Badago abesti bat, aspaldikoa, gure guraso edota aiton-amonen garaikoa “El final del verano” esaldiarekin hasten zena eta danbor soinuak tristura transmititzen zuena. Uda, ligoteoa, hondartza, mendia, bidaiak, lagunak, amodioa, amodiorik ez, desioa, beroa (gorputzekoa, Euskadi tropikala baitugu), dantzak, abestiak... Abesti horretako danbor hotsek ez datoz bat guretzat uda esan nahi duenarekin...


Abuztu honetan Beldur Barik Jarreradun musikarekin dantzatu eta gozatu dugu!


Eta Beldur Barik Jarrera da ere abestiak hartu eta gure moldaketak egin! Abesti baten letra gustokoa ez baduzu, baina erritmoak zure gorputzak dantzan jartzen badu.... Do it yourself! Zure Beldur Barik mezua zabaldu!



Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu dugu!


http://beldurbarik.org/eu/2017/08/beldur-barik-jarrera-3


Hondartzara ere gerturatu gara espazioetaz egiten dugun erabilerari buruz hitzegitera! (Sakatu irudian post-a berriro irakurtzeko).

HONDARTZAN

Gure Beldur Barik Jarrera dantzan ere jarri dugu gure #BBPlaylist arekin! (Sakatu irudian post-a berriro irakurtzeko).

DISC

 

Hamaikak ere esan ditugu!



Inposaturiko genero arauak ere kolokan jarri ditugu! (Sakatu irudian post-a berriro irakurtzeko).

BBJARRERA IN ACTIONeusk

Ligoteo sanoaren errezeta hartu eta sukaldera joan gara gureak egitera!

ligoteosanoarenerrezeta

Eta nesken ikusgarritasuna erreibindikatu dugu! Girl power!


Uda joan zaigu, baina gertu dugu Beldur Barik Lehiaketa 2017. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, zuen Beldur Barik Jarrera ikusentzunezko lan baten bidez zabaltzera... Beldur Barik Lehiaketa 2017 hastera doa...


Prest? Let’s go!


Guardar

Guardar