Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
"Bukatu da. Ez naiz konplize izango". Horrela genion aspaldiko post batean. Indarkeria sexistak bere erramintak erabiltzen dituela gizarte matxista bat mantentzeko? Sorpresa! Mutilok ere gure estrategiak, gure erramintak ditugu aurre egiteko. Eta konplize ez izatea oinarrizkoa da. Kartel eder batek dioen bezala, zapalkuntzaren aurrean zure jarrera isiltasuna bada, orduan zapaltzailearekin zaude.

Hona gure Beldur Barik Jarrera!

portada

Beldur Barik Jarrera bideoak







Beldur Barik bideoak



Stop Machismo



Aldatzeko ordua da



Konplize



Eskerrik asko ezer ez esateagatik



Guk argi daukagu

Beldur Barik Jarrera

Beldur Barik?

Gola sartuko diot nitaz espero denari

Ez zaigu ezer gertatuko beti lehen lerroan ez egoteagatik eta horrela agian egunen batean denok batera egin dezakegu dantzan

Mutilak mugi gaitezen indarkeria sexistaren aurrean!

Beldur Barik Jarrera in action!

Normala

Maitasuna
Idatzi ez duzun erromantizismoaren gidoia ez interpretatu!


Roman


Ba ez (omen) da horrela


Gorputzak


Metrosexuales, chicos de gimnasio... Mutilen gaineko presio estetikoak


Miss tetas


Nire gorputzean gerra isila dagoela uste dut


Biluzik


Aske sexualitateaz gozatzeko?


Hementxe duzue boletina pdf formatuan! Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen! Maitasuna, zuen gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzen eta gozatzen!


Mutilak Boletina 2


 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Badago abesti bat, aspaldikoa, gure guraso edota aiton-amonen garaikoa “El final del verano” esaldiarekin hasten zena eta danbor soinuak tristura transmititzen zuena. Uda, ligoteoa, hondartza, mendia, bidaiak, lagunak, amodioa, amodiorik ez, desioa, beroa (gorputzekoa, Euskadi tropikala baitugu), dantzak, abestiak... Abesti horretako danbor hotsek ez datoz bat guretzat uda esan nahi duenarekin...


Abuztu honetan Beldur Barik Jarreradun musikarekin dantzatu eta gozatu dugu!


Eta Beldur Barik Jarrera da ere abestiak hartu eta gure moldaketak egin! Abesti baten letra gustokoa ez baduzu, baina erritmoak zure gorputzak dantzan jartzen badu.... Do it yourself! Zure Beldur Barik mezua zabaldu!



Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu dugu!


http://beldurbarik.org/eu/2017/08/beldur-barik-jarrera-3


Hondartzara ere gerturatu gara espazioetaz egiten dugun erabilerari buruz hitzegitera! (Sakatu irudian post-a berriro irakurtzeko).

HONDARTZAN

Gure Beldur Barik Jarrera dantzan ere jarri dugu gure #BBPlaylist arekin! (Sakatu irudian post-a berriro irakurtzeko).

DISC

 

Hamaikak ere esan ditugu!



Inposaturiko genero arauak ere kolokan jarri ditugu! (Sakatu irudian post-a berriro irakurtzeko).

BBJARRERA IN ACTIONeusk

Ligoteo sanoaren errezeta hartu eta sukaldera joan gara gureak egitera!

ligoteosanoarenerrezeta

Eta nesken ikusgarritasuna erreibindikatu dugu! Girl power!


Uda joan zaigu, baina gertu dugu Beldur Barik Lehiaketa 2017. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, zuen Beldur Barik Jarrera ikusentzunezko lan baten bidez zabaltzera... Beldur Barik Lehiaketa 2017 hastera doa...


Prest? Let’s go!


Guardar

Guardar
Edonon! Hori guk ondo dakigu. Eta hona hemen zenbait adibide!

Kaleak, gauak, jaiak... GUREAK dira! Esan ohi dugu. Ba hona hemen neskak ere bereak egin dituen/gureak egin ditugun esparruak! Gureak egitera goazenak! Prest?

Komikietan...

Collage_autoras_2016

http://asociacionautoras.blogspot.com.es/ blog-era sartu!


Ecuador Etxearen Facebook orrialdean ikusi genuen eta orain hona ekarri nahi dugu ondorengo bideoa! Beldur Barik Jarreraz betea datorrena!


Gogoratzen duzue aspaldian aurkeztu genizuen bideo bat? “Korrika egin neska bezala” esaldia aurkezten zen neska heldu eta neska gazteei. Gogoratzen duzue? Askotan ekarri dugu bideo hori gure web gunera. Oraingoan break neska bezala, neskak egiten duten eran bezala aurkeztu nahi dizuegu. So... break like a girl!



Salto egin, parkour egin neska bezala!



Skateboard-ean igo, kaleak, errepideak... gureak dira!



Mugitu, dantzatu, borrokatu, lehiatu, korrika egin... #BBJarrera rekin!



Dantza egin, erratza hartu, igo eta hegan egitera goaz!


Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!


 

 

Guardar

Guardar

Bai, lagun maiteak, bai. Uda hontan ez ditugu eguzkiaren izpiak ikusiko, eta hondartzara katiuskak jantzita gehi aterkiarekin joan beharko gara, baina horrek ez dauka garrantzirik... eguna heldu delako!!!! “Eguna heldu dela? Baina zein egun?”-galdetuko diozue zeuen buruari. Ez, ez dago nahi beste izozki dohainik jateko aukera, baina badakigu ezin izan duzula lorik egin, irrikitan zeundelako gure ligoteo sanoaren errezeta noiz aterako... Baietz???


Ederto! Ba hemen agertzen den hau, proposamen bat baino ez da, eta gogora dezagun zuek proposatzen dituzuen beste hainbat gauza ere sar daitezkela arazorik gabe. Zergatik??? Ba, zerbait argi badaukagu, bizitza eta ligoteoan etengabe ikasten ari garela. Amaierarik gabeko zikloa, esango luke El Rey Leonek filme erabat klasista, zeinek Bechdel testa ez luke inoiz ere ez gaindituko. By the way, badakigu Bechdel testa zer den? Bideo honek (sakatu hemen bideoa ikusteko) ikaragarri ongi azaltzen digu. Honi buruz aurreko urtean ere hitz egin genuen Los Juegos del Hambre filmeari buruz hitz egin genuenean. Gogoratzen duzue? Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko:)


Beno, baina gu, gurera. Has gaitezen osagai zerrendarekin!!! Are you ready??? Prest??? Goazen!!!!

-500gr ONGI EGON.


-500gr LIGATZEA DIBERTIGARREA DELA ARGI IZAN.


-500gr BELDUR BARIK ESAN DUZUNA ALDATZEKO BAIMENA DUZULA JAKIN.


-500gr AURREAN DUZUNA NOLA SENTITZEN DEN KONTUAN EDUKI, ZURE BEHARIZANAK ALDE BATERA UTZI GABE.


-500gr EZETZA JASOTZEA AUKERETAKO BAT DELA GOGORATU.


-500gr ESAN DUGU DAGOENEKO LIGATZEA IKARAGARRI DIBERTIGARRIA DELA??!!!


-500gr BURUA IREKI


Let the fun begin!!!!

1-ONGI EGON

Ongi ligatzeko, ongi egon behar gara. Zergatik? Inork ez lukeelako kamioi bat lotarako pilulak jan ostean gidatuko, edo buffet batean jan eta gero telepizza-ra deituko. Gu ez gara ezertan adituak, baina ulertzen dugu, ligoteo osasuntsua praktikatzeko denbora eta kontextuak lagundu behar duela. Ligatzearen arrakasta ez datza edozein egoera sexualizatzean, baizik eta egiten duguna egiten dugularik ongi sentitzean


2-LIGATZEA DIBERTIGARRIA DA

Ligatzea dibertigarria da bertan dauden guztiontzat. Partaideren batek ez badu ongi pasatzen... GELDI! STOP! BUKATU DA! Hori ez da ligatzea. Flirteatzen zabiltzala, barre egiten baduzu, zu zeu izan bazaitezke, aurrean duzuna zu baino gehiago ez dela sentitzen baduzu eta bertan jarraitu nahi baduzu... ZORIONAK!


3-BELDUR BARIK ESAN DUZUNA ALDATZEKO BAIMENA DUZU.

Zeharo motibatuta hasi zara kriston subidoiarekin baina... orain nahiago duzu falafel bat jatera joan? Logure zara? Edo agian, bat batean iritziz aldatu duzu? Sudur puntan jartzen zaizuna egin!! AURRERA!!! Ez diozu inori ezer zor, gogoratu zure gorputza zurea baino ez dela eta zu zarela bere jabe bakarra.


4-ENPATIA, ZURE BURUA ALDE BATERA UTZI GABE

Bai, egia da, ligoteo sanoan besteen sensibilitateak ez mintzeko adi ibili behar gara. Argi eta garbi dagoelako inork ez duela nahi aurrean duena etxera negarrez joan dadila, edo bere buruarekin gaizki sentitu dadila... hau horrela da, hemen eta edonon. Bainaaaaa (eta beti egon ohi da baina bat), gauza bat taktuarekin gauzak esatea da, noski, baina asertibitatea ere jokoan egonda, gure beharrizanak oso argi gera daitezen. Normalean esaten dute, zuk zure buruan pentsatzen ez baduzu, ez duela beste inork egingo... ez dakigu egia den edo ez, oker egon nahiko genuke, baina bada ez bada... zuk jar ezazu zure burua lehenengo BETI!


5-EZETZA JASOTZEA

Ez, ez mesedez, ez. Arren eskatzen dizugu, ezetz esaten dizuten bakoitzean ez dezazula zure burua gorrotatu, zuk zerbait txarra daukazula pentsatuz... Ez bat ez da “gorroto zaitut”, ez bat “orain ez, nekatuta nago, ez daukat gogorik, bikotea daukat, beranduegi da, gose naiz” edo beste hainbat egoera izan daitezke!!! Esan nahi dut, agian aukeretako bat izan liteke, ZU pertsonalki ZU gogoko ez izatea, ederregia zarelako edo azkarregia zarelako edo biak batera (zergatik bestela? 😉 ) bai, ez dugu izkutatuko, gerta daiteke... baina gogoratu please- mesedez... beste bi miloi aukera ere egon daitezkela, aurrean duguna gurekin ez musukatzeko... Eta dena den, zu gogoko ez bazaituzte... zer gertatzen da?!!! Mundua bihar bukatuko da?? Eguzkiak gure planeta jango du?? Patata frijituak extingituko dira??? Eeeeez!!! Badakizu zenbat pertsona dauden Lurrean bizitzen? Ba begiratu nuen azken aldian ia zazpi milio eta erdi...


6-LIGATZEA DIBERTIGARRIA DA

Bai, baaaaai, astunak gara batzutan, baina mesedez ez ahaztu, tonteoaren hasiera edo bukaeran zaudela... ligatzea dibertigarria dela!!!!!

7-BURUA IREKI

Eta bukatzeko, komenigarria da, baina ez nahitaezkoa, ligoteo bakoitzera burua prest duzula heltzea. Espektatibak? Bai, noski! Sarritan, gauza ezinezkoak eskatzea aurrean dugunari ez da aproposena izaten... Zer deritzozu aurrean daukazunari galdetzen badiozu ea berak zer duen emateko, eta gogoko duzun erabakitzen baduzu? Ez da hori aproposagoa, erosketen zerrenda finkoarekin joatea baino??


Beno, beno, beno, ba bukatu da oraingoz... zer moduz irten zaizu tarta!??

Bai orain... praktikatzera!!!

UDA ETA LIGOTEO OSASUNTSUAZ DISFRUTATU!!!!

Parkean ematen ditugu abuztuko ordu asko. Lagunekin parkeko eserleku batean egotea gustatzen zaigu jai egunak berriro gogoratzen, edo jaiak prestatzen, edo telebistan agertutako informazioa komentatzen. Han genbiltzala ume pare bat zebiltzan korrikan, jolasean gure ondoan. Bata neska, bestea, mutila. Hiru urte inguru izango zituzten. Umeak atsegin ditut, baina lagunartean ez dut horrelakorik komentatzen noizbait baten batek zerbait esaten badu, edo beraiekin jolasten badu aurpegi arraroa jartzen dutelako ingurukoek. Ez dut inoiz ulertu... Nesken gauza al da umezalea izatea? Begi ertzetatik begiratzen nituen bi ume hauen jolasak. Bapatean mutila (irudiz mutila ematen zuelako, estereotipo guztiak sartzen dira jolasean horrelakoetan) harean etzan eta jolasten hasten da. Ondo pasatzen duela ematen du. Barrez eta algaraz harea gorputzean, harea buruan. Neskak ikusi eta nik egingo nukeenari ekiten dio. Hare putzuan sartu eta hareaz bete, biak algara batean. Bapatean beraiekin dagoen pertsona heldua etortzen da. Neska airean hartu eta horrelako esaldia botatzen dio “Bihurri halakoa! Ezin zara zikindu! Ezin dezakezu harea gainetik bota! Neskatxoek ez dute hori egiten!” Zur eta lur gelditu naiz. Neskek ezin dezaketela hori egin? Benga! Eta mutilek ordea bai? Bizitzan esandako esaldi asko etorri zaizkit burura. “ Negarrik ez, mutila zara” (bi gauza... mila esker azalpenagatik eta... nik erabakiko dut zer naizen, mila esker berriro), “indartsua izan behar duzu”, “irabazi behar duzu”, “bihotzak esaten dizunari jaramonik ez...”, “beldurrik ez!”. Indartsua, arrazionala, ausarta... izan beharra. Ez bakarrik nire burua lan horretan jarri beharra, baizik eta nire ingurukoak ere bide hori jarraitu behar duten bigilatu beharra. Baina nork demontre ezarri digu horrelako lana? Heteropatriarkatuak esaten dit beti Laurak. Genero estereotipoekin apurtu beharra. Hara hor nire erabakia. Horrekin apurtuko dut. Eta lagunei ere ozen esango diet. Guzti honekin apurtzen dut. Beldur Barik jarrera agertu eta zabalduko dut. Beraz, banoa umeekin jolastera, ze demontre! Eta buruan dudan guzti honekin... Beldur Barik Lehiaketa 2017 an bideoa sortzera noa! Badakit ez naizela lehenengoa guzti hau okurritzen zaiona... Baina ez naiz ere azkena izango! Nire Beldur Barik Jarrera is in action!


Stop machismo



Aldatzeko ordua da



Konplize



Eskerrik asko ezer ez esateagatik



Guk argi daukagu!


Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify