[Irantzu Varela] Nire lagun batek dio, maitasunak, soilik gauza bakar bat sorrarazi beharko lukeela: ongizatea. Eta ongizateak, ongi izatea esan nahi du. Beste lagun batek dio, erraza ez dena, zaila dela. Eta badirudi gauza hauek, lagun argiek esaten dituztenak direla, eta bizitza errealean ezartzea, erraza dela.

Baina, noizbait maitemindu izan bazara jakingo duzu, lagun argi hauei kasu egitea baino gauza zailagorik ez dagoela, eta baita ere, bizitza errealean gure buruan argi dugun hori praktikan jartzea.

Urteak dira, begirada kritiko feminista batetik behatuaz, maitasun erromantikoan arreta jarri dugula. Izan ere, poztasun, plazer eta zaintza iturri izan beharko lukeena, askotan ondoeza, ezberdintasun eta indarkeria iturri bilakatzen dira. Sarri ikusten ditugu, maitasunaren izenean hasi diren harreman ugari, eta iñorri onik egiten ez dion lotura itsaskor bezala mantentzen da, baina inor ez da hau askatzera ausartzen.

Nik maitasunean sinisten dut. Errepika ezina den sentsazio horretan sinisten dut, kimika pertsonala, erakarpen sexuala, konexio mentalaren nahasketa, edo horrelako zeozer. Baina horren inguruan, eraikitzen dugun diskurtsuan ez dut sinisten, ez da ere, atxikitzen dizkiogun super botereetan eta inposatzen dizkiogun arau guztietan.

Sentsazio hau eragiten digun jende ugari dagoela uste dut. Espero dut, hau, jende askok sorraraztea gure bizitzan zehar. Ostera, ez dut sinisten, norbait maitatzen duzunean, beste inor desiratu ez dezakezunik. Ez da ere, zuretzat pertsona berezitu jakin bat egongo denik (ez da ere, momentu bakoitzean bat). Ez dut sinisten ere, inork eskubiderik duenik, zuk halakorik sentitzen duzunik, irudikatzera behartuko zaituenik.

Nik uste dut, emakumeoi, bizitza maitasunaren ginkana behar duela izan, inposatu digutela. Bizitza, maitatuko gaituen norbaiten bila igarotzen dugu; gure ondoan dagoena, gurekin geratu dadin ahalegintzen gara, bakarrik gaudela ez sentitzeko, lagun ezegoki bat baino hobeagoa bait da; bestea ordezkatuko duen horren bila, ez dagigun pentsatu iñor ez dugunik. Eta uste dut, ez dugula ikasi beste maitasunak baloratzen, lagun artekoak eta epe luzeko zaintza, (ia) betik irauten dituztenak, eta batzen gaituztenak, bihotza arintzen gaituztenak eta maitasun eza edota amaiera iristen denean, kalera ateratzen zaituztenak.

Harritzekoa da, maitasunaren izenean, izkina baten negarrez amaitzea, dei galduak ikustean sufritzea, maite dugun jendearengandik urruntzea edo iñoiz nahiko ez genukeen bezala tratatuak izatea baimentzea. Harrigarria da, maitasunaren izenean, kontrola, jazarpena, jarrera jeloskorrak, segurtasun eza, antsietatea, tristura, autonomia eza, ardura, dependentzia, zoriontasunarekin, lasaitasunarekin eta ongizatearekin nahastea. Maitasunaren erruz, askotan ez gaude ongi. Edo maitasuna den hori, maitasuna dela uste dugunagatik. Nik uste dut, ongizatea sortzen ez duenak -halaber, kontran-, ez dela maitasuna. Bakardade partekatua da, gugandik espero den horri erantzutea da, autonomiari beldurra da…edo kontrola, boterea, ezberdintasun egoera edota indarkeria.
Eta hau, sinesmen multzoa izan daiteke, dilistak bezala, ez badituzu jan nahi, bertan utzi ditzakezu. Baina hau, ez da horrela. Ez gara ari, niretzat baliagarria ez den ideia indibidual eta subjetiboen multzoez edota zuretzat baliagarri izateari buruz. Hau, ongizateak baino beldur gehiago ematen duen, bikote harremanetan dauden pertsonek esaten dutena bait da: inork ez dituela ulertzen, hori pasioa dela, edota horretaz, ea zuk zer dakizun. Maitasuna, ontzi komunikatuen jokoa izango balitz bezala, egun txarrak, liskarrak, irainak, atsekabeak, miñak, momento onekin konpentsatu ahalko balitz bezala. Baina, hau ez da horrela. Eta gure lagunek, badakite. Eta gutxien entzun nahi dituzunean, gehiagotan errepikatuko dizute.

Eta kontua da, kaleak, etxeak, tabernak, maitemindu nahi duten jendez beteta ditugula, aspergarria den zure bizitza, amaigabea den bidai batean bilakatu dezaken magia hori sentitzeko, esperoan, gogaitasunetik ateratzeko, errutinatik ateratzeko; eta sexu basatia dakarrena, manta eta pelikula, afaria kandelekin eta gauen gorputzak elkar hartuta lokartzea. Eta beste jende batek, maitasunaren izenean, negar egiten du, aspertu egiten da, errudun sentitzen da, ohe bueltan zanpatuta dabil, pelikula bukatzean ez daki zertaz jardun, eta aspaldi lagunarekin elkar helduta ez da lokartu. Maitasunaren izenean. Ez bada ere, ongizatea eragiten ez duen horretaz. Ongi egotea, den hori.