Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Jakingo duzuenez, aurtengo Beldur Barik Lehiaketaren Topaketa Uribe-Kostan (Urduliz udalerrian) ospatuko dugu, azaroaren 26an. Bertako gazteak Beldur Barik Jarrera lantzen ari dira hilabete guzti hauetan, baita surfaren bitartez ere. Bertako Peña Atxuri surf eskolaren bitartez surfean gertatzen diren ezberdintasun eta diskriminazio egoerak aztertu dituzte.


Izan ere, hainbat kiroletan gertatzen den bezalaxe,emakumeek oztopo ugari dituzte beraien jarduna aukera berdinekin garatu ahal izateko. Surfean ere ez da modu berean baloratzen emakumeen jarduna: lehiaketa askotan emakumeek ez dute lehiatzeko espaziorik, eta sariek gizonezkoek irabazten duten balioaren erdia dute; emakumeen gorputza hipersexualizatzen da iragarki helburuekin erabiltzen delako eta kanon estetiko batzuk betetzen ez dituzten emakumeek arazoak izaten dituzte diru-laguntzaileak (sponsorrak) aurkitzeko. Egoera guzti horiek ikusita, irailaren 26an Surfakostean egin genuen photocallarekin gure Beldur Barik Jarrera erakutsi nahi izan genuen.


whatsapp-image-2016-09-24-at-14-44-25 whatsapp-image-2016-09-24-at-14-44-19 whatsapp-image-2016-09-24-at-14-16-29

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-342whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-41

whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-45whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-34

whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-44whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-38

whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-26whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-443

 

Hala eta guztiz ere, emakumeek beraien Beldur Barik Jarrera erakutsi izan dute esparru honetan ere. Emakumeak aspaldi hasi ziren surfeatzen “Women and waves” bideoan azaltzen den bezalaxe:



Surfeatzeaz gain, emakumeen eskubideen alde jokatzen duten hainbat adibide daude. Cori Schumacher longboard estiloko mundu mailako txapelduna izateaz gain (hiru alditan), giza eskubideen aldeko ekintzailea da. 2007an The Inspire Initiative sortzen lagundu zuen, surfean adin guztietako emakumeen parte hartzea bermatzeko erakundea feminismoa, hezkuntza eta ingurugiroa bezalako gaiak txertatuta. Oso ezaguna bilakatu da, baita ere, ROXY-ren aurka egiteagatik. Izan ere, marka horrek emakumeak erabiltzen ditu modu hipersexualizatu batean, irudia eta estetika kirol lorpenen gainetik jarriz. Ondorioz, emakumeen surfaren inguruko irudikapen faltsuan eragiten dute. Honako bideo honekin ekintzaile handi honen bizitza ezagutu ahal izango duzu:




Mona Seraji eta Shahla Yasini lehen emakumeak izan dira Iranen surfeatzen, eta beraien ezagutzak elkarbanatzen ari dira, geroz eta emakume gehiagok surfeatu dezaten beraien lurraldean. Ezagutu ezazu “We surf in Iran”.


Oztopen eta zailtasunen gainetik, erakutsi zure Beldur Barik Jarrera olatuen gainean!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Bale, badakit aspaldiko filma dela... baina abuztua aprobetsatu dut berriro saga guztia ikusteko... Hondartzara joatea primeran dago, baina goizetan ezer egiterik ez izatea ere ondo dago... gure tartea ere edukitzea garrantzitsua delako. Gurean pentsatzeko eta gure gauzak ere hausnartzeko, irakurtzeko, pelikularen bat ikusteko... Beno, sarrera guzti hau  “Los juegos del hambre” saga ikusi dudala berriro esateko. Igual aspertu naiz hainbeste gorputz perfektuekin, igual aspertu naiz neskek pelikuletan duten ereduekin, igual aspertu naiz beti mutilak liderrak diren irudiarekin.


Egia esanda, amaiera ez zitzaidan asko gustatu... ups! Ez noa orain spoiler-a egitera... Ikusi ez baduzue (jende gutxi izango zarete) ikusteko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Eta zu ere nesken eta mutilen eredu estereotipatuekin aspertu bazara, post honen amaieran pelikula feministak biltzen dituen web gune bat aurkituko duzue.



Fiuuu fiuuu fiuuuu (saiatu naiz... sinsajoraren soinua egiten, lortu al dut?) Katniss Everdeen, ohikoa ez den akzio pelikuletako protagonista. Nolakoak izango dira akzio pelikuletan agertzen diren neskak? Bi taldetan banatu ditzazkegu, alde batetik, erabat sexualizatuak dauden neskak, beraien arma askotan beraien gorputza delarik. Eta beste alde batetik, sexualizatuak ez badira... berez maskulinoak diren armak ematen zaizkie, mendeku nahiez beteak, botere grinaz itsutuak... Beno, ba Katniss ez da horrelakoa. Katniss borrokalari bat da, baina baita ahizpa, laguna... Eta gainera ez du batere interesik maitasun harreman batekin. Hor dago Gale, gustokoa duena, baina ez du inolako konpromesurik nahi. Eta hor dago ere Peeta ere. Katniss-ek badaki oso ondo zeintzuk diren “maitasun erromantikoaren” kodigoak, eta ondo erabiltzen ditu, bere onurako baino gehiago, bizirauteko!


Katniss-ek familiaren betebeharrak bere gain hartzen ditu (esan dezakegu aita-ren papera hartzen duela, hau da, mutilen papera), ez zaio maitasuna interesatzen eta araututa dagoen feminitatean ez da erortzen... Horregaitik gustatzen zaigu Katniss. Eta borrokan berarekin aurrera egiteko gogoak sartzen zaizkigu (beno, gero jokuak ikusten ditugunean ez hainbeste...). Katniss neska indartsua da, genero ereduekin apurtzen duena, maitasun erromantikoan erortzen ez dena, edertasun ereduekin bat egiten ez duena... Beldur Barik Jarrera duen neska da!


Pelikula ikusi duzue? Zer pentsatzen duzue guzti honen inguruan? Kritika ere egin dezakegu... niretzako pelikula gauza askorekin apurtzen du, baina heteroaraua ez da haietako bat... neska-mutila harremanak al dira guztiak etorkizun batean dauden harreman bakarrak? Eta lehen esan dizuedan amaiera ere... zer pentsatzen duzue guzti honen inguruan?

Laburbilduz, esan dezakegu Los juegos del hambre Beldur Barik jarrera isladatzen dutela. Baina baita, Bechdel test-a gainditzen dutela ere! Zer den Bechdel test-a? Hiru arau bete behar ditu pelikula batek test hau gainditzeko.

  1. Gutxienez bi neska agertu behar dira.

  2. Beraien artean hitz egin behar dute.

  3. Mutilekin zerikusirik ez duten gaien inguruan.


Alison-Bechdel-Rule-Dykes-Watch_EDIIMA20160223_0585_1

Test hau gainditzen duten pelikula gehiago ikusi nahi badituzu… hona hemen Peliculas feministas web gunea (Hemen sakatu).

Egunerokotasunean sortzen dira/ditugu erreferenteak, pelikuletan, telebistan, kiroletan… Erreferente positiboak behar ditugu, bai kirolean, bai oholtza gainean, bai irakurtzera goazenean... Beldur Barik Jarrera duten pelikula, kirolak, gorputzak nahi ditugu!


 

Guardar

19cxq0


Futbolista izan behar nuen. Aita, ama, arreba eta familia osoa mixeriatik aterako zituen pitxitxi berria. Saiatu nintzen, nahiz eta ez nuen gogo handirik. Ez zuen funtzionatu. Ez naiz pitxitxi izan, ez dut inor mixeriatik atera, are gehiago, futbolerako zapatila bereziak erosi nituen eta, bi aldiz besterik erabili ez ditudala ikusita, esan dezakegu nire bizitzako inbertsio txarrena izan direla.

Gero saskibaloiarekin saiatu nintzen. Ez du horrenbeste famarik, baina tira. Gure artekoa ezinezkoa izan zen: etorkizunik ez nuela zioten batzuk, baldarra nintzela besteek. Nik esaten nuen bakarra, ez zitzaidala hain erropa zabala gustatzen.

Etorri ziren atzetik eskubalioa eta, ai ene, esku-pilotan jokatzeko saiakerak. Erropak oso ondo geratzen zitzaizkidan, euskal dantzetarako neuzkan praka berberak erabiltzen nituen gainera (nahikoa gastatua nuen jada kirolari aparta izateko nire saiakeretan). Ez nenbilen gaizki, baina larregizko txapa zen: asko entrenatu behar duzu hona edo hara heltzeko.

Nazkatu naiz apur bat kirolaren kontuarekin. Ariketa apur bat egin eta ondo pasatzeko ondo dago, baina susmoa hartu diot hori baino gehiago dela. Aber zein den onena. Ea nor dagoen argalen eta zeinek dauzkan muskulito gehiago. Harro eta pozik egon daitezela ingurukoak mutikoa kirolaria delako, hori bai mutilen asuntoa, hori bai gauza normala.

Ba ez lagunok, ez naiz hortik pasako. Hainbeste gustatzen zaizkidan marrazketa artistiko klaseetara joango naiz, ahal badut lehen baino gehiagotan. Kirolari aparta naizen edo ez jakin nahi duenak etortzea dauka dantzalekura gurekin asteburuetan, ikusiko du zer den izerdia botatzea. Eta bestela, nesken futbol taldeko animatzaile taldea sortuko dut, ze demonio. Gola sartuko diot nitaz espero denari.


A ze uda pasatzen ari garen. Egia esatea nahi baduzue ez-dakit-nongo hondartzara joan baino edo auskalo-zenbat-izarretako hotelean egon baino nahiago dut hemen geratu. Euskal Herrian oso ondo egoten da udan eta, batik bat, ez da falta zer eginik. Jaiak izaten dira hiriburuetan, Iruñetik hasi, Baiona, Gasteiz, Donostia, Bilbo... eta zer esanik ez herri txiki eta auzoetan. Nik ez dut aspertzeko tarterik hartzen.

Bereziki musika gustatzen zaigunontzat aukera asko egoten dira, eta gure aukera hori da hain zuzen ere, uda osoa kontzertuz kontzertu pasatzea. Belako, adibidez, lau aldiz ikusi ditut jada! Gero eta neska gehiago ikusten ditut eszenatokian, edozein instrumentu jotzen, edo DJ mahaien atzean (a ze dantzak Las Tea Partysekin!). Lagun batek aurrekoan erakutsi zidan Emarrocken web orria, hor daude argazki piloa, egia esan ezin nuen sinistu gure inguruan hainbeste emakume musikari zeudenik.



Duela ez hainbeste kontzertu batean taldeko abeslariak esan zuen “neskak, etorri lehen lerrora, mutilak, segi atzeko lerrora”. Kuadrilako neska batzuk berehala joan ziren lehen lerrora, eta inoizko kontzerturik onena bizi izan zutela diote, ez zegoela lehen lerroan beti bezala bultzaka dantza egiten zuen mutil kuadrilarik eta musika hain gertutik bizitzea ikaragarria izan zela esan ziguten gero. Han geuden mutilon erdiari memelo aurpegia geratu zitzaigun. Egia esan ez nuen inoiz hala ikusi, baina gero pentsatu nuen: zenbat aldiz egon naiz kontzertuetan, lehen lerroan, eta beti mutilez inguratua eta oso neska gutxi zeudela (kuadrilako pare bat ta kitto, askotan)? Zenbat aldiz esaten dute kuadrilako neska hauek lehen lerroetan giroa oso “matxiruloa” dela? Zenbat aldiz sentitu naiz ni neu ere gogaitua hainbeste bultzada eta errespetu gabeko jarrerarekin?



Ba agian ez da hain ideia txarra mutilok lehen lerroetatik urruntzea. Denbora larregiz izan da gurea eszenatokia, eta eszenatoki azpikoa ere. Ez zaigu ezer gertatuko beti lehen lerroan ez egoteagatik, eta horrela agian egunen baten denok batera egin dezakegu dantzan.

bertsotan



Bizitza musikarik gabe ez dut imajinatzen. Izugarri gustatzen zait musika. Ahal dudan musika guztia entzuten eta disfrutatzen saiatzen naiz. Cumbiarako egunak ditut, baina baita pop, rock, rap... egunak ere. Eta kontzertuetara joatea ere izugarri maite dut. Taula gaineko taldearen abestia abestuz, burua mugituz, gorputza soinuaren uhinek mugituta. Eta bapatean nire kontzientzia feminista piztu eta taula gainean zelako taldeak diren, zelako letrak entzuten ditudan, nire inguruan dagoen jendea nolako portaera duen analisatzen hasten naiz. Ai ama, kontzientza feminista bihurrikeritan. Eta taula gainera begiratuta beti dago pentsamendu hau nire buruan... zenbat emakume daude momentu honetan taula gainean? Edota heteroarauaren barruan sartzen ez diren gorputzak? Musika festibaletara joatea ere atsegin dut, eta kartela begiratzean beti egiten dut zenbaketa berdina... zenbat emakume edo gorputz ezberdinak... imajinatuko duzue erantzuna.


Eta lan horretan berdin du heavy, rap, udalerriko jaietako kontzertu, gaztetxeetako kontzertu, indie, pop, reaggeton... den ala ez. Bertsolaritzan ere. Ez goaz hemen ezer berririk esatera.


Beraz... musika eredu guztietan gertatzen bada, leku guztietan...ezin du kasualitatea izan.. Ez da kasualitatea!



Eta kasualitatearekin jarraitzen dugu... kasualitatea al da ere bertsolarien %15a bakarrik emakumezkoak izatea?


Amaitzeko bideo hau utzi nahi dizuegu. Lasaitasunarekin ikusi, entzun... Uxue Alberdi-k umoreaz, lotsagabekeriaz, neutrotasuna, panpinei… buruz hitzegiten digu.



Bertsolaritzan ere nolako bertsolaritzan emakume ereduak dauden azaldu digu Uxue Alberdi-k bideo honetan. Emakume izatearen kontzeptu hori eraikia izan denez... deseraiki dezakegu! Beraz, goazen berri bat berreraikitzera!!!


Bertsolaritzan ere Beldur Barik Jarrera agertuz!


 

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify