Heldu da uda eta heldu dira oporrak gehienontzat! Sarritan, aitzakiak behar ditugu bizitzan “egiteko era berriak” asmatzeko. Hau da, ez al zaizue inoiz gertatu zeuen buruari esaten diozuela “astelehenetik aurrera”, “hilabeteko lehenengo egunetik aurrera” edo “datorren urtetik aurrera” gauzak ezberdinak izango direla? Ba uda momentu ezinhobea da honelako deseraikitze, birpentsatze eta redefinizio prozesu hauetarako! Zer deritzozue gure sexualitatearen inguruan kontzientzia hartzeko erabailiko bagenitu hurrengo minutuak?!!


Zer gertatzen ari da sexuarekin? Eta ez, ez dugu galdera hau egiten Euskadin gaudelako, baizik eta Planeta honetan bizitzeagatik. Zeintzuk dira sexuak dituen konnotazioak? Zergatik ematen digu lotsa sexuari buruz hitz egiteak? Zergatik irakatsi digute intimitatearen sexualizazioa egoerarik desiragarriena dela norbait ezagutzerakoan? Zergatik bihurtzen dugu dena zuria edo beltza sexuari buruz ari garenean? Zergatik kostatzen zaigu  benetan nahi duguna eskatzea? Zergatik kostatzen zaigu ez duguna gogoko seinalatzea?


“Askorekin oheratzen den mutila, esperientzia dauka eta irabazle bat da”. “Askorekin oheratzen den neska, galduta dago eta ez du inork maiteko”. “Neska batek sexua nahi duela erakusten badu, desesperatuta dago”. “Mutil batek sexua nahi duela esaten badu, gauzak argi dauzka”. “Neska batek sexurik nahi ez badu, estrecha bat da”. “Mutil batek sexurik nahi ez badu, gaixoa, zerbait gertatzen zaio”. Zenbat honelako topikazo ezagutzen dituzu egunean zehar? Zergatik eta zertarako zabaldu dira falazia hauek? Nork demontrek asmatu ditu? Norbaitentzat onuragarriak al dira? Zuri mesede egiten dizute generoaren arabera zatitutako azaleko esaldi hauek?



Gaur sexuari buruz hitz egiteko lotsa alde batera uzten saiatuko gara, mito eta estereotipoak pikutara bidaliz! Gaur, minutu batzuk emango ditugu libre izaten saiatzen!! Eta zerbait ikasten badugu, hobeto!


Zer da sexu ona? Zer da sexu txarra?

http://www.pikaramagazine.com/2014/09/la-suerte-de-fracasar-en-el-sexo/

By the way, ba al zenekien sexuari buruz hausnartzeko ikastaroak daudela?

http://www.pikaramagazine.com/2014/02/sexo-dudas-y-regueton/

Eta noski, sexuarekin erlazionaturik egiten duzuna egiten duzularik, uda honetan…pentsatu eta gozatu!