Zenbat atsegin dugun gure gorputzak dantzan jartzea. Gure burmuinak musikaren doinura mugimenduan jartzea. Dantza egiteko mila modu daudela ikusi dugu. Ez dira bakarrik mugimenduak, nahiz eta gu ez mugitu, musika gure barrenetara sartu egiten da eta hortxe gelditzen dira abesti asko (ez dugu maitasun erromantikoari buruz hitzegin duten abestiek zelako ondorioak dituzten guregan zertan esan beharrik...). Gure barneetan, gure gorputzetako zirrikituetan, abestietako mezuak barneratzen ditugu batzutan, eta beste batzutan, erritmoari kasu egiten badiogu bakarrik. Eta gure gorputzak dantzan jartzen dira. Erritmoa jarraituz. Gure gorputzak, gure gorputz anitzak, gure edertasun eredu eta arauei jaramonik egin nahi ez duten gorputzak, gure sexualitatea aske bizi nahi duten gorputzak, gure azalak, gure hezurrak, gure garunak... Emma Goldman-ek primeran esan zigun: "Ezin badut dantzarik egin, hau ez da nire iraultza!".


Eta dantza egiten duten gorputz hoiek modu positiboan bizitzera goaz!


Zure gorputza poesia baita guretzako! Eta zure eta gure mugimenduekin komunikatu gaitezke! Move your body!


Bitxia da.. askotan axola ez zaigun jendea onartzen dugu gure gorputza baino errezago... Eta garen moduak gara, eta kitto! Gure gorputzak gureak dira!



Ezer ez dago soberan... gure ildoak maitatzea iraultzailea da! Gure buruak maitatzea! Gure gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzea!



Eta gure sexualitateari buruz hitzegiten badugu... Hiper, Hiper, hiper... hiperventilando hainbeste arauekin...



Eta gure gorputzak ere umorearekin bizi nahi ditugu...



Gure burua maitatzea primeran dago... beno, igual Megan Trainor pasatu egin da... Baina garenarekin pozik egotea da asuntua!



Naizena naizelako... Naizen modukoa maite dut nire burua!



Eta ze guapa eta guapo gauden gure rolak zalantzan jartzen... ta artaldeak esan dezala Beee!



Goazen gure gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzera, gozatzera, mugimenduan jartzera!


Guardar


Guardar

Guardar