Gure Beldur Barik Jarrera agertzeko hamaika bide ditugu. Baina gogoratu, gauza garrantzitsuenetariko bat gure egunerokotasunean nola egiten diogun aurre ezagutzea dela. Eta baita ere aurre hori egiteak kutsu kritikoa, ahalduntzailea, urratzailea, umoretsua izan behar duela ere. Beno, baina Beldur Barik Jarreraren definizioari buruz iadanik eztabaidatu dugu (sakatu hemen pasa den asteko post-a irakurri nahi baduzu).


Hona hemen pasa den urtean jorratu zenituzten zenbat gai:


Berdintasuna



Erantzun kolektiboa



Estereotipoak eta rolak



Genero sistemak



Gorputzak-edertasuna



Jarrera ahalduntzailea



Kaleko jazarpena



Komunikabideak eta sare sozialak



Maitasun erromantikoa



Mutilen erantzukizuna



Sexismoa-diskriminazioa



Sexu aniztasuna



Sexualitatea



Hemen, pasa den urtean jorratutako zenbait gai eta zuen Beldur Barik Jarrera egoera ezberdinen aurrean.


Zeri buruzko bideoa egin pentsatzen bazabiltzate, aukera bat luzatu nahi dizuegu. Sartu gure monografikoetara eta aurkeztutako bideoak ikusi, post-ak irakurri, abestiak entzun, pentsatu eta eztabaidatu... Ziur Beldur Barik Jarreraz betetako irudiak ikusteko aukera izango dugula.


Hona irudian gure monografikoak ikusteko:


gaiak

Prest? Aurrera!!!


Hurrengo astean baimenei buruz hitzegingo dugu... eta baimenak nola bete! Bitartean... Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!


Guardar

Guardar

Guardar