Egun hunkigarria izan zen larunbata. Beldur Barik Jarreraz betetako eguna. Autobusak beraien irteeretatik beraien motoreak piztu zuten momentuan hasi al zen guztia? Ezetz esango genuke. Denbora asko daramagu gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen eta larunbata elkarrekin egoteko, gozatzeko, pentsatzeko, hausnartzeko, eztabaidatzeko, oihukatzeko, dantzatzeko, abesteko eguna izan zen. 371 lan ondoren, Ze guapa zauden eta ze guapo zauden hainbatetan entzun ondoren, 62 udalerrietatik lanak jaso ondoren... Gure burmuinak, gure gorputzak ahalduntzera eraman gintuzten hamaika estrategia ondoren... Disfrutatzeko ere eguna heldu zen. Hori baita Beldur Barik Topaketa, urtean landutakoa amankomunean jartzeko esparrua. Aurten Eibarko Portalea, Untzaga, Coliseoa eta kaleek entzun zuten gure oihua: Indarkeria sexistarekin amaitzera goaz... Adi! Irmo taldeak zioen bezala... Indartsuak garela ez ezazue ahaztu!


16:30etan hasi ziren Beldur Barik autobusak heltzen Untzagara. Hantxe itxaron genituen Ane Labaka eta Beatriz Egiazabal, beraien zeinu-hizkuntza interpretatzaileekin batera, ongietorria egiteko.


IMG_7455


Eta kalejiran abiatu ginen Portaleara... Han tailerrak genituen zai... "Autodefentsa feminista" Isa Bernalekin, "Aktibismoa umorearekin, bi aldiz hobe" Las Kapritxosasekin, "Sexua, moda eta reggaetoia" Ibai Fresnedorekin, "Erreboluzionatu zure Instagram eta Whatsappeko perfilak Beldur Barik Jarrerarekin" Lahia-Nahiarekin, "Perkusioaren boterea" Sökole taldearekin, "Abestiak bertsionatuz BB Jarrerarekin" Itsaso Blazquezekin eta "1, 2, 3.. ligatzeko 3 pausu" Lahia-Nahiarekin... Tailerren inguruan datorren hastean hitzegingo dugu! Hilabete honetan Topaketan gertatukoari buruz luze hitzegingo dugu, lasai!


IMG_7459


Eta tailerren ondoren... barruak bete genituen Untzagako lunch-ean! Indarrak hartu genituen euripean Coliseora joateko kalejiran, gure Beldur Barik Jarrera kalean zabalduz. Kaleak eta gauak gureak direla azalduz!


Eta Coliseoan gertatu zena... Beno, hori ere beste post batean kontatuko dizuegu, baina hona hemen lan irabazleak! Zorionak!!!


1go kategoriako (12/17 urte) aipamen berezia: Zerez eginda nago? (Vitoria-Gasteiz)



1go kategoriako (12/17 urte) sari nagusia: Hitzetan (Arrasate)



2. kategoriako (18/26 urte) aipamen berezia: Indarkeria kanpora (Bilbao)



2. kategoriako (18/26 urte) sari nagusia: Me dijeron (Vitoria-Gasteiz)



Ekoizpen onenari saria: Artetik ahalduntzara (Eibar)



Parte hartzeari saria: Matxisten filosofia (Mungia)



Esan bezala... argazkiak, bideoak editatzen, muntatzen gaude zuei hilabete honetan eskeintzeko! Adi gure web gunera!!!