Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

“Izendatua ez dena, ez da”. Askotan ekarri dugu esaldi hau gure web gunera, gure ahotara, gure lagunen arteko solasaldietara. Garrantzi haundia du erreferenteak izatea. Gure bizitzetan, gure egunerokotasunean, gure ihardueretan, gure ikasketetan, gure ekintzetan. Eta bat esan nezake, baina mila esatera goaz. Hamaika baitira historian zehar lan egin duten emakumeak, bizitzaren esparru guztietan. Baina ez dira ezagunak, askotan ez ditugu gure testu liburuetan, gure ikasketetan. Horregatik, gaurko honetan, proposamen eder honekin gatoz.


Proiektu hau Valentziako l’IES Càrcer Bigarren Hezkuntzako Eskolatik dator. Bertan, Laura Capsir, musika eta generoan espezializatutako irakasleak, bertako ikasleekin batera bideoklip eder hau sortu dute.


Bideoklip honen helburua, imajinario kolektiboa emakume erreferenteekin betetzea izan da. Hau ez bada Beldur Barik Jarrera... ze demontre izango da!  Zorionak egileei, parte hartu duzuen guztioi! Goazen gure bizitza emakumeen erreferenteekin ere betetzera! Nesken ikusgarritasuna beharrezkoa delako. Bat esan dezaket, baina goazen mila esatera!


Beldur Barik Lehiaketa 2017 gertu dugu! Horrelako lan bat egitera animatzera ere gonbidatu nahi zaituztegu! Emakumezko erreferenteak ikusgarri bihurtzera! Zuen erreferenteak ere proposatzera!

Matxismoaren aurka ekiten duten emakume-gizonak proposatzera.

Bagatoz berriz ere, ostiralero bezala, gure musika gomendioarekin, zeina Spotifyko gure Beldur Barik BB dj perfilean aurkituko duzun.


Aurkitu itzazu bertan BB Jarreradun abestiak. Musika eremuan ari diren emakume apurtzaileak. Kultura matxistari kasurik egin ez eta gorputzen, sexualitatearen, harreman ereduen … inguruko betiko topikoak hautsi eta mezu alternatiboak dituztenak.


Zertan datza BB Jarrera? Matxismoaren aurrean dugun jarrera aktiboan, apurtzailean eta positiboan. Helburua da jarrera apurtzaile guzti horiek ikusgarri egin eta eraldaketarako eredu positiboan bilakatzea. Jarrera hori zertan datzan sakondu nahi baduzue sartu gure webgunean eta arakatu.


Beraz, BB Jarreradun musika gomendiorik baldin baduzu bidali mezu bat gure sareetara (Facebook, Twitter eta Instagram) edo helarazi iezaguzu gure webguneko kontaktuaren bidez. Jarrai gaitzazu Spotifyn eta zabaldu BB Jarrera BB dj pegatina aldean jarrita!




Guardar

HONDARTZAN


Hondartzara joan nintzen aurreko egunean lagunekin. Beroa ez zen ikaragarria eta beraz normalean baino bidaia gutxiago egin genituen uretara. Dena dela ez zitzaizkigun aukerak falta izan olatuen inguruan jolasean aritzeko. Halakoetan egunek luze jotzen dute eta denetarik egiten dugu: kartetan aritu, paletan, futbolean baloi bigunarekin... Azken honetan ari ginela emakume bat gerturatu zitzaigun arratsalde erdian edo, eta nahiko era serioan bota zigun: “baina zuek uste duzue hondartza zuena dela, ezta? Mutikoak, mutikoteak, beti behar duzuen lekuaren bikoitza okupatzen”.


Pentsatuko duzuen bezala, ez ginen isilik geratu. Baina zer uste zuen andre horrek ba? Hondartza denona da, eta denok dugu eskubidea hor aritzeko, eta futbolean ari bagara ba normala da lekua behar dugula, ez gara ba futbolean arituko toalla batean... “Zuri gertatzen zaizuna, amargatua zaudela, señora”, esan zion Josebak. Eta barre egin genuen denok emakumeak erdiko atzaparra erakusten zigun bitartean, bizkarra emanda.


Taldeko harrokeria eta puztuta egotearen sentsazioa pasata, etxerako bidean hitz egiten aritu ginen Idoiarekin. Galdetu zigun benetan sinisten dugun hondartza denona den kontu hori. Ohartzen ote garen bakoitzak nahi duena egitearen ideia horrekin azkenean mutilok egiten dugula gehienetan nahi duguna. Berak dio txikitatik izan dela horrela, gehienbat mutilok egiten ditugun gauzak zeudela eskolako patioan ere, kantxa osoa futbolerako eta neska gehienak eta futbola gustuko ez zuten (eta esatera ausartzen ziren) mutil gutxi horiek han, izkina batean. Ez dela kasualitatea dio, jendeari erantzun azkarrak eman ordez hobe genukeela pentsatzen hastea.


Gauza da ezetz, ez garela konturatu, ez dugula ikusten. Askotan kexatzen naiz helduek ez dutela ikusi nahi gure errealitatea zein den, ez dituztela gauzak gure lekutik bizi. Agian kontua da jende denak onartzen duela helduena serioa dela, eta gure ideiak txorakeria hutsa. Igual kontu honekin antzerakoa da? Jende gehienak uste du normala dela gizonok egotea hor, plazaren erdian, eta beraz ez gara ohartu ere egiten, guk egiten dugun hori normala omen delako. Idoiak dio normala ez dela ezer, dena ikasten dugula. Eta ea espabilatzen garen behingoz, hori ere badio.


Guardar

Guardar

Beldur Barik Jarrera zer den galdetzen didazu zure begi ninia nire begi ninian jartzen duzuen bitartean... Beldur Barik Jarrera zer den, galdetzen didazu? Beldur Barik Jarrera zeu zara!


Bale, ez gaitu intsolasio batek jo, ez pentsa! Baina egia da sortu ditugun (ejem, ejem...) bertso hauetan dioguna. Beldur Barik Jarrera zuek zarete. Zuek sortzen duzue Jarrera indarkeria sexistari aurre egiteko erabiltzen dituzuen erraminta eta estrategiekin!


Eta ondo azaltzen badakizue....




Eta zuen bideotan isladatzen ere!



















Abuztuan, urte osoan... ekin Beldur Barik Jarrerari eta... DALE CANDELA!


Kontaiguzue zer den Beldur Barik Jarrera bideo labur batekin! Instagram, FAcebook edo Twitterera igo eta #BBJarrera hashtag-a jarri. Goazen guztion artean gure #BBJarrera zabaltzera!

Ezin badut dantzarik egin, ez da nire iraultza! Eta txosnetan, tabernetan, kontzertuetan, gure etxeko esparru guztietan Beldur Barik Jarrerarekin dantzatu, abestu, mugitu nahi dugu!

Gure BBPlaylist a ezagutuko duzue iadanik. Playlist honen helburuak anitzak dira. Musika generoak bezala. Beti entzuten dugu rap-a matxista dela, reggaeton-a matxista dela... (Irakurri Klitosoviet taldearen inguruko albiste hau. Sakatu hemen).

Musika ez da matxista, gizarteak egiten duen erabilera ordea bai. Cumbia doinuak, indie musika dela, rock-a, punk-a... indarkeria sexistarik, sexismorik gabeko soinuak izan daitezke. Eta hori da gure playlist-aren helburu bat ere. Aurreritziekin apurtzea. Musika eredu berriak ikusgarri egitea. Emakumeak musikan gure lekua dugula erreibindikatzea! Guzti hau gure playlist-ean ikusi dezakezue! Eta abestiren bat gehitu nahi baduzue gure playlist-ean, aukera duzue egiteko! Goazen elkarrekin Beldur Barik Jarrera zabaltzera musikan ere!

Cumbia eta reggaeton doinu feministak!



Rap ahalduntzailea!



Eta twerk-a dantzatu egin nahi duzuna bada! Eta argi izan dezatela nahi dudalako egiten dudala dantzan! Ez zuretzako! Eta horrela bada, nik erabakita izango da, nik nahi dudalako!

My dance my rules-Psico Woman



Naizena naizena naiz! Eta Furia eta Rebeca Lane-k ondo kontatzen digute... rapeatzen digute!



Eta Beldur Barik Jarrera agertu nahi dugu letretan ere!

Sexuari buruz hitzegiten dugunean...



Indarkeria sexistarik gabeko gizarte bat nahi dugula ozen abestean....



Maitasun kontuetan... maitasun sanoa, askea nahi dugulako!



Abesti gehiago aurkitu ditzazkezu gure playlistean... Goazen gorputzak, burmuinak, aurreritziak dantzan jartzera! Dantzatu ezin badut ez da nire iraultza, baina Beldur Barik Jarrerarekin dantzatu eta abestu!

 

 

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify