Zeinen azkar joaten den urtea. Duela egun batzuk Beldur Barik Guneei buruz hizketan geundela zirudien eta zas! Bapatean Beldur Barik Lehiaketa bukatu da eta Topaketa ospatu dugu! Eta hortxe dago urte berria, gure zai... Bagoazela!


Urteari Beldur Barik Jarrerarekin hasiera emango diogu. Eta urte zaharrari agur esango diogu Beldur Barik Jarrerarekin baita. Urte honetan (hauetan) ikasitakoa, hausnartutakoa, eztabaidatutakoa gure bizimodura, gure egunerokotasunera moldatuko dugu. Horrela egingo diogu aurre indarkeria sexistari. Egunerokotasunetik haunditasunera! Haunditasun hori kuadrila izan daitekeela edota gizartea, edota eskola, edota familia... Baina zuen Beldur Barik Jarrera egunero eraikitzera animatu nahi zaituztegu!



via GIPHY


Eskerrak ere eman nahi dizkizuegu:




  • Eibarko Beldur Barik Topaketara etorri eta parte hartzeagatik (edota elurtea zela eta etortzea pentsatu baina etorri ezin zineten guztiei ere eskerrak), tailerretan ikasi, pentsatu, eztabaidatutako guztiak gurekin partekatzeagatik. Mila esker saritutako lanak gurekin oihukatu eta txalotzeagatik! MILA ESKER!





  • Lehiaketan parte hartzeagatik. Urtez urte lan gehiago jasotzen ditugu, eta hori indarkeria sexistari aurre egiten diogun seinalea da ere! Mila esker kamara edo telefono mugikorra hartu eta hausnartu, pentsatutako istorioa grabatzeagatik, mila esker gurekin zuen Beldur Barik Jarrera zein den zabaltzeagatik!

  • Zorionak guztioi, eta bereziki irabazleei!!!



Datorren urtean zuekin gaituzue berriro, eduki eta idei berriekin, indarkeria sexistari aurre egin eta kultura matxistarekin bukatzeko erraminta eta estrategiekin. Lehiaketaren hurrengo edizioan zuek berriro ikusteko irrikitan gaude, eta baita Topaketan! Bitartean… zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitu! Mila esker!


Hilabete hauetan gure web gune eta sare sozialek jarraituko dute edukiak zabaltzen! Beldur Barik Jarrera ezin delako gelditu! Bidali zuen iritziak, zuen ideiak, zuen iradokizunak...


Urtea amaitu da... baina gure Beldur Barik Jarrera ezin da gelditu!!!!


 


 


via GIPHY