Uda heldu da, azkenik heldu da!!! Eta jaia hasi da… hasi da?


Udaldia hasi da, igerilekua, hondartza eta gainontzekoez paso egitea: azterketez, klaseez eta klase gehiagoz… baina, benetan guztiaz paso egiten dugula? Batzuetan, ondo pasatzea garrantzitsuena izan behar duenean eta maite ditugun horiekin egon behar garenean, sorbaldetan motxila astunak jartzen ditugu eta horrek ez digu uzten egoeraz behar bezala gozatzen. Hain zuzen ere, gure gorputzetan bizkarreratzen dugun motxila horri buruz ari gara… ezagutzen duzue Operación Bikini delakoa?


Begira ezazu zure ingurura: emakumeak bainujantzian hondartzatik korrika… Bai, denak dira gazteak eta argalak. Begiratu ezkerrera: azal perfektu eta orbangabeentzat belzteko kremen iragarkiak. IGa ireki eta lagunen argazki eta iruzkinak ikusiko dituzu, haien gorputz bikainak erakusten. Eta zu haien antzekoa ez bazara? Eta ez baduzu nahi izan?


Sare sozialek, familiek, lagunek, mutilek bereziki eta baita beste neska batzuek ere… mundu guztiak du emakumeon gorputzei buruzko euren iritzia, eta inork eskatu gabe botatzen dute. Hargatik ematen dute, guztiek dakitelako gorputz “top” bat zein den. Emakumeen kasuan, 36 neurria izan behar duzu “gainditua” lortzeko. Bai? Loditxo sentitzen zara 38 batekin, benetan? Eta benetan uste duzu 40 neurria berezia dela? Pentsatzen duzu ideia hauek onak direla zure gorputzarentzat?


Instragramer, Influencer eta YouTuber askok gorputz perfektuen presio honekin bat egiten dute. Ez zarela horra heltzen? Ba zure arazoa da. Begiratu zure inguruan dauden gorputzei, mesedez, ez ezazu jarraitu esanez irrealak direla eta Photoshopez apaindurik daudela. Eta ezta okurritu ere horrelakoak eskuratzea ezinezkoa dela pentsatzerik, entzuten zaituenak deskonektatu egingo du eta.


Ederra nekea!


Baina, txarrena da ideia hauek ez direla komentarioetan (sexistak, gainera) soilik gelditzen. Larriena emakumeengan duen eragina da; gorputz perfektu horien eredua jarraitzeko zailtasunak dituztenean euren gorputza gorrotatzea eragiten baitu, eta horrek guztiak gaixotasuna eragin dezake. Gorputz horiek, gure gorputzak, dieta zorrotzetara behartzen ditugu, gehiegizko kirol saioetara. Hainbeste borrokatzen gara, ezen azkenerako gorputza etsaitzat jotzen dugula eta beragatik deskonektatzen garela.


A! Eta oraindik ez dugu hitz egin ilearen “gehiegizko” kiskurra zuzentzeko produktuei buruz edo eguzkitan eman behar dugun denborari buruz azala beltzaran agertzeko… baina pasatu gabe, beltza ere ez dugu gustukoei eta (arrazakeria oraindik hor dago, nahiz eta kontrako mezuak jaso).


Itxurakeria hau jasanezina da! Baina hemen gaude berriro, beste uda bat gehiago bikinia sartzen den edo ez ikusteko gorputzak lupaz behatuz. Beste uda bat ez-seguru sentitzen ibiltzeko eta agian hain txarto ez zaudela eta arropa neurriak gero eta txikiagoak egiten dituztela dirudiela esan ahal ez izateko …


Mesedez: saia zaitez uda hau zeure egiten. DESBERDINTASUNAREN ETA ANISTASUNAREN UDA (eta, bai, jarrera hori urte osora zabaltzen).


Aizu mutil, ez ezazu pentsa nesken gorputzak luparekin arakatzeko eskubiderik duzunik. Zure gorputza ere kritiken erdigunean jartzen hasi da eta giharrik ez baduzu…


Uda honetan kendu iezaiozu zama motxila horri. Saia zaitez zure gorputza beste modu batean ikusten. Gorrotorik gabe, zure lagunik minena delako eta zurekin jarraituko duelako bizitza osoan.


Bai, badakit, hau esatea egitea baino errazagoa dela. Badakigu. Badakigu zein zaila den esaten digutenaren kontra egitea, hainbeste irudiri aurre egitea, eta, honetarako, segurtasun falta ez dela lagungarri. Gorputz bakoitza estimatzea ere #BB jarrera da. Zurea da, eta polita da!


Bainujantziarekin, bikiniarekin edo gura duzunarekin jantz dezakezu! ;-D


Badaude gorputz beltzaranak, beltzak, zuriak, altuak, baxuak, borobilak, argalak… ANITZAK, ile leun edo kizkurra, ile laburrak, luzeak, beltzak, urdinak, gorriak… uda hemen dago bere osotasunean gozatzeko, zure bestelako gorputz horrekin, baina zeurea eta bakarra den horrekin.


Aurrera bakoitza berearekin! Hori da BB jarrera!


#StopOperaciónBikini #GozamenSareakMartxan