Abenduaren 2a arte itxoin beharko dugu Beldur Barik Lehiaketa 2017ren lan sarituak ezagutzeko! Ai ene! Bai, lagunok, urte bat pasatu da ia ia pasa den urteko irabazleak ezagutu genituenetik... Zelako momentuak bizi izan genituen! Beldur Barik Jarreraz bete genuen Uribe Kosta! Hona hemen laburpentxo bat...



Zuen bideoa bidali duzue? Oraindik lanean zaudete? Lasai, denbora dago. Baina gogoratu lanak jasotzeko epea Azaroaren 13an bukatzen dela... Gogoan izan eta ez utzi azken momentura arte! Eta azkenengo momentuan bada... pazientzia pittin bat! Bideo pila bat jasotzen ditugu azkenengo egunetan eta guztia ondo dagoela begiratu behar dugu (baimenak, iraupena, izenak, edukia...). Beraz, be patient our friends!


Beno, sariei buruz hizketan geunden... Nork erabakitzen du sari hau norentzat izango den eta bestea talde eder horrentzat? Ba gure epaimahai maitea. Nortzuk diren? Oinarrietan irakurri daitekenez...


Antolakuntzak epaimahaia izendatuko du, eta berau osatuko dute: proiektu honi lotutako erakundeetako ordezkariek; aurreko edizioko irabazleak; eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministek.
Epaimahaiaren eginkizuna izango da bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak zein aipamen bereziak hautatzea.
Epaimahaiaren erabakiei ezin izango zaie aurka egin.


Eta zeintzuk izango dira sariak?



1go kategoriako saria: 500 €
1go kategoriako aipamen berezia: 300 €
2. Kategoriako saria: 500 €
2. kategoriako aipamen : 300 €
Ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria*: 300 €
Parte hartzeari saria**: 300€


Aurkeztutako lanak lehiaketa orokorrean parte hartzeaz gain, formularioan izena ematerako orduan jarri duzuen udalerriko lehiaketa lokalean ere parte ahal izango du, kontuan harturik udalerri guztiek ez dutela lehiaketa lokala antolatzen. Honek zer esan nahi du? Ba zenbait udalerrietan Beldur Barik Lehiaketa era antolatzen direla, beraz, udalerriko saria eramateaz aparte... orokorra ere irabaz dezakezu! Non antolatzen diren tokiko Beldur Barik Lehiaketak? Sakatu hemen!


Kontuan ere izan behar den gauzatxo bat...


* Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria bi kategorietara aurkeztutako edozein lani eman ahal izango zaio, eta Beldur Barik Jarrera! mezua adierazteko kalitatezko baliabideak edota kode artistikoen erabilera baloratuko da. Lehiaketako antolakuntzak saria hutsik izendatzeko eskubidea du.
** Parte hartzeari sarian bi kategorietako edozein lanek hartu ahal izango dute parte, baldin eta lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean badaude.


Parte hartzeari sariari buruz hurrengo post batean hitzegingo dugu. Aurreko urteetan bezala, zuek erabakiko duzue sari hau zuen botoekin. Adi gure web gunera!


Beno... Abenduaren 2an, Eibarren ospatu behar den Topaketan ezagutuko ditugu lan saridun guztiak... Taula Beldur Barik Jarreraz betetzeko prest? Goazen!



Guardar