Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Indarkeria sexistak milaka aurpegi dituela argi ikusi dugu. Erasoak hainbat tokitatik etorri daitezke, eta gu, prest gaude eraso sexistei aurre egiteko, gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko! Beraz, programa martxan hasten den bitartean, hementxe utzi nahi dizkizuegu urte honetan sortu ditugun boletinak, baliogarriak izan daitezkelakoan gure Beldur Barik Jarrera garatu eta zabaltzeko! Sakatu irudian boletina deskargatzeko! Boletin bakoitza abesti baten doinuarekin dator... beraz... igo bolumena eta piztu zuen burmuinak!



Sexu aniztasuna. One monografiko, one boletin! Eta hitzeko jendea garenez... hementxe dituzue urteetan zehar sexu aniztasunaren inguruan publikatu ditugun post interesgarrienak, erabili ditugun bideoak, abestu eta dantzatu dugun musika, hunkitu eta parrez lehertu arazi dizkigun pelikulak... guzti hau post batean, boletinean bihurtuko den post bat! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.


BOLETIN ANIZTASUNA



Ligoteo sanoa. Begiradak, desioa, gozamena, errespetua, sexua, nola ligatu? Ligatzerako orduan dena ez du balio. Ondo dakigu guk hori. Ezetza ematen badigute, ezetza da, ez dut zertan pelmada ematen jarraitu beharrik. Hitzegitera hurbiltzen banaiz eta lagun artean ondo dabiltzala esaten badidate, parranda ona izan dezatela esan eta alde beste gauza batera! Jai esparrua handia da disfrutatzeko! Eta guztiok dugu disfrutatzeko eskubidea. Hori argi eduki! Hona hemen ligoteo sanoaren inguruko baliabideak, post-ak, bideoak, musika... Urte osoan zehar... Gora ligoteo sanoa! Sakatu hemen post-a irakurtzeko.


Ligoteo sanoa



Beldur Barik Jarrera. "Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Pertsona orok daukagu gure buruak (eta gorputzak) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta beste gazteentzat erreferente bilakatzea. Mikromatxismoak identifikatu eta aurre egitea ere oso garrantzitsua dela uste dugu, hau da, naturaltzat hartzen ditugun eta hain sutilak diren indarkeria seinaleak, eta persona bezala garatu eta erlazionatzen garen kultura matxistaren oinarri direnak. Horregaitik gorputzei, sexualitatei, maitasunei, indarkeria sexista aurre egiteko estrategiei, etab. hitzegiten dugu. Gazteen egunerokotasuna osatzen duten bizipenak direlako, eta oinarrizkotzat hartzen dugulako sexismoaren identifikazioa eta berari aurre egin eta gainditzeko erramintak eskaintzea". Hauxe da Beldur Barik Jarrera! Eta hitz, kontzeptu guzti hauek lurreratu ditugu gure post-ekin, zuen bideoekin, musikarekin... Hona hemen boletin batean bildutako guztia (sakatu hemen web gunera joateko). Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!


BBJarrera boletina



Maitasuna. Printze urdina... printzesa urdina... biolinak... laranja erdia... zeloak... jabetza... betikotasuna... kontrola... sufritzearen kontu hori... Hori al da nahi dugun maitasuna? Horrela eraiki nahi ditugu gure harremanak? Maitasuna Beldur Barik Jarrerarekin bizi nahi dugu. Harreman askeak, libreak, berdintasunean oinarritutakoak... nahi ditugu! Luze hitzegin dugu honen inguruan... Hona hemen Maitasun Boletina (sakatu hemen post-a irakurtzeko)!


maitasuna



Gorputzak. Gure gorputzekiko harreman positiboak sortu nahi ditugu, eraiki, bizi, gozatu! Iadanik urte hauetan pausuak eman ditugu hori lortzeko. Eta pausu guzti hoiek boletin honetan bildu ditugu. Gorputzei buruzko abestiak, Beldur Barik Jarreradun abestiak, bideoak, post-ak, elkarrizketak, Beldur Barik Lehiaketa ezberdinetara aurkeztutako bideoak, zuen Beldur Barik Jarrera... Guzti hau boletin batean bilduta! Prest? Goazen gure gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzera! Sakatu hemen post-a irakurtzeko!


gorputza



Autodefentsa Feminista eta Erantzun kolektiboa. Indarkeria sexistari aurre egiteko erramintak baditugu, eta erabiltzera goaz... Horregaitik hementxe duzue  Autodefentsa feminista eta Erantzun Kolektiboa boletina. Indarkeria sexistarekin amaitu nahi badugu, gure jendarte antolaketa aldatu behar dugu. Prest? Goazen ba! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.


Autodefentsa



Indarkeria sexistari aurre egitea, mutilen erantzunkizuna ere delako!


Berdintasunaren bide honetan mutilok ere erantzunkizun haundia dugu. Amaitu da beste aldera begiratzearen kontu hori, edo "nik zer egingo dut ba?", edo "ni ez naiz matxista baina..." egiturarekin hasten diren esaldiak. Indarkeria sexistarik gabeko gizarte bat nahi dugu, aniztasunean oinarritutako gizarte bat,  eta lortze nahi horretan, guztiok dugu gure eginkizuna. Goazen guztion artean, guztiok batera, indarkeria sexistarik gabeko gizartea lortzera, goazen gure gizartea, gure etxea, gure bizimodua Beldur Barik Gunea bihurtzera.


Eta, esan bezala, mutilok erantzunkizun haundia dugu. Urteetan ere Beldur Barik Jarrera agertu dugu, eta garatzen jarraitzeko, hemen dituzue hurrengo boletinak:


Feminismoa, sexu aniztasuna eta ligoteo sanoa.


MutilakB1


Beldur Barik Jarrera, maitasuna eta gorputzak.


Mutilak Boletina 2


Hementxe dituzue zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko hainbat baliabide. Deskargatu, entzun, dantzatu, inprimatu, elkarbanatu... Laster berriro elkar ikusiko dugu... bitartean... Beldur Barik Jarrerarekin bizi! Bilakatu zure egunerokoatasuna Beldur Barik Gunea!

Idatzi zure iruzkina

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify