Azaroa heldu da, eta hilabete honetan, gure udalerrietan ekintza interesgarri pilo bat aurkitu ditzazkegu gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko, garatzeko, trebatzeko, oihukatzeko!!!


Hilabete honetan zehar ekintza hoien berri emango dizuegu. Baina gaur, Eibarko Azaroak 25 programa aurkeztu nahi dizuegu. Jakin badakizue hemen antolatuko dela Beldur Barik Topaketa Abenduaren 2an... eta han jakingo dugula nortzuk izango diren Beldur Barik Lehiaketa 2017aren lan saridunak. Baina ez hori bakarrik, urte osoan zehar hausnartutakoa amankomunean jartzeko aukera paregabea da. Elkarrekin gure Beldur Barik Jarrera zabalduz.


EIBAR EGITARAUA


Data batzuk pasatu diren arren, hoien berri eman dizuegu ere web gune honetan eta baita gure sare sozialetan. Hartu zuen agendak eta hasi hitzorduak apuntatzen!


Azaroak  9, 16, 23  (Ostegunak)


“Tratu Onaz hitz egin dezagun” saio irekiak


17:00etan, Portaleko ikastaro-gelan


Azaroak 21 (Asteartea)


VOLAR dokumentalaren emanaldia eta solasaldia


20:30ean, Coliseoan


Azaroak 22 (Asteazkena)


 “En sus zapatos” Antzezlana


20:00etan,  Udaletxeko patioan


Kopurua mugatuko da


Azaroak 25, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna (Larunbata)


VOLAR dokumentalaren emanaldia eta solasaldia


18:00etan, Portaleko Areto Nagusian


Indarkeria Matxisten Kontrako Herritarren Elkarretaratzea


20:00etan, Untzagan


Abenduak 2 (Larunbata)


Beldur Barik Topaketa Orokorra Eibarren


Larunbata: Tailerrak, kalejira, sari-banaketa… Eta askoz gehiago!


Abenduak 14 (Osteguna)


“Genero- indarkeriaren epailearen errealitatea“ hitzaldi irekia


17:00etan, Portaleko Areto Nagusian


Antolatzailea: Eibarko Udal Berdintasun Zerbitzua, Indianokua Gaztelekua, Eta Kitto! Euskara Elkartea, UNRWA Euskadi, Emakunde eta Emakume Mahaiaren laguntzarekin.


Egitarau oso interesgarria Eibarren agente ezberdinek elkarlanean sortutakoa.


Datorren astean, ekintza berriak publikatuko ditugu gure web gunean. Bitartean... Irmo taldeak dioen moduan... Indartsuak garela ez ezazue ahaztu! Eta gure Beldur Barik Jarrera azaroan zabaltzera goazela, bai, baina baita urte osoan zehar!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar