bada, arduradunak jaso behar ditu baimenak (1 eranskina beteta partehartzaile bakoitzaren kasuan) eta denak batera bidali. Azken hau zip edo rar fomatuen bitartez egin dezakezu.


Beraz, beheko partean markatu zein baimen mota den (Taldeko baimena edo banako baimena), deskargatu baimenak eta gero Examinar botoia sakatuz, zuen ordenagailuan bilatu eta igo. Ez ahaztu kontakturako pertsona baten datuak ere eman behar dituzula!


Amaitzear gaude! Azkenengo partea bakarrik falta zaigu gure proiektua bidaltzeko!

 

galdetegia6Kontakturako jarri dugun pertsonaren helbidea, udalerria, probintzia, sakeleko telefonoa eta emaila eremuak bete, eta nahi edota izanez gero, esaiguzue zein den zuen web gunea, Facebook eta Twitter perfilak zein blog-a dituzuen.


Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren berri nola izan duzun ere interesatzen zaigu. Eta azkenengo eremua izanik garrantzi gutxiagorik ez duena... Azaroaren 26an Urdulizen (Uribe-Kosta) egingo den Beldur Barik Jarrera Topaketara etorriko zaretela jakin nahi dugu! Eta hantxe ikusi nahi zaituztegu! Topaketaren inguruko informazioa pixkanaka ari gara ematen...Orainarte emandakoa gogoratu nahi? Sakatu hemen.


Beno, eta orain garrantzitsuena gelditzen da.. Bidali/Enviar botoiari eman!!! Zorionak! Zure lana bidean da!!! Galdetegia osorik bete bada, mezu bat azalduko da WEB gunean dena ondo joan dela esanez. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erreztutako email helbidera lana jaso dugula baieztatzeko.

baietza

Noiz arte dut guzti hau egiteko?
Irailaren 9an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 9an amaituko da... azkar! gutxi falta da eta!
Zalantzarik baldin baduzue,irakurri oinarriak. Oraindik ez bazarete argitzen, idatzi jarrera@beldurbarik.org emailera. Zorte on!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar