IMG-20171010-WA0011

 

Bai lagunok, horixe bera da egingo duguna... indarkeria sexistari aurre egiteko prest gaude. Ez bakarrik gaurko datan, baizik urte osoan ere bai... Eta hori lortzeko, bi lantegi antolatu dira Arratian!

Autodefentsa Feminista tailerra


ARRATIA_Página_05

Indarkeria sexistaren aurrean... ekin autodefentsa feministari! Eguneroko bizitzan gertatzen diren eraso-egoerak konpondu eta erantzuna emango diegu!

Data? Azaroak 3 eta 4

Ordutegia? Ostirala: 17:00-20:00 eta larunbata: 10:00-13:00.

Non? Igorreko Kultur Etxean.

Nori zuzendua? 12-17 urte bitarteko neskentzat.

Noren eskutik? Pili Alvarez, Emagin elkartekoa.

Izena emateko eperik? Urriak 27.


Mutilentzako klown desboteratzaile tailerra


Sexismoak neska eta mutilen arteko harremanetan nola eragiten duen ezagutzea izango da tailer honen helburua. Baita indarkeria mota ezberdinak ezagutzea eta maskulinitate berriak ezagutu. Mutilen indarkeria  sexistaren aurrean gure erantzukizuna dugu, eta konplize izatea ez da aukera bat!

Data? Azaroak 3 eta 4

Ordutegia? Ostirala: 17:00-20:00 eta larunbata: 10:00-13:00.

Non? Igorreko Kultur Etxean.

 

Autodefentsa Feminista tailerra Arratiako Andren Jabekuntza Eskolan antolatu da... Baina gure Beldur Barik Jarrera garatu eta zabaltzeko ere, beste hamaika ditugu! Hementxe duzu deskargatzeko programazio guztia!

ArratiaJabekuntza

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar