Beldur Barik Jarrera zer den onezkero badakigu zer den. Baina errepikatzea ez dago soberan... "Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Pertsona orok daukagu gure buruak (eta gorputzak) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta beste gazteentzat erreferente bilakatzea. Mikromatxismoak identifikatu eta aurre egitea ere oso garrantzitsua dela uste dugu, hau da, naturaltzat hartzen ditugun eta hain sutilak diren indarkeria seinaleak, eta persona bezala garatu eta erlazionatzen garen kultura matxistaren oinarri direnak. Horregaitik gorputzei, sexualitatei, maitasunei, indarkeria sexista aurre egiteko estrategiei, etab. hitzegiten dugu. Gazteen egunerokotasuna osatzen duten bizipenak direlako, eta oinarrizkotzat hartzen dugulako sexismoaren identifikazioa eta berari aurre egin eta gainditzeko erramintak eskaintzea".
Eta hitz, kontzeptu guzti hauek lurreratu ditugu gure post-ekin, zuen bideoekin, musikarekin... Hona hemen boletin batean bildutako guztia. Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!
Beldur Barik Musika
Soy Yo (Bomba Estereo)
Betidanik beldur handia izan diot beldurra izateari. Beldurra ematen didaten gauzen zerrenda tinta ikusezinaz idatzi dut beti, beldurra izateak baino beldur handiagoa ematen didalako beldurra dudala esateak. Baina sinitsidazue, badago tinta ikusezinarekin zerrenda luzeak idaztea ere, eta nire beldurren zerrenda luzea da.
Beldurra diot bakarrik geratzeari. Ez dut bat gehiago izan nahi, baina ez dut bakarrik gelditu nahi . Mutila zarenean horrek esan nahi du barre egin behar duzula barre egitea tokatzen denean, norbaitek neska bati buruzko komentarioak egiten dituenean “ya te digo” batekin erantzun behar duzula, eta ez besterik. Nahiz ta komentarioak ez izan zure gustukoak: Ane apur bat puta da, Mariak titi erraldoiak dauzka, potola da ez-dakit-nor, zure ama histerika bat da, zure arreba txikia tonta da “Soy Luna” ikusten dituelako.
Gustatzen zaizkidan gauzak gustatzeak ere beldurra ematen dit. Ez zaidalako gustatzen beti gustatu beharrekoa. Futbolak askotan aspertzen nau, bestetan ez. Beldurra ematen dit pentsatze hutsak mutil bat gustatzen zaidala, edo ondo sentiarazten nauela berarekin egoteak bederen.
Beldurra ematen dit nire burua ezeren erruduntzat hartzeak. Nahiago dut pentsatu ez doala nirekin, ni ez naizela izan. Norbaitek matxismoaz edo arrazakeriaz hitz egiten didanean, nik badazpada esaten dut ni ez naizela horrelakoa, oso gaizki iruditzen zaidala gainera... Hori bai, tinta ikusezinean ondo gordeta dudan papertxo batean idatzita daukat: “bai, zu ere bazara”.
Beldurra ematen dit alboan dudana lagun bezala ulertzeak. Neskekin parez-pareko harremanak izateak, errespetuzkoak. Nahiago dut era ixilean kolaboratu gauzek antzera jarraitu dezaten, gu goian, besteak, azpian-edo. Beldurra ematen dit pentsatzeak batzuk beldurra galtzen ari direla, ez dut pentsatu ere egin nahi hemen begiak itxita nagoela, goian mantentzen gaituen eskailera dardara bizian dagoela, azpitik ostikoka ari zaizkiolako, indarrez.
Beldurra, beldurra, beldurra. Beldurra galdu behar dut beldurra dudala esateko. Esku batean beldurra hartuko dut eta bestean egoera hau aldatu behar delako konbentzimentua. Eta oinak martxan jarriko ditut, nagoen lekutik mugitzeko, eta bidean nire gizontasunarekin topo egiten dudanean, ostikadatxoa emago diot, harri koskorra bailitzan.
Esatera goazena ez da berria: Iraultza bati ekiteko beste lagun bat besterik ez duzu behar. Indarkeria sexistari aurre egiteko ere, beharrezkoa da norberak aurre egitea, baina baita ere erantzun kolektibo bat eman beharra dago. Indarkeria sexista ez da bakarrik, modu indibidual batean ematen den zerbait. Eta indarkeria sexistari aurre egiteko mobilizatu, elkartu, sareak sortu, ohikatu egin nahi dugu. Horixe da Eibarko Nalua taldekideek pentsatuko zutena? Elkarrizketa honetan beraien Beldur Barik Jarrera zein den agertzen digute.
Noiz sortu zenuten taldea?
Ze nolako helburuarekin? Edo ze nolako beharrizanak ikusi zenituzten taldea antolatzeko?
Orokorrean, Eibar feminismorantz bideratzeko asmoarekin. Gure herritarrak sistema matxistarekiko sentsibilizatzeko, eraso sexista ezberdinak identifikatzen ikasteko eta hauei erantzun bat emateko.
Hortaz aparte, Eibarko neska gazteei erremintak eman nahi dizkiegu (informazioa, kanpainak, eredu anitzak, kontzertuak, ahalduntzeko ikastaroakÂ…) euren bizitza modu autonomo eta libre batean eraikitzeko, hau da azken finean feminismoaren helburu nagusienetariko bat.
Orain adibidez, azaroaren 25erako kanpaina bat martxan jarri dugu: Plaza Bete Zapata lelopean. Honen bidez, emakumeok egunero gure azalean bizi ditugun eraso mota ezberdinak plazaratu eta ikustarazi nahi ditugu.
Beste alde batetik, ikastaroak eta  barne formakuntzak antolatzen ditugu.
Askotan feministak haserre eta protestan irudikatzen gaituzte eta irudi kolektibo horren aurrean, erakutsi nahi dugu borroka egiteko beharrezkoa dela festa, umorea, musika, dantza, alaitasuna... Hori dela eta, otsaila aldera jaialditxo bat prestatzen hasi gara.
Eta azkenik, azpimarratu nahi dugu Sare Sozialen garrantzia. Azaro hasieran Facebokean 900 jarraitzaile lortu genituen! Momentu honetan primerako baliabideak dira gure ekintzen berri emateko eta guk ere kolektibo feminista ezberdinen berri jasotzeko.
Zergaitik uste duzue neska gazteak antolatu behar direla?
Sistema Heteropatrialkalaren estrategia bat da erakustea neskak gure artean arerioak garela. Honen aurrean, gure erantzuna bateratua izan behar da, elkarrekin indar gehiago daukagulako. Talde feminista bateko kidea izatea plazer handia da. Hain zuzen ere, gure beldurrak, bizipenak, hausnarketan elkarbanatzeko gune seguru bat delako; generoan oinarritzen den botore harremanik gabe.
Alde batetik, batzeko eta euren artean zaintzeko (ez da zertan talde feminista batean izan behar) eta bestetik erreferente  anitzak eta ezberdinak bilatzeko.
Eta mutil gazteei?
Euren espazioak sortzeko poliki-poliki (ez gureetan sartzea) dakaten botere eta  pribiligioen inguruan hausnartzeko.
Nalua taldearen " 11 emakume, 11 bizipen, borroka 1" dokumentala
Zein da zuen mezua?
Momentu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feminista indartsu dago eta ezinbestekoa da gure artean sare potente bat sortzea. Berdintasunari dagokionez, beharbada arlo “teorikoan” lorpenak eman dira, baina egunerokotasunean eta praktikan, oraindik bide luze bat daukagu aurretik. Indartsu eta ilusioz beteta gaude eta espero dugu horrela jarraitzea.
Orain dela urte asko ezaguna izan zen lehiaketa batetan egongo bagina bezala… “Indarkeria sexista, kultura matxistaren irudikapenak egunerokotasunean. Adibidez, izendatua ez izatea bertan egonda. Bat, bi, hiru… berriro erantzutera”.
Pixkanaka bagoaz sistema heteropatriarkalak saldu digun trukoa zein den ikusten. Sistema honek, kultura matxista honek gizonei pribilegio batzuk eman dizkio. Zeintzuk dira pribilegio hoiek? Etxerako bueltan beldurrik ez izatea, independienteagoa aurresuposatzea, independentzia gehiago ematea, autoestima zendotzea, espazio publikoan askeago mugitzea... Pribilegio hauen oinarria emakumeen gutxiezpenean datza, eta horrela, desberdinak diren harremanak ematen dira. Eta botere banaketa ezberdin hori mantentzeko, sistema hau hain da bihurria, ideia, sinesmen, balore batzuk ezartzen dituela. Ideia hoiek zeintzuk diren, edo hoietako batzuk zeintzuk diren, jakingo duzue honezkero.
Eta trukoa ulertzen goazela esaten dugu. Baietz! BAgoazela pixkanaka bide horretan! Jakin badakigulako normaltasuna, hala izan behar delaren itzalpean justifikatu diren ideia eta sinismen asko aldatu daitezkeelako. Buelta eman. Goazen burmuinak dantzan jartzera. Eta bakarrik egin dezaket dantzan, eta ondo, gustora gainera. Baina honelakotan, besteen laguntza nahi dut. Ondo ikusi dugu Beldur Barik Lehiaketara bidali dituzuen lanetan jakin badakizuela guztion artean egin beharreko gauza dela. Guztionak erantzunkizuna.
Beraz, hilabete honetan indarkeria sexistari aurre egiteko hainbat ekintza kolektiboak ezagutu nahi ditugu zuekin batera. Edota indarkeria sexistari modu kolektibo batean aurre egiteko esperientzia ezberdinak. Neska zein mutil izan. Guztiok bait dugu erantzunkizun bat. Ezin dugu paso egin. Ez dira txantxak. Es dira tontakeria. Mikromatxismoak gogoratzen al dituzue?
Eta lehen esaten genizuen moduan, guztiok gara konplize indarkeria sexista egoeren aurrean erantzuten ez badugu, mugitzen ez bagara, aurre egiten ez badiegu, zutitzen ez bagara. Zutitu bakarrik ez, ikasitakoa desikasi behar dugu, zaintzen ikasi behar dugu, baina benetan zaindu.
Azaroan ekintza, aldarrikapen, manifestazioÂ… asko antolatzen dira Azaroak 25aren inguruan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Ekintza guzti hauen berri ematen saiatuko gara. Eta baten bat ezagutzen baduzue, mesedez, bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbidera.
Indarkeria sexistaren aurrean... ERANTZUN KOLEKTIBO ZUZENA!
Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!