krispetak


Igandea da. Larunbata joan da, baita ostirala ere eta astelehena atzo baino gertuago dago. Nola demontre joaten dira asteburuak hain azkar? Ostiralean dena egiteko denbora dugula uste dugu... eta zas! Bapatean igande arratsaldea dator bere tristura guztiarekin... Eta hori gutxi ez balitz, bapatean telebista piztu eta gure buruari “Peli romanticona hoietako bat ikusiko dut” esaten diogu. Baina ze demontre...


Tom Hanks, Julia Roberts, Hug Grant, Drew Barrymore, Ryan Reynolds, Rachel McAdams, Sandra Bullock, Ryan Gosling, Lily Collins, Renee Zellwegger... antzezleak sufritzen ikusteko gogoak dituzu. Sufrimendua, baina guztiok dakigun amaierarekin, noski. Gure pantailetan The end, amaiera, Fin errotulak agertzen direnean ikusi ditugun bizitzak gureak izatea gustoko izango genuke... Bufff!!! Ba nik paso egin nahi dut, egia esan. Sufrimenduari, kontrolari, jabetzari... ezetz esatera noa eta askatasunari, poztasunari, gogoari, desiari baietz!


Normalean amodiozko pelikula guztiek proposamen bera dute. Mutil batek neska bat ezagutzen du (bai, halakoxea da, zergaitik dira hain heterosexualak amodiozko filmak?!), hasieran ez daukate erlazio ona, edo neskak ez du interesik azaltzen mutila gehiago ezagutzeko, edo lagunak dira.... eta badago gidoian beti sufritzeko arrazoi bat: klase ezberdinekoak direla, mutilak iragan iluna du, gurasoak aurka egiten diote harremanari, edota neska extralurtarra da, edota zenbait kasutan... sorgina ere izan daiteke! Baina amodioak guztiarekin ahal duelaren uste horrekin aurrera egiten du filmeak. Normalean neska eta mutila banantzen dira eta betikotasunaren, para siempre idearekin etorkizunean berriro elkartzen dira eta sentimendu hoiek berriro pizten dira. Zenbat pelikuletan ikusi dituzue horrelakoak? Haimaka filmetan!


Beno, ba maitasun pelikula gidoi honekin nolabait amaitzen duen pelikula bat aurkeztu nahi dizuegu.


Hona hemen nolabait (nolabait esan nahi dugu... zaila delako ere bestelako harreman ereduak aurkitzea... Orain Sense 8 telesaiaren harremanak etorri zaizkigu gogora. Harreman batzuk nahiko heteroarautuak dira, noski, beti bezala, baina zer diozue  Lito, Hernando eta Danielak duten harremanari buruz? Edota Nomi eta Amanitak dutena, zer iruditzen zaizue?... Zuen iritzien zai gaude!) apurtzen duten maitasun pelikula.



500 egun elkarrekin


Desamodio istorio bat da hau. Eta spoilerrik egin nahi ez dugun arren, kontatuko dizuegu azkenean mutila ez dela neskarekin gelditzen... Neskak oso garbi esaten du ez duela ezer seriorik nahi. Zergaitik jartzen garen askotan besteen erabakien gainetik? Bai lagunak, hau desamodioaren inguruko pelikula bat, eta badakigunez, desamodioa amodiaren zati bat ere izan daiteke. Zer dela eta egiten zaigu hain zaila guzti hau kudeatzea? Gure zai dagoen pertsona horren irudia saldu digutelako, laranja erdiaren istorian ere sinestarazi nahi digutelako...


Gai honetan interesatuak bazaudete, bi post aurkeztu nahi dizkizuegu:

Bata, Proyecto Kahlo-ren “Películas anti-románticas: mostrando el amor real en el cine” (http://www.proyecto-kahlo.com/2017/05/peliculas-antiromanticas-mostrando-amor-real-cine/) eta Diners aldizkarian agertutako posta bestea (http://revistadiners.com.co/ocio/28521_cinco-peliculas-antirromanticas/).


Eraikiz kolektiboak aurkeztutako galdeketa ere aurkeztu nahi dizuegu.


Beraz goazen pelikulak alde batera uztera, eta goazen maitasuna Beldur Barik Jarrerarekin bizi eta gozatzera! Askatasunean, sufrimendu ezan, gozamenean oinarritutako harreman berriak eraikitzera!


Guardar

Guardar