Urriaren erdian gaude, eta gaur memoria pixka bat egitea pentsatu dugunez, zera galdetuko dizut: zer moduz joan zitzaizun uda? Hondartzara joan zinen? Hain gogoko dituzun praka horiek jantzi zenituen? Minigona agian? Ausartu zinen transparentzia horiek armairutik ateratzera? Aurten bikinia, bainujantzia edo nudismoa izan dira protagonista? Baina benetan galdetu nahi dizudana guzti honen ostean ZEEEEEEEERGAAAAAAAAATIIIIIIIIIIIK ozen eta argi bat da… beraz has dezagun galdetegia berriz ere:




  • Zer moduz joan zitzaizun uda? ZERGATIK???

  • Hondartzara joan zinen? ZERGATIK????

  • Hain gogoko dituzun praka horiek jantzi zenituen? ZERGATIIIIIK?????

  • Minigona agian? ZERGATIK???????

  • Ausartu zinen transparentzia horiek armairutik ateratzera? ZERGATIK???

  • Aurten bikinia, bainukantzia edo nudismoa izan dira protagonista? ZERGATIIIIIIIK????


Aurreko galderen erantzunak zeren arabera alda daitezke? Presta zaitez, honako post hontan ARAU ESTETIKOARI buruz hitz egingo dugulako.


Arau esteti…ZER????? Bai bai, gazteleraz NORMATIBITATEA deitzen dugun horri buruz hausnartzea da gure helburua, NORMALTZAT duguna zergatik iruditzen zaigun normala ulertzen saiatuko gara.


Beraz, has gaitezen … (danbor soinua eta tronpeten hotsa!!!)




  1. Gorputz bat daukazu?

  2. Jendarte honetan bizi zara?


Bi galdera hauen erantzuna BAI borobila izanez gero, has dezagun festa!!!


1.KANONA: Musikan, kanon bat, behin eta berriz, behin eta berriz, behin eta berriz, behin eta berriz eta beeeeehin eta berriz errepikatzen den abesti zatia da. Ados? Ederto. Hau estetikari aplikatuko bagenio, zer ikusiko genuke? Gehiegi zoratu gabe…zuk esango zenuke gaizki deitzen dugun GORPUTZ PERFEKTUA duten pertsonak gehiengoa direla planeta honetan? Hau da, modan lan egiten duten modeloen gorputza izan behar dugula gogorarazten diguten iragarki eta propaganda guzti horien funtzioa zein izango litzateke, benetan NORMALA edo ARRUNTENA halako gorputza izatea izango balitz? Esan nahi dut…ez al da bitxia pentsaraztea PERFEKTUTZAT hartzen dugun gorputz mota hain pertsona gutxik izatea? Agian horren atzean zerbait egon daitekela uste duzu? Nork irabazten du dirua edo boterea, zuk zure gorputza itsusitzat baduzu? Zenbat eta zenbat diru gastatzen duzu urtero zure itxura “zaintzen” edo “apaintzen”? Mmmm…agian galdera gehiegirekin hasi gara… Mmmm…lasai gaitezen orduan eta goazen orden pixkatxo bat jartzera…


2.ERTZAK. GORPUTZ EZ ARAUDUNAK. Barkatu baina ezin dut nire “ Un dos tres, responda otra vez” zaletasuna izkutatu… Mesedez guztion artean goazen brain storming batean burura datozkigun gorputz ez araudunak izendatzera… esate baterako… LODIAK! AZAL ZURIA EZ DUTEN GORPUTZAK! ANIZTASUN FUNTZIONALDUNAK! ZAHARRAK! ESTETIKA HETEROSEXUALA EZ DUTENAK! PERTSONA TRANSEN GORPUTZAK… Zenbat gehiago datozkizu burura? Pila bat, baietz??? Egia esan, ingurura begiratzen badugu konturatuko gara gure eguneroko bizitzetan ikusten ditugun gorputz gehienak ez direla araudunak eta ertzetan kokatuko lituzkela alta pasarelako diseñatzaile batek… Edo Zu Cibelesera eramango zintuzten? Eta zure Amama? Eta zure neba? Eta zure Ama? Eta zure lagun mina? Eta zure irakaslea? Eta zure bus gidaria?


1


ORDUAAAAAN???!!!! DENAK ERTZETAN BAGAUDE NOR DEMONTRE DAGO ERDIAN!!??? NOLA IZAN DAITEKE ARAUA HAIN ESTUA, TXIKIA ETA MUGATUA??? Galdera ona, my friend… eta ikus ezazu bideotxo hau, arren, eta gero jarraituko dugu gaiari buruz hitz egiten…



Etaaaa??? Zer iruditu zaizu??? Ezagutzen zenuen LODIFOBIA hitza? Sentitu duzu noizbait honelako zerbait? Ba al dakizu Lodiaktibismoa zer den? Ezagutzen dituzu STOP GORDOFOBIA edo LODIFOBIARIK EZ Facebook orrialdeak? Zertarako uste duzu erabiltzen direla?


Zer gertatzen da une oro zure gorputzaren kontrako mezuak ikusten badituzu? Markesinetan, telebistan, aldizkarietan, filmeetan, arropa dendetan… horrek ba al du influentziarik zure gorputzaren pertzepzioan? Eta zure autoestiman? Nola maitatu dezakezu itsusia iruditzen zaizun gorputz bat? Nola gozatu dezakezu gorroto duzun gorputz batean? Posible al da????


STOP GORDOFOBIA eta LODIFOBIARIK EZ Facebook orrialdeek kontrakoa lortu nahi dute: egunero zure gorputzaren aldeko mezuak ikusten badituzu, ZIUR baino ZIURRAGO daude, gutxinaka gutxinaka zure antzeko gorputzak daudela deskubritzean, zure gorputzaren pertzepzioa eta autoestima hobetuko direla, alegia. Zentzuduna behintzat badirudi, ez duzu uste?


Gauza bera egin daiteke aipaturiko beste gorputz ez araudunekin… edo ikusi al duzu noizbait autobusaren markesina batean gurpildun aulki batean dabilen modeloren bat? Zaharra den norbait kuleroak janzten? Zakila duen emakume bat bikini iragarki batean? Eta orduan berriz ere galdetzen dizugu…ZERGATIIIIIIIIKKKK?????? ZERTARAKOOOOO????? Guk ez dizkizugu erantzun guztiak emango, baina esan beharra daukagu zentzuduna dirudiela pentsatzeak, gure esku egon litekeela hau aldatzea…ez zaizu iruditzen? BAINA NOLAAA???? ZER EGIN DEZAKET NIK????


2


Ba hasteko bidali pikutara arau estetikoa eta norbaitek zerbait normaltzat aurkezten dizun bakoitzean KUESTIONATU ea zergatik demontre egiten duen hori. Bigarrenez, esango genizuke, GORPUTZ ANITZEN BORROKAN sar zaitezela, zuri hoberen datorkizun korrontean zure gorputzaren ezaugarriak kontuan edukita… Eta hirugarrenez baina ez horregatik garrantzi gutxiagorekin…MEZUA HEDATUUUUU!!!!! Bai Andrea, Bai Jauna, Bai Zarena! Kontatu egiozu zure Amari, dieta diskurtsoak ez duela onik egiten eta sufrimendua baino ez duela sortzen. Esan egiozu zure lehengusuari, afrikarren ile afroak ile lehun eta horiak bezain ederrak direla eta ez dutela zertan bere itxura europarrenora moldatu behar. Hitz egin ezazu zure lagunekin zure konplejoei buruz eta hausnartu zeintzuk diren horrek jartzen dizkizuen mugak eta nondik etor daitezkeen beldur horiek. Erakutsi egiozu zure Amamari Chryssalis elkarteak egiten duen lan paregabe.  Zer datorkizu burura zuri? Proposatzen duzun edozer egin daiteke, GORPUTZ ANITZEN IKUSGARRITASUNA lortzea dugulako helburu.


3


Inor ez bada “perfektoa” edo arauduna, araua ezinezko bat baino ez da. Disfruta ezazu ertzetan egoten, maitatu zure estriak, zure zelulitisa, ibiltzen laguntzen dizun muleta hori, zure ile kizkurra, zure tximurrak, zure gorputza den moduan onartu… badakigu hau ez dagoela soilik zure esku, azken finean jendarteak presio ikaragarria egiten duelako autogorrota ezartzeko…baina agian, guztiok esfortzua egiten badugu eta norabide berean lanean jardunez gero… IMAGINA EZAZU ZER NOLAKO ALDAKETA ERRALDOIA EMAN LITEKEEN HURRENGO BELAUNALDIETAN!!!!


Honen parte izan nahi???? Ba disfrutatu ezazu zure gorputzaaa eta izaeraaa!!! Denak garelako ederrraaaaaak!!! Eta ederrak ez izatekotan….norbaitek zioen moduan, edertasuna ez delako mundu honetan egoteko ordaindu behar duzun prezioa, IZAN ZAITEZ ZU ZEU!!! GORA AUTOMAITASUNAAAA!!!!! GORA ZUUUUU!!!!



Guardar