Iadanik bi hilabete hasiera eman geniola Beldur Barik Lehiaketa 2016ari Berangon. Irailaren 9an UK Skatepark-ean egon ginen patinaren gainean, pista geureganatuz, gure Beldur Barik Jarrera maldetan zabalduz! Hauxe da han gertatutakoaren laburpentxo bat!



Bi hilabete pasatu dira eta laster Urduliz-eko bidea hartuko dugu Beldur Barik 2016 Topaketa ospatzeko. Azaroaren 26ean Urdulizen izango da. Beldur Barik Lehiaketa 2016aren epea amaitzear da, baina oraindik zure lana bidali dezakezu! Gogoratu azaroaren 9ra arte duzula zure lana bidaltzeko! Eta zure lana saritua izan den ala ez Topaketaren egunean jakin dezakezu! Egun horretan egingo duguna ezagutu nahi duzue? Hementxe duzue egitaraua!


 

topaketa-programacion-2016

16:30-17:00ak aldera gure Beldur Barik autobusetan helduko gara, edota beste edozein garraiotan! Garrantzitsuena heltzea baita! Kultur Etxean Ongietorria izango dugu, eta hortik tailerretara! Aurten tailer berriak ditugu, beste urtetan ere egindako batzuk... guztiak gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen laguntzen digutenak! Gure Beldur Barik Jarrera lantzeko balio digutenak! Datorren asteazkenean tailerrei buruzko informazioa emango dizuegu.


Tailerren ostean, sari banaketa izango dugu! Aurtengo sariak zeintzuk diren jakin nahi? Sakatu hemen eta irakurri berriro horren inguruko post-a!

Topaketara gerturatzeko, aurten ere doako autobusak antolatu ditugu, hiru lurraldeetatik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Gure web gunean eskegiko ditugu autobusen inguruko informazio guztia: ibilbideak, ordutegiak... Galdetegi bat eskeiniko dugu gure web gunean autobusetara apuntatzeko. Adi!


Autodefentsa, perkusioa, gorputzak, mugimendua, maskulinitate hegemonikoarekin apurketa, sexua, ligatzea, Beldur Barik musika... Azaroaren 26a heltzeko irrikitan gaude, gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko irrikitan! Ezin duzue galdu! Zatozte gurekin Beldur Barik Jarrera landu eta zabaltzera!


 

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar