Zeintzuk dira  neska bikote bat kaletik helduta ikusten denean ematen diren erreakzioak? Zer da xuxurlatzen dena bi neska autobus-geltokian elkar musukatzen ikusten direnean? Zertara datoz mutil heterosexualen partetik neska lesbianei hirukote bat egitearen proposamenak? Nola irakurtzen ditugu lesbianak? Zergaitik pizten du jakin-mina beraien harremanak izateko modua? Indarkeri sexista eta eraso lesbofoboak leku askotan ematen dira, eta hoietako bat, jai esparrua izaten da. Hilabete honetan, Ekainak 28ko ortzadarra gurekin dugula, tamalez normalizatu egin diren zenbait kontzeptu kuestionatu nahi ditugu. Prest?



Lesbianismoa, emakumeak emakumeekin oheratzea alegia, betidanik existitu izan den zerbait da. Baina zer ari gara esaten? Zuk hau badakizu! Are gehiago, emakumeak emakumeekin oheratzen direla eta harreman afektibo erotiko sexualak dituztela pentsatzea, ez zaizu arraro egiten, zuk oinak lurrean dituen biztanle informatu, ireki, moderno eta aurrerakoia zarelako. Baietz?


Demagun filme bat ikusten ari zarela. Demagun bikote bat agertzen dela. Eskuarki, telebistan edo zineman erakusten dizkiguten bikoteen ereduak heterosexualak izaten dira. Hau ikusita, beste planeta batetik extralurtar bat etorriko balitz, pentsatuko luke ez dagoela beste bikote posiblerik. Hau posible da??? Zeeer???!!!! Baina 2017.urtean nork demontrek ez du ezagutzen bikote homosexualen bat? Zure auzokoa, zure amamaren laguna, zure gelakidea, zure ingelerako irakaslea, autobuseko gidaria, udako abesti horren abeslaria, zure filme gogoko horren antzezlea, zure herriko alkatea edo zu zeu! Homosexualitatea kultura orotan eta garai guztietan eman, ematen eta emango den zerbait da eta nahiz eta jendartean oraingoz heterosexualitate presuntzioz tratatzen gaituzten, heldu da momentua zuk honen aurrean planto egiteko. Planetako pertsona guztiak ez gara heterosexualak eta orokortze hori egiten ez diogu inori mesederik egiten.


KLITXEAK

LESBIANA ZARA EZ ZARELAKO MUTIL KATXARRO BATEKIN EGON!

Izenburu hau idatzi dugu, baina hau baino ergelagoak diren komentarioak ere entzunda dauzkagu. Baietz? Zuk ere memelokeri galantak entzun dituzula gai honi buruz? Eta? Zein da zure erreakzioa? Guk ikaragarrizko sorpresa eramaten dugu. Eta ez onerako. Benetan? Beeeenetan jendeak honelako txorakeriekin jarraitzen duela?? Honen inguruan beste bi galdera: nola dakizu munduko lesbiana guztiek ez dutela erlazio heterosexualik izan eta zergatik demontre ez dira gizon heterosexualak homosexualak orduan??? Mutil katxarro batekin ez garelako egon??? Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean…ez dugu uste honelako falazietan gehiegi luzatu behar garenik, azken finean gauza bera askotan errepikatzeak ez baitu egi bihurtzen. Lesbianak lesbianak gara, beste emakume batzuek erakartzen gaituztelako eta haiekin sexu harremanak, erlazioak edo bizitza partekatuak izan nahi ditugulako. The end. Galderarik? Ez genuen uste. Next!


NOR DA NESKA ETA NOR MUTILA?

6FB43bZ

Barkatu? Ea nor den… zeeer? Oraindik gabiltza horrela??? Beneeeeeeeeeeeeeeeeetaaan??

Hasteko goazen ziurrenik guk baino hobeto ezagutuko duzun binarismoari buruzko ikastaro express bat ematera: genitalek ez gaituzte definitzen. Baina hau zuk badakizu, ez dizugu gogorarazi behar. Gauza bat zure genitalak dira, eta beste gauza ezberdin bat zure identitatea. Honen inguruan askotan hitzegin dugu, bakarrik gogora dezagun mesedez eta faborez, generoak (sailkapenen helburua hori izaten da) mugatu egiten gaituen kategoria bat dela, eta emakume edo gizonak izateko miloika era daudela. Planetan dauden pertsonek erabakitzen dituzten beste era, hain zuzen ere. Emakume eta gizon klasifikazioak eraikiak dira, hau da, jaiotzen garenetik koloreak, jostailuak eta gustuak nolabait iradokitzen/inposatzen dizkigute. Hala ere, gure ustez, inor ez da neska edo mutila kontzienteki erabakitzen duen arte. Eta badaude neskak edo mutilak ez direnak! Pertsona neutroak! Agian jendarteak gizona zarela pentsatzen du, baina zu zara azkenengo hitza daukana, eta emakumea zarela badakizu, emakumea zara eta ez dago zuk duzun identitateari ezer gehitzerik. Gogoratu, honez gain, medikuak batzutan erratzen direla ezin direlako zure buru barnean sartu eta jaiotzan egokitzen dizuten generoarekin identifikatzen ez diren pertsonak daudela. Beraz, alua daukaten emakumeak eta gizonak daude. Zakila daukaten emakumeak eta gizonak daude. Gauza bat genitalak dira, eta beste bat identitatea. Honaino denak gaude ados, ezta? Generoa kontrolpean daukagu. Bikain!


Ederto! Sar dezagun beste faktore berri bat: preferentzia sexualak. Hau da, aurreko sailkapenean “zer zara/zer sentitzen zara” galderari erantzuten bagenion, oraingo honetan, “norekin gogoko duzu oheratzea” galdetuko genuke. (Pertsona asexualei buruz beste noizbait hitz egingo dugu, baina gogoratu hau ere sexualitatea bizitzeko edo ez bizitzeko beste era bat dela. Eta asexualitatea ez dela zertan finkoa izan: batzutan faseak izan daitezke). Emakumeekin, gizonekin, biekin, emakume edo gizonak sentitzen ez direnekin (ageneroak), egoeraren arabera gizon edo emakume sentitzen direnekin (genero aldakorrak)… You name it!


Beno, ba artikulu honetan lesbianismoari buruz ari garenez, emakumeekin oheratzea gogoko duten emakumeei buruz hitz egingo dugu. Ez? Orduan orain gure galdera hauxe da: zergatik galdetuko luke norbaitek ea mutila nor den, bi emakume dauden bikote batean? Horrelako galderak egiten ditugunean, benetan esaten ari garena, zera da: ez garela lesbianismoa zer den ulertzeko gai.


Erlazio heterosexual batean rolak klitxeak baino ez dira. Guztiok dakigu jarrera pasiboak eta aktiboak ez direla genitalen arabera ematen. Gainera, inor ez da erabat pasiboa edo aktiboa, ez garelako pertsona lau, unidimentsional sinpleak, eta jarrerak aldatzen ditugulako egoeren arabera. Honaino ados, ezta? Beno, ba bikote homosexualetan gauza bera, baina oraindik ere argiago: ezin ditugu erlazio heterosexualak eredutzat hartu, heterosexualak ez diren bi pertsonen erlazioak aztertzeko. Klasifikazioak ezin dira aplikatu, kasu ezberdinak direlako.


NAHIZ ETA HAURDUNALDI AUKERARIK EZ…EGON ZAITEZ SEGURU, ETA SEXU SEGURUA IZAN!

Harreman sexual lesbikoetan transmisio genitaleko gaixotasunak ere eman daitezke. Zergatik ez ditugu transmisio sexualeko gaixotasunak deitzen? Ba lehen adostu dugulako, zuk erabakitzen duzula sexua zer den, eta klamidia edo gonorrea, printzipioz, ez direlako kutsatzen zure bikotearen belauna mihazkatzen. Egia da, erlazio heterosexualetan antikontzepzioari buruz asko hitz egiten dela, baina akontzepzioa, hots, kontzepzioarekin zerikusia ez daukaten hainbat praktika daudenez, zergatik mugatu dena sexu koitzentriko genitalizatura berriz ere? Irakurri gure aurre post-a zertaz ari garen jakiteko! Sakatu hemen.


Guk badakigu, sexuari buruz milaka gauza daudela interesgarriagoak bere “arriskuei” buruz hitz egitea baino. Badakidu guztiok ezagutzen duzuela “babesteko” hesi metodoen existentzia (kondoia, latexeko eskularruak etab) . Gauza da, nahiz eta oso astunak izan gai honekin, gogorarazi behar dizugula, sexu anala daukagunean, sexu orala daukagunean edo gorputz jarioen inguruan mugitzen garenean, (baginako fluxua, semena edo odola adibidez) alarmistak izan nahi ez dugun arren, komenigarria dela adi egotea. Alu, ipurdi, aho, zakil hori norekin egon da zurekin egon aurretik? Testak egitea beti da komenigarria eta latexa ez da horren garestia… Erabili! Dena den, dohainik egin daitekeena sexu imaginatibo eta kreatibo ez koitozentriko genitalizatua da, hau da, innobatu eta zuen gorputzak aztertzea praktika ikaragarri dibertigarria dela ikusiko duzu!!!!


NON DAGO ZURE PLAZERRA? NOLA GOZATZEN DUZU ZUK?

Lesbian+sex_6b4d70_6070582


Honi buruz aurretik hitz egin dugu, baina berriro diogu, agian ez dugulako argi utzi. Ahoan muxu ematea, belarriak mihazkatzea, lepoan koska egitea, bularrak heltzea, bizkarra marratzea, sabela ilearekin laztantzea, oinetan masajeak ematea, belaunekin jolastea, joku erotikoetara jolastea, leku ezberdinetara joatea … sexua ez da soilik zerbait bagina barnean sartzea edo klitorisa estimulatzea. Milagarren aldiz errepikatzen dugu: sexua zer den zuk zeuk erabakitzen duzulaaaa!!! Beraz, betidanik “preliminarrak” deitu izan diren praktika horiek, txortan egitea dira! Ez zaitzatela konfunditu!!! Zuk erabakitzen duzu zer den zuretzat sexua, eta besteek diotena zuri bost axola! Pentrazioa ez da bide bakarra.


did-you-know-that-lesbians-use-scissors-when-they-have-14927878


ORGASMOAK. EDO EZ!

BAAAAAI, orgasmoAAAAKKKK!!!! Pluralean! Ongi irakurri duzu! Zergatik konformatuko zara orgasmo batekin zazpi izan ahal badituzu!! Zergatik izango da orgasmoa praktika sexualaren epizentroa, agian beste gauza batzuk experimentatu nahi dituzunean! Telebistan agertzen diren klimax osteko siestak eta frustrazioak lesbianon artean fikzioa dira. Gogoratu: zergatik bat, zazpi posible badira!!!? 😉


PORNOGRAFIA

Guk horrela laburtuko genuke: dagoena gustoko ez baduzu, sortu ezazu zuk zeuk!

Medeak Tranfeministak taldeko kidea den Nagore Iturriozek artikulu bikain hau (sakatu hemen) idatzi zuen honen inguruan.


Eta heldu da amaiera, gaurkoz bukatutzat emango dugu post esplikatibo hau. Zer ikasi duzu??? Ez dakigu zer gogoratuko duzun esan dugunetik, baina zure buruari galderak egiteko balio izan badizu, gu pozarren! Gogoratu ez dugula zertan entzuten duguna sinestu eta kritikoak izatea oso oso oso ona dela! Zuk zeuk erabaki zer uste duzun gai guztiei buruz! Hau sexuari dagokionean, eta zure bizitzan orokorrean!! Pentsatu eta gozatu! Biak batera badoaz, hobeto! Beldur barik jarrera hori delako: informazioa oinarri izanda, mundutik beldurrik gabe joatea!!!


Ez ahaztu: zure gorputza, zure erabakiak!


 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar