Abenduaren 2an Eibarren Beldur Barik Topaketa 2017 ospatuko dugu. Hemen duzu programazio osoa!


TopaketaPrograma


Baina gaurko honetan, tailerren inguruan pixka bat gehiago hitzegin nahi dugu. Zurea aukeratu eta zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!


AUTODEFENTSAFEMINISTA


Autodefentsa feminista. Isa Bernal.


Zuri ere gertatu zaizu? Haserre zaude? Triste? Beldurra duzu? Amorrua? Bakarrik sentitzen al zara? Etorri gurekin tailer honetara! Goazen barre egitera, jolastera, elkarbanatzera, lotsa galtzera, oihukatzera, borrokatzera, elkar zaintzera, elkarrekin egotera, oso elkar! Eraso matxisten aurrean... Autodefentsa Feminista!
Emakume guztiok daukagu gure buruak defendatzeko gaitasuna, eta hori da, hain zuzen ere, tailer honek bilatzen duena. Denon artean, bakoitzaren errealitatera egokitzen diren erantzunak landuko eta sortuko ditugu. Horretaz gain, gure egunerokoaren parte diren mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta guztion artean, segurtasunerako eta babeserako sareak ehunduko ditugu. Neskak soilik. Erderaz.


AKTIBISMOAUMOREAREKIN


Aktibismoa umorearekin, bi aldiz hobe. Las Kapritxosas.
Gure mobilizazioetan pankarta garrantzitsua da, baina… ez al gaude asperturik beti pankarta baten atzean egon beharrarekin? Tailer honetan gure eskubideak aldarrikatzeko eta mundua ulertzeko beste eredu feminista batzuk ezagutuko ditugu, kreatiboagoak, dibertigarriagoak. Neskak soilik. Euskeraz eta erderaz.


PERKUSIOARENBOTEREA


Perkusioaren boterea. Sökole.
Sokolé taldeak esperientzia izugarria, hunkigarria, dibertigarria eta ahalduntzailea eskeintzen digu perkuzio eta musika tresnen bitartez. Afrikako perkuzioa gertutik ezagutu, gure beldurrak, mugak, oztopoak gainditu eta ez jakintasunetik Afrikako mendebaldeko perkuzio tradizional baten erritmoak interpretatu! Zure gaitasunak ezagutu dituzu eta oztopoak gaindituko dituzu! Guzti hau zertarako? Ez da bakarrik perkusioa ikasteko... perkusioak gure emozioetan aldaketa positiboak ekarriko ditu eta esperientzia hau bizi dutenentzat ahalduntzea errezten du! Mistoa. Erderaz.


INSTAGRAM


Erreboluzionatu zure Instagram eta Whatsappeko perfilak Beldur Barik Jarrerarekin. Lahia-Nahia.
Irudiaren eta estetikaren aroan bizi garen hontan, sare sozialen bitartez erakusten ditugun argazkiek gure inguruko informazio asko eskeintzen dute. Nola aukeratzen ditugu besteei erakusten dizkiogun argazkiak? Nola sortzen ditugu gure online identitateak? Askotan online identitate prefabrikatuak sortzen ditugu, besteei guk erakutsi nahi dieguna soilik azalduz, baina zein punturaino gara gure irudiaren jabe? Galdera hauek eta hauei eta askoz gehiagori erantzuna ematen saiatuko gara tailer honetan. Inposatutako edertasun ereduek gugan duten eragina aztertuko dugu eta nola honek zuzenean eragiten duen gure autoestiman eta baita besteei gutaz erakutsi nahi dugunean. Mistoa. Euskeraz.


Datorren astean, tailer gehiago ezagutuko ditugu... Bitartean... Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu! Eta animatu eta gozatu, pentsatu, hausnartu, dantzatu... gurekin batera Eibarreko Topaketan! Beldur Barik autobusak prest ditugu! Sakatu hemen galdetegia nola bete behar den jakiteko!