Beldur Barik Jaiak kanpaina, jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan dago. Urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpaina da, hain zuzen ere.

Jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da, bai herritarrena bai erakundeena, eta bereziki jai-guneetatik gertuen dauden tokiko erakundeena. Horregatik, eta jai-giroan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera bultzatzeko asmoz, Beldur Barik programaren barruan herritarrak sentsibilizatzera eta inplikatzera zuzendutako zenbait material sortu dira, EAEko udal eta mankomunitateei zuzenduak.

Materialak honakoak dira (Sakatu izenean artxiboa deskargatzeko):
Pieza grafikoen imprimaketarako irizpideak
Kartela, udalaren logoarekin pertsonalizatu daitekeena
Pegatinak, jai-guneetan banatzeko
• Txapak, jai-guneetan banatzeko [24 mm] [38 mm] [56 mm]
Edalontziak, jai-guneetan banatzeko
Banderatxoak, jai-guneetan jartzeko
Balizatzeko xingola, jai-guneetan erabili daitekeena
Jaien inguruko galdetegia
Eraso sexisten aurkako gida
Spotify-ko playlist bat, ostalaritzako lokaletan, komertzioetan eta txosnetan erabili daitekeena

Udalei proposatutako ekintza hau urrats txiki bat da, Beldur Barik programaren barruan esperientzia arrakastatsuetarako sarbide izan daitekeena. Programa honetan gazteekin lanean aritzen gara, indarkeria sexista identifikatu, prebenitu eta aurre egiteko banakako zain taldeko erantzunak garatze aldera.

Kanpaina bultzatzen duten erakundeen iritziz, jaietan ere gizarte berdinzalearen aldeko lana islatu behar da, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa. Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzakia emakume-gizonen eta neska-mutilen arteko harremanak berdintasunean oinarrituak ez izateko, ez emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko ezta emakumeek zenbait ordu-tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko. Hortaz, erakunde bultzatzaileek edozein emakumeen aurkako erasoen kontrako jarrera aktiboa izatea eskatzen dute. Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera.

Kanpainaren inguruko informazio gehiago nahi baduzue:
Susana Manzanedo, E-mail: info@beldurbarik.eus / Tel: 944 057 379
Mariluz Garagalza, E-mail: ML-Garagalza@euskadi.eus / Tel: 945 016729