Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Argibideak 2017

Eta orain zer? Ez goaz hoberena orain hasten dela esatera... Baina oraindik gauza asko ditugu bidean! Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko mila aukera ditugu orain.


Beldur Barik Lehiaketa 2017an 371 lan jaso ditugu aurten, 62 udalerrietatik. Indarkeria sexistari aurre egiteko zuen estrategiak erakutsi dizkiguzue... Nola bizi ditugun gorputzak, beraien aniztasuna, sexu aniztasuna, nola egiten diegun aurre beldurrei, estereotipoei, arauei, edertasun kanonei, normaltasun inposaketei... Umorea erabili duzue, musika, dantza...Zuen gorputzak morez margotu dituzue... Mila esker zuen Beldur Barik Jarrera gurekin zabaltzeagatik!


Eta horrela genion... Hau ez da hemen bukatzen!


 


Topaketa Lokalak


Aurreko post batean esan genizuen bezala, zenbait udalerrietan Beldur Barik Lehiaketak antolatu dira... Ikus dezagun... prozesua.... Nire udalerrian Beldur Barik Lehiaketa antolatzen dela enteratu naiz, beraz... nire udalerriko saria eraman ala ez... oraindik Lehiaketa orokorraren saria eraman dezaket? Bai. Hementxe dituzu Topaketak antolatu dituzten udalerriak! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.



Parte hartze saria


Ziurrenik post hau gutxi batzuk irakurriko duzue... Guztiok Parte Hartze Sarirako bozkaketan jo ta fuego zaudetelako! Beno, ba ez goaz besterik esatera. Hementxe dituzue bozkatzeko argibideak (sakatu hemen). Gero ez zaitezte etorri email-ei buruz hitzegiten... Eta aurten moldaketak egin ditugu, baina badaezpada ere... SPAMean begiratu. Paquita Salas-ek horrela galdu baitzuen Maca...


TopaketaPrograma


Beldur Barik Topaketa


Bai, Eibarren izango da. Hementxe duzue egitaraua. Eta datorren astean tailerren bigarren partea kontatuko dizuegu. Sakatu hemen lehenengo partea berriro irakurtzeko.



Beldur Barik Autobusak


Baita ere. Eibarrera joateko autobusak prest ditugu. Zuek izen ematea bakarrik falta da! Ostegunean, hilak 30ean, autobusen ibilbidea publikatuko dugu. Sakatu hemen galdetegia betetzeko!


Oraindik bidea dugu egiteko. Elkarrekin egiterik nahi? Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

Datorren ostiralean, hilak 24, goizeko 8:00retan hasiera emango diogu Herri Sariako bozkaketari! Azaroaren 27ra arte izango duzue epea zuen botoa emateko!

Zein bideo bozkatu ahal izango ditut?

Parte hartzeari saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da. Lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Oinarrietan  jartzen duenari jarraituz, ez dira hautatuak izango beldur barik jarrera adirazten ez dituzten lanak. Beldur Barik Jarreraz gehiago jakin nahi baduzu sakatu post hau.

Nahi dituzun lan guztiak bozkatu ahal izango dituzu baina lan bakoitzeko, solik, boto bakarra eman ahal izango duzu.

Prozesuan irregulartasunik aurkitzen badugu, parte hartzeari saria hutsik gera daiteke.

Nire botoa emateko epea


Azaroaren 24 eta 27 bitartean izango da. Bozkaketa 24ko goizeko 08:00etan ireki eta 27ko gaueko 23:59tan itxiko da.

Nola bozkatu?

partehartzesaria1

  1. Lehenik eta behin, erregistratu egin behar zara. Web-gune honen sarreran horretarako aukera izango duzu, ezkerretara aurkituko duzuen erregistro formularioan (ikus irudian 1 zenbakia). Behar-beharrezkoa da erabiltzaile izena eta emaila jartzea.

  2. Zerbait txarto eginez gero (existitzen ez den email bat sartuz gero, adibidez, edota emailean okertzen bagara?) mezu bat azalduko zaizu esanez zer egin duzun txarto (ikus irudiko 2 zenbakia).

  3. Dena ondo egitekotan, email bat helduko zaizu zure korreo elektronikora (begiratu spam karpetak...) argibide eta link batekin. Link horrek sarrera baieztatzeko balio du. Beraz, sakatzen ez baduzu, ezin izango duzu bozkatu. Link horretan berehalakoan klikatzerakoan, lanen rankinera pasatuko zara eta bertan eman dezakezu zure botoa.

  4. Behin erregistratuta, nahi bestetan sartu ahal izango zara zure emaila erabilita (erregistroan sartu duzuna). Horretarako, irudiko 3 zenbakian agertzen den lekuan sartu beharko duzu eta rankinera eramago zaitu.

  5. Emaila ez badago erregistratuta, aktibatuta edo emailik ez badugu sartu, 4 zenbakian bezala mezu bat azalduko zaigu.


Lanen zerrenda bat azalduko zaizu, aukeratutako lanekin. Zerrendako lanetan klik eginda, lanak ikusi ahal izango dituzue eta botoa emateko botoian sakatu. Gogoratu ezin izango duzuela bideo berari boto bat baino gehiago eman.

bozkaketa2

Rankinean herri bozkaketako sari guztiak ikusi ahal izango dituzu.

Nola emango da jakitera parte hartzeari sariaren irabazlea?


Webguneko sarreran bozkaketarako erregistroa dagoen lekuan, goikaldean, ?Bozkaketaren rankina jartzen duen banner bat izango duzue. Bertara sartzen bazarete zuen botoa emateko zerrenda berbera agertuko zaizue. Zerrenda hau botoen arabera etengabe eguneratzen eta ordenatuz joango da. Alegia, geroz eta boto gehiago, geroz eta gorago agertuko zarete.


 

 

Azaroaren 27a amaitzerakoan, 23:59etan, bozka emateko aukera bukatzen da. Momentu horretan boto gehien dituen saria izango da parte hartze sariaren irabazlea. Bozkaketaren itxieran argazki bat aterako dugu eta sare sozialetatik mugituko dugu jakitera emateko zein izan den boto gehien jaso dituen saria. Gogoratu, sariak Abenduaren 2an Eibarren egingo dugun Topaketan banatuko ditugula. Hona hemen topaketaren inguruko informazio gehiago eta hemen autobusen infoa.

Gogoratu! Datorren ostiralean martxan jarriko dugula parte hartzearen saria! Zuen botoak emateko prest?


 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

via GIPHY

Bideoa prest dugula, musika jarri nahi diogu. Zein erabili? Joe, guri gustatuko litzaiguke musika hau jartzea, gaztelekuan entzuten dugulako, tabernetan dantzatzen dugulako, emozionatzen gaituelako... Abesti pilo dituzue gure Playlist-ean!



"Bai, oso ondo. Baina musika eskubideak direla eta... ezin ditugu erabili". Egi borobila. Eta horrela esan genizuen ere oinarrietan...

"Musika eta irudi erabilera: Autoretza eskubideetatik aske daudenak erabiltzea gomendatzen dugu (copyleft lizentziadunak edota norberak sortutakoak). Autoretza eskubideak dituzten irudiak edota abestiak erabiliz gero, parte hartzaileek beraien gain hartzen dituzte ikus-entzunezko plataformek edota autoreek bideoaren aurka hartzen dituzten neurriak. Era berean, egiaztatzen badugu lanen batek jabetza intelektualaren eskubideren bat urratzen duela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake."

Eta Andrea eta Aiorak ere kontatu ziguten Beldur Barik Lehiaketa 2017an parte hartzeko Argibideak ematen dituen bideoan...



Beno, proposamen bat zen bakarrik... Hurrengo helbideetan copyleft musika aurkitu dezakezue.

Jamendo

CC Mixter

Audiofarm

Free music Archive

Freesound

Soundcloud

Youtube Audio Library


Aukeratu zuen bideora egokitzen den abestia eta bidaliguzue! Gogoratu Azaroaren 13an amaitzen dela zuen bideoak bidaltzeko epea! Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!


 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Abenduaren 2a arte itxoin beharko dugu Beldur Barik Lehiaketa 2017ren lan sarituak ezagutzeko! Ai ene! Bai, lagunok, urte bat pasatu da ia ia pasa den urteko irabazleak ezagutu genituenetik... Zelako momentuak bizi izan genituen! Beldur Barik Jarreraz bete genuen Uribe Kosta! Hona hemen laburpentxo bat...



Zuen bideoa bidali duzue? Oraindik lanean zaudete? Lasai, denbora dago. Baina gogoratu lanak jasotzeko epea Azaroaren 13an bukatzen dela... Gogoan izan eta ez utzi azken momentura arte! Eta azkenengo momentuan bada... pazientzia pittin bat! Bideo pila bat jasotzen ditugu azkenengo egunetan eta guztia ondo dagoela begiratu behar dugu (baimenak, iraupena, izenak, edukia...). Beraz, be patient our friends!


Beno, sariei buruz hizketan geunden... Nork erabakitzen du sari hau norentzat izango den eta bestea talde eder horrentzat? Ba gure epaimahai maitea. Nortzuk diren? Oinarrietan irakurri daitekenez...


Antolakuntzak epaimahaia izendatuko du, eta berau osatuko dute: proiektu honi lotutako erakundeetako ordezkariek; aurreko edizioko irabazleak; eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministek.
Epaimahaiaren eginkizuna izango da bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak zein aipamen bereziak hautatzea.
Epaimahaiaren erabakiei ezin izango zaie aurka egin.


Eta zeintzuk izango dira sariak?



1go kategoriako saria: 500 €
1go kategoriako aipamen berezia: 300 €
2. Kategoriako saria: 500 €
2. kategoriako aipamen : 300 €
Ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria*: 300 €
Parte hartzeari saria**: 300€


Aurkeztutako lanak lehiaketa orokorrean parte hartzeaz gain, formularioan izena ematerako orduan jarri duzuen udalerriko lehiaketa lokalean ere parte ahal izango du, kontuan harturik udalerri guztiek ez dutela lehiaketa lokala antolatzen. Honek zer esan nahi du? Ba zenbait udalerrietan Beldur Barik Lehiaketa era antolatzen direla, beraz, udalerriko saria eramateaz aparte... orokorra ere irabaz dezakezu! Non antolatzen diren tokiko Beldur Barik Lehiaketak? Sakatu hemen!


Kontuan ere izan behar den gauzatxo bat...


* Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria bi kategorietara aurkeztutako edozein lani eman ahal izango zaio, eta Beldur Barik Jarrera! mezua adierazteko kalitatezko baliabideak edota kode artistikoen erabilera baloratuko da. Lehiaketako antolakuntzak saria hutsik izendatzeko eskubidea du.
** Parte hartzeari sarian bi kategorietako edozein lanek hartu ahal izango dute parte, baldin eta lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean badaude.


Parte hartzeari sariari buruz hurrengo post batean hitzegingo dugu. Aurreko urteetan bezala, zuek erabakiko duzue sari hau zuen botoekin. Adi gure web gunera!


Beno... Abenduaren 2an, Eibarren ospatu behar den Topaketan ezagutuko ditugu lan saridun guztiak... Taula Beldur Barik Jarreraz betetzeko prest? Goazen!



Guardar


 

Zelako momentua oraintxe gertatu behar dena! Zuen lana egin duzue, prest duzue Youtube edo Vimeo plataformetara igotzeko... Indarkeria sexistak nola eragiten digun gure egunerokotasunean eztabaidatu duzue lagunekin, ikaskideekin, gaztelekuko lagunekin... Eta orain galdetegia betetzen hasi baino lehenago, bideoaren esteka galdetegian jarri behar duzutenez, plataforma hauetara igo behar duzue. No problem! Aiorak eta Andreak ondo azaldu digute bideoan ere! Guau!




Pasa den urtean bideoak nola igo azaldu genizuen. Hementxe duzue berriro post-a irakurri nahi baduzue. Sakatu irudian.

YOUTUBE ETA VIMEO

Aurten pasa den urtean emandako jarraibideei zerbait gehiago erantsi nahi diogu. Zuen bideoak Youtubera igo badituzue, kontutan izan behar duzue hurrengoa: Gure webgunean bideoa ondo ikusteko, zuen bideoak Murriztutako moduan jartzen duen lekuan EZ aukeratu behar duzue. Non aurkitu dezakezuen? Irudian ikusten duzuen lekuan. Beraz, publikoa jarri behar dugu, baina baita EZETZA aukeratu behar dugu ematen digun aukeran. Gogoratu! Horrela gure web gunean bideoa primeran ikusiko dugu. Gogoratu bestela, Parte-hartze sariaren bozkaketa denean, zuen bideo ikusteko aukerarik emango ez duzutela...

youtube


Zuen bideoen zain gaude! Animatu eta #BBLehiaketa2017 an parte hartu! Zabaldu zuen Beldur Barik Jarrera! Eta gogoratu, galderarik izatekotan, bidali email bat beldurbarik@gmail.com helbidera!


Datorren astean sariei buruz hitzegingo dugu! Eta gogoratu irabazleak Abenduaren 2an ezagutuko ditugula Eibarren ospatu behar dugun Topaketan! Laster izango duzue Topaketaren inguruko informazioa!


 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify