Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
Datorren ostiralean, hilak 24, goizeko 8:00retan hasiera emango diogu Herri Sariako bozkaketari! Azaroaren 27ra arte izango duzue epea zuen botoa emateko!

Zein bideo bozkatu ahal izango ditut?

Parte hartzeari saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da. Lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Oinarrietan  jartzen duenari jarraituz, ez dira hautatuak izango beldur barik jarrera adirazten ez dituzten lanak. Beldur Barik Jarreraz gehiago jakin nahi baduzu sakatu post hau.

Nahi dituzun lan guztiak bozkatu ahal izango dituzu baina lan bakoitzeko, solik, boto bakarra eman ahal izango duzu.

Prozesuan irregulartasunik aurkitzen badugu, parte hartzeari saria hutsik gera daiteke.

Nire botoa emateko epea


Azaroaren 24 eta 27 bitartean izango da. Bozkaketa 24ko goizeko 08:00etan ireki eta 27ko gaueko 23:59tan itxiko da.

Nola bozkatu?

partehartzesaria1

  1. Lehenik eta behin, erregistratu egin behar zara. Web-gune honen sarreran horretarako aukera izango duzu, ezkerretara aurkituko duzuen erregistro formularioan (ikus irudian 1 zenbakia). Behar-beharrezkoa da erabiltzaile izena eta emaila jartzea.

  2. Zerbait txarto eginez gero (existitzen ez den email bat sartuz gero, adibidez, edota emailean okertzen bagara…) mezu bat azalduko zaizu esanez zer egin duzun txarto (ikus irudiko 2 zenbakia).

  3. Dena ondo egitekotan, email bat helduko zaizu zure korreo elektronikora (begiratu spam karpetak...) argibide eta link batekin. Link horrek sarrera baieztatzeko balio du. Beraz, sakatzen ez baduzu, ezin izango duzu bozkatu. Link horretan berehalakoan klikatzerakoan, lanen rankinera pasatuko zara eta bertan eman dezakezu zure botoa.

  4. Behin erregistratuta, nahi bestetan sartu ahal izango zara zure emaila erabilita (erregistroan sartu duzuna). Horretarako, irudiko 3 zenbakian agertzen den lekuan sartu beharko duzu eta rankinera eramago zaitu.

  5. Emaila ez badago erregistratuta, aktibatuta edo emailik ez badugu sartu, 4 zenbakian bezala mezu bat azalduko zaigu.


Lanen zerrenda bat azalduko zaizu, aukeratutako lanekin. Zerrendako lanetan klik eginda, lanak ikusi ahal izango dituzue eta botoa emateko botoian sakatu. Gogoratu ezin izango duzuela bideo berari boto bat baino gehiago eman.

bozkaketa2

Rankinean herri bozkaketako sari guztiak ikusi ahal izango dituzu.

Nola emango da jakitera parte hartzeari sariaren irabazlea?


Webguneko sarreran bozkaketarako erregistroa dagoen lekuan, goikaldean, “Bozkaketaren rankina jartzen duen banner bat izango duzue. Bertara sartzen bazarete zuen botoa emateko zerrenda berbera agertuko zaizue. Zerrenda hau botoen arabera etengabe eguneratzen eta ordenatuz joango da. Alegia, geroz eta boto gehiago, geroz eta gorago agertuko zarete.


 

 

Azaroaren 27a amaitzerakoan, 23:59etan, bozka emateko aukera bukatzen da. Momentu horretan boto gehien dituen saria izango da parte hartze sariaren irabazlea. Bozkaketaren itxieran argazki bat aterako dugu eta sare sozialetatik mugituko dugu jakitera emateko zein izan den boto gehien jaso dituen saria. Gogoratu, sariak Abenduaren 2an Eibarren egingo dugun Topaketan banatuko ditugula. Hona hemen topaketaren inguruko informazio gehiago eta hemen autobusen infoa.

Gogoratu! Datorren ostiralean martxan jarriko dugula parte hartzearen saria! Zuen botoak emateko prest?


 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar
Idatzi zure iruzkina

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify