via GIPHY


Maitasun kontu hauetan sekulako nahaspila dut. Edo behintzat, saldu nahi diguten maitasun kontzeptu horretan. Badirudi itsasona nagoela, ohol baten gainean eserita, eta olatuak nola etortzen diren begira nago. Olatu handiak, txikiagoak, indartsuagoak... Batzuk kulunkatzen naute, beste batzuk gozatu ere egiten ditut... Olatu batzuk "Eman zuk lehenengo pausua!" esaten didate, batzuk "Hemen garrantzitsuena... bustitzea", "gogorra izan behar duzu", "hobeto askatasun askorik ematen ez badiozu", "gauza bat da ni lagunekin joatea, eta beste bat berak egitea...", "zure onurako da"... Eta beste batzuk ahotsa aldatu baina horrela diote "Lore eta urteurren ospakizunak? Motel...". Eta pentsamendu hauetan nagoela, taula hartu eta lurra ertzeratzera noa, itsasertzera. Horrek fijo lagungarria izango dela.


Eta behin hondartzan, zenbait zeregin izango ditut:

  • Mutilak vs neskak guda honetaz paso egiten dut. Eta leku guztietan saltzen saiatzen dira... Gauza, helburu ezberdinak ditugula saldu digute, eta egia esanez dut horrela denik... Mutilak indartsuak, gogorrak izan behar dutela harreman batetan, kontrola eraman behar dutenak, erritmoa, ezin garela sentikor sentitu, ez dugula negarrik egiten... Guk adimenak, burua; beraiek sentimendua... Eta paperak aldatzen direnean (bai horixe, paperak, askotan antzerki funtzio batean gaudela ematen duelako), flipatu egiten dut ere... Ertzak maite al ditugu? Buf! Beno, ba lagunek taldean horrelako mezuak bidaltzen dituztenean, paso egingo dut, baina ez naiz isilik geldituko. Ozen esatera noa "horrelakoek ez dute graziarik".

  • Ez naiz inoren jabea, ezta inoren jabetza. Norbait nirekin egon nahi badu, biok horrela nahi badugu, elkarrekin egongo gara. Hitzegin beharra dagoela, pentsatu beharra. Eta ez nago bapatean guztiok harreman irekiak izan behar ditugula, guztiok guztiokin enroilatu behar garela norbaitekin gaudenean (arraroa norbaitekin egotearena... gutxitan gaude bakarrik...). Harreman askeak nahi baditugu, aske sentitu harremanetan guztia hitzegin eta adostu behar dugula. Adostu, akordioak egin... Harremanaren zati batek guztia alde batera utzi ez dezan, bere beharrizanak alboratu ez ditzan... Orain ni naiz zerbait behar duena, baina baliteke bihar zu izatea, bera izatea. Beharrizanak aldatu egiten dira, desioak bezala. Gaur primeran datorkiguna... nork daki bihar beharko dugun ala ez... Eta ipunek, pelikulek, liburuek... normalean gauza horiek nork uzten dituenaren idei bat ematen digute. Guzti honi buruz pasa den urtean hitzegin genuen (sakatu hemen berriro irakurtzeko).

  • Begiruneari buruz hitzegiten dudanean Aretha Franklinen abestia datorkit burura. Bai, errespetua. Erreza, ezta? Sakatu hemen honi buruz berrio irakurri, pentsatu eta eztabaidatzeko.



Gure #BBPlaylist ean entzungai duzue!


Beno, ba taularen gainean noan bitartean pentsamendu guzti hauek etortzen zaizkit gogora. Itsasertzera ailegatzear nago. Zereginak martxan jartzea zaila izango da. Eraikitako deseraiki behar dut. Nire inguruan eraikitakoa, nire pentsamenduak, ni neu. Eta gero ingurukoekin animatuko naiz, lagunak, familia... Adi! Gauza bat argi utzi nahi dut. Besteek diotenari buruz paso egiten dut. Arraro xamarrak garela esaten badidate/badigute... paso! Harremanak bizitzeko eredu berriak bilatzera noala argi dut. Egunean, egunero, nire ondoan dagoenarekin, ez goian, ez behian, ondoan. Guztia pilo bat hitzeginda, elkarri uelrtuz, errespetatuz. Goazen!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar