Bai, lagun maiteak, bai. Uda hontan ez ditugu eguzkiaren izpiak ikusiko, eta hondartzara katiuskak jantzita gehi aterkiarekin joan beharko gara, baina horrek ez dauka garrantzirik... eguna heldu delako!!!! “Eguna heldu dela? Baina zein egun?”-galdetuko diozue zeuen buruari. Ez, ez dago nahi beste izozki dohainik jateko aukera, baina badakigu ezin izan duzula lorik egin, irrikitan zeundelako gure ligoteo sanoaren errezeta noiz aterako... Baietz???


Ederto! Ba hemen agertzen den hau, proposamen bat baino ez da, eta gogora dezagun zuek proposatzen dituzuen beste hainbat gauza ere sar daitezkela arazorik gabe. Zergatik??? Ba, zerbait argi badaukagu, bizitza eta ligoteoan etengabe ikasten ari garela. Amaierarik gabeko zikloa, esango luke El Rey Leonek filme erabat klasista, zeinek Bechdel testa ez luke inoiz ere ez gaindituko. By the way, badakigu Bechdel testa zer den? Bideo honek (sakatu hemen bideoa ikusteko) ikaragarri ongi azaltzen digu. Honi buruz aurreko urtean ere hitz egin genuen Los Juegos del Hambre filmeari buruz hitz egin genuenean. Gogoratzen duzue? Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko:)


Beno, baina gu, gurera. Has gaitezen osagai zerrendarekin!!! Are you ready??? Prest??? Goazen!!!!

-500gr ONGI EGON.


-500gr LIGATZEA DIBERTIGARREA DELA ARGI IZAN.


-500gr BELDUR BARIK ESAN DUZUNA ALDATZEKO BAIMENA DUZULA JAKIN.


-500gr AURREAN DUZUNA NOLA SENTITZEN DEN KONTUAN EDUKI, ZURE BEHARIZANAK ALDE BATERA UTZI GABE.


-500gr EZETZA JASOTZEA AUKERETAKO BAT DELA GOGORATU.


-500gr ESAN DUGU DAGOENEKO LIGATZEA IKARAGARRI DIBERTIGARRIA DELA??!!!


-500gr BURUA IREKI


Let the fun begin!!!!

1-ONGI EGON

Ongi ligatzeko, ongi egon behar gara. Zergatik? Inork ez lukeelako kamioi bat lotarako pilulak jan ostean gidatuko, edo buffet batean jan eta gero telepizza-ra deituko. Gu ez gara ezertan adituak, baina ulertzen dugu, ligoteo osasuntsua praktikatzeko denbora eta kontextuak lagundu behar duela. Ligatzearen arrakasta ez datza edozein egoera sexualizatzean, baizik eta egiten duguna egiten dugularik ongi sentitzean


2-LIGATZEA DIBERTIGARRIA DA

Ligatzea dibertigarria da bertan dauden guztiontzat. Partaideren batek ez badu ongi pasatzen... GELDI! STOP! BUKATU DA! Hori ez da ligatzea. Flirteatzen zabiltzala, barre egiten baduzu, zu zeu izan bazaitezke, aurrean duzuna zu baino gehiago ez dela sentitzen baduzu eta bertan jarraitu nahi baduzu... ZORIONAK!


3-BELDUR BARIK ESAN DUZUNA ALDATZEKO BAIMENA DUZU.

Zeharo motibatuta hasi zara kriston subidoiarekin baina... orain nahiago duzu falafel bat jatera joan? Logure zara? Edo agian, bat batean iritziz aldatu duzu? Sudur puntan jartzen zaizuna egin!! AURRERA!!! Ez diozu inori ezer zor, gogoratu zure gorputza zurea baino ez dela eta zu zarela bere jabe bakarra.


4-ENPATIA, ZURE BURUA ALDE BATERA UTZI GABE

Bai, egia da, ligoteo sanoan besteen sensibilitateak ez mintzeko adi ibili behar gara. Argi eta garbi dagoelako inork ez duela nahi aurrean duena etxera negarrez joan dadila, edo bere buruarekin gaizki sentitu dadila... hau horrela da, hemen eta edonon. Bainaaaaa (eta beti egon ohi da baina bat), gauza bat taktuarekin gauzak esatea da, noski, baina asertibitatea ere jokoan egonda, gure beharrizanak oso argi gera daitezen. Normalean esaten dute, zuk zure buruan pentsatzen ez baduzu, ez duela beste inork egingo... ez dakigu egia den edo ez, oker egon nahiko genuke, baina bada ez bada... zuk jar ezazu zure burua lehenengo BETI!


5-EZETZA JASOTZEA

Ez, ez mesedez, ez. Arren eskatzen dizugu, ezetz esaten dizuten bakoitzean ez dezazula zure burua gorrotatu, zuk zerbait txarra daukazula pentsatuz... Ez bat ez da “gorroto zaitut”, ez bat “orain ez, nekatuta nago, ez daukat gogorik, bikotea daukat, beranduegi da, gose naiz” edo beste hainbat egoera izan daitezke!!! Esan nahi dut, agian aukeretako bat izan liteke, ZU pertsonalki ZU gogoko ez izatea, ederregia zarelako edo azkarregia zarelako edo biak batera (zergatik bestela? 😉 ) bai, ez dugu izkutatuko, gerta daiteke... baina gogoratu please- mesedez... beste bi miloi aukera ere egon daitezkela, aurrean duguna gurekin ez musukatzeko... Eta dena den, zu gogoko ez bazaituzte... zer gertatzen da?!!! Mundua bihar bukatuko da?? Eguzkiak gure planeta jango du?? Patata frijituak extingituko dira??? Eeeeez!!! Badakizu zenbat pertsona dauden Lurrean bizitzen? Ba begiratu nuen azken aldian ia zazpi milio eta erdi...


6-LIGATZEA DIBERTIGARRIA DA

Bai, baaaaai, astunak gara batzutan, baina mesedez ez ahaztu, tonteoaren hasiera edo bukaeran zaudela... ligatzea dibertigarria dela!!!!!

7-BURUA IREKI

Eta bukatzeko, komenigarria da, baina ez nahitaezkoa, ligoteo bakoitzera burua prest duzula heltzea. Espektatibak? Bai, noski! Sarritan, gauza ezinezkoak eskatzea aurrean dugunari ez da aproposena izaten... Zer deritzozu aurrean daukazunari galdetzen badiozu ea berak zer duen emateko, eta gogoko duzun erabakitzen baduzu? Ez da hori aproposagoa, erosketen zerrenda finkoarekin joatea baino??


Beno, beno, beno, ba bukatu da oraingoz... zer moduz irten zaizu tarta!??

Bai orain... praktikatzera!!!

UDA ETA LIGOTEO OSASUNTSUAZ DISFRUTATU!!!!