Kalera ateratzeko gogoak ditugu. Heteropatriarkatuari aurrenez aurre begiratzen diogu egunero, ez dugu zertan oso urrun joan beharrik. Egunero eskolara, institutu, unibertsitate edo lanerako bidean hortxe dago heteropatriarkatua nire zai. Eta baita ere askotan etxean bertan... Buf! Ea neskalaguna edo mutil-laguna (imajinatu dezakezute nori dagokion zer edo nor) dudan, ea zain dudan, ea piura hauekin nora noan, kalean entzun beharreko piropoak edo irainak... Ez dira gutxi egun hauetan gertatu diren erasoak. Eraso fisikoak. Eraso berbalak. Eraso sutilak. Mikrotranslesbohomobifobiak. Beno, ba jakin dezazuen ez garela geldirik geratuko. Erasoen aurrean, heteropatriarkatuaren aurrean... gure erantzunik ozenena! Erantzun kolektiboa!
Hona hemen LGTBIQ Nazioarteko Harrotasun eguna, Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna... ospatu, pentsatu, gozatu, eztabaidatu eta aldarrikatzeko hitzorduak!
BERGARA
Beldur Barik Jarrera kaleetan, herrietan, hirietan! Heteroaraua apurtu! Sexu askatasunaren alde! Zure sexualitatea nahi duzun moduan bizi! Beldur Barik Jarrerarekin bizi zure sexualitatea! Aske bizi!
Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!