Orain dela urte asko ezaguna izan zen lehiaketa batetan egongo bagina bezala… “Indarkeria sexista, kultura matxistaren irudikapenak egunerokotasunean. Adibidez, izendatua ez izatea bertan egonda. Bat, bi, hiru… berriro erantzutera”.


Pixkanaka bagoaz sistema heteropatriarkalak saldu digun trukoa zein den ikusten. Sistema honek, kultura matxista honek gizonei pribilegio batzuk eman dizkio. Zeintzuk dira pribilegio hoiek? Etxerako bueltan beldurrik ez izatea, independienteagoa aurresuposatzea, independentzia gehiago ematea, autoestima zendotzea, espazio publikoan askeago mugitzea... Pribilegio hauen oinarria emakumeen gutxiezpenean datza, eta horrela, desberdinak diren harremanak ematen dira. Eta botere banaketa ezberdin hori mantentzeko, sistema hau hain da bihurria, ideia, sinesmen, balore batzuk ezartzen dituela. Ideia hoiek zeintzuk diren, edo hoietako batzuk zeintzuk diren, jakingo duzue honezkero.


Eta trukoa ulertzen goazela esaten dugu. Baietz! BAgoazela pixkanaka bide horretan! Jakin badakigulako normaltasuna, hala izan behar delaren itzalpean justifikatu diren ideia eta sinismen asko aldatu daitezkeelako. Buelta eman. Goazen burmuinak dantzan jartzera. Eta bakarrik egin dezaket dantzan, eta ondo, gustora gainera. Baina honelakotan, besteen laguntza nahi dut. Ondo ikusi dugu Beldur Barik Lehiaketara bidali dituzuen lanetan jakin badakizuela guztion artean egin beharreko gauza dela. Guztionak erantzunkizuna.


Beraz, hilabete honetan indarkeria sexistari aurre egiteko hainbat ekintza kolektiboak ezagutu nahi ditugu zuekin batera. Edota indarkeria sexistari modu kolektibo batean aurre egiteko esperientzia ezberdinak. Neska zein mutil izan. Guztiok bait dugu erantzunkizun bat. Ezin dugu paso egin. Ez dira txantxak. Es dira tontakeria. Mikromatxismoak gogoratzen al dituzue?


Indarkeria sexistari ere umorea, musikarekin ere egin diezaiokegu aurre…



Talde feministen eskutik ezagutuko dugu nola aurre egin indarkeria sexistari. Nola sistema eraldatu.


Eta lehen esaten genizuen moduan, guztiok gara konplize indarkeria sexista egoeren aurrean erantzuten ez badugu, mugitzen ez bagara, aurre egiten ez badiegu, zutitzen ez bagara. Zutitu bakarrik ez, ikasitakoa desikasi behar dugu, zaintzen ikasi behar dugu, baina benetan zaindu.


Azaroan ekintza, aldarrikapen, manifestazio… asko antolatzen dira Azaroak 25aren inguruan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Ekintza guzti hauen berri ematen saiatuko gara. Eta baten bat ezagutzen baduzue, mesedez, bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbidera.


Indarkeria sexistaren aurrean... ERANTZUN KOLEKTIBO ZUZENA!