Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

BBbidaia


Gogoratzen duzue Negu Gorriak taldearen Itxoiten kanta? Noizbait gure artera ekarri dugu gure web gune honetan (sakatu hemen Itxoiteari utzi… ipuina gurea eginez Beldur Barik Jarrerarekin! post-a).


Bidaiatu nahi dugunean askotan ere besteek zer egingo dutenaren zai gelditzen gara, itxoiten. “Beno, motxila hartu dezaket eta bakarrik joan naiteke”. Askotan izan dugu burutazio hori. Baina zaila da askotan ere aurrera eramatea. Gure hegalak ez dira zabaltzen bestetan bezala. Arriskuak, beldurrak, kontuz ibili beharraren ideia uneoro... Argi dago neskentzat esparru batzuk debekatuak izan ditugula. Pasa den urtean genero eredu hoiekin apurtu zuten emakume bidiariak ezagutu genituen (sakatu hemen berriro irakurtzeko).


Neska hoiek bakarrik bidaiatzea erabaki zuten. Bale, badakigu beste garai batzuk zirela. Baina imajinatu zelako oztopoak aurkituko zituzten beraien bidean. Ez bakarrik bidean, baizik eta bidaia hasi aurretik! Entzun beharreko guztiak... “nola konponduko da emakume bat bakarrik munduan zehar... neskek ezin dute bakarrik bidaitu...”. Horrelako esaldi batzuk gaur ere entzungo genituen ziur aski... Tira, ba Beldur Barik Jarrera izango dut bidailagun, bidaia Beldur Barik Jarrerarekin egingo dut. Neuk bakarrik. Eta fijo bidean Beldur Barik Jarrerarekin bidaitzen duten beste neska askorekin topo egingo dudala. Eta bakarrik esan beharrean, hobeto litzateke esatea nirekin bidaiatzen dudala. Bidairik zail eta hoberena!


Ezagutzen duzue Viajo Sola Facebook orrialdea? Bertan bakarrik bidaiatu nahi duten emakumeen esperientziak aurkituko dituzu. Pasatu zaitez beraien web gunetik ere. Bidai bat egitean pentsatzen ari bazara... ez da aukera txarra beraiekin hitzegitea! Eta beste neska batekin bidaiatzean ere ez pentsa estereotipoak ez direla erreproduzitzen...Begira zer dioten The patitas en el mundo-ko bidaiariak!


Eta bakarrik bidaitzeak ere ez du esan nahi “neska gixajoa, ez du inor berarekin bidaitzeko...”. Ezta pentsatu ere! Bakarrik bidaiatzean gure burua ere hobeto ezagutu dezakegu, bizipenak gehiago sentitu ditzazkegu, aurretik aipatutako estereotipoekin apurtu dezakegu.



Nolakoak dira bakarrik bidaitzen duten emakumeak? Begira zer dioen bakarka bidaiatzea atsegin duen Eli Zubiriak: Ausartak, femininistak, egunerokoak eta independienteak. Baita ere kuriositatea dutenak, urduriak, gauzak beraien begiekin ikusi beharra dutenak, moldea apurtzen dutenak. Eta baita, gure artean bat egiten dugunak.


Hau ez bada Beldur Barik Jarrera... Zer izango da orduan! Berriro diogu, hegalak astindu eta aireratu, bakarrik bidaiatuko dugu! Nirekin izango da bidai zail eta politena! Eta lekuak Beldur Barik ezagutu eta gozatuko ditut. Genero eredu guztiak niregandik usatuz. Astindu hegalak!


 

 

Guardar

Guardar

dantzatu


Dantza egitea izugarri gustatzen zait. Musika jarri eta berehala hasten da nire gorputza dantzan. Nire burmuina ere astintzen hasten da musika entzutean. Erritmoarekin bat egiten dut. Bakarka zein taldeka dantza egitea gustokoa dut. Bakarrik nagoenean ni naiz erritmoa markatzen duena, nora jo edo ez erabakitzen duena. Gustora egiten dut dantza. Neurea egiten dut askotan “Dantzatu inor begira egongo ez balitz bezala” leloa. Baina ere gustokoa dut jendearekin dantzatzea, bikoteka edo taldeka. Eta une horretan… zas! Etortzen dira genero estereotipo guztiak gainera. Neska banaiz, neskari dagokion papera hartu behar dudalako (eta berdina mutila banaiz). Neska edo mutila izateagatik ezin dudala dantzatu zenbait dantza. Gurpildun aulki batean mugitzen banaiz ezin dudala dantzatu. Zuei ere gertatu zaizue horrelakoak? Erromerietan zuen genero papera mantendu behar al duzue? Mantentzen ez baduzue lelokeriak entzun behar ahal dituzue? Zerbait esan nahi duzuet... nik ere horrelakoak entzun ditut. Eta kokoteraino nago! Dantzaz gozatu nahi dut, aske, nire gorputza askea den bezala! Eta inork ez dit esan behar nire “papera” egokia den ala ez! Goazen Beldur Barik Jarrerarekin dantzatzera! Let’s dance!!!


Dantza feminismoz bete nahi dugulako...



Genero estereotipoekin amaitu nahi dugulako...

batekoo

Brasileko BATEKOO dantza mugimendu batean bihurtu da, bertan genero estereotipoekin apurtu eta gure ipurdia da hitzegiten duena. LGTBIfobia, arrazismoaren aurkako dantza. Move your ass! Do the twerking!







Zer egin dezakedan edo ez esaten diguten hoiei erantzun nahi diegulako...




Dantzan ere genero eredu zaharrei GAME OVER esango diegu. Datorren astean gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraituko dugu. Bidaian gurekin etorri nahi duzue? Astindu orduan hegalak aireratzera goaz eta!!!

Hau ez da neskentzako... Zurekin ez dut jolastu nahi, ez bait dakizu ezer ez... Neska izanda nolatan ibiliko zara olatu baten gainean... hau ez zuretzako kirola... hobeto beste ekintza bat aukeratzen baduzu... beno, neska izateko ez dago gaizki... tira, ez da bene-benetako kirolaria... Gogoratzen duzue pasa den urtean aurkeztu genizuen bideo hau?



Ai ama, mila aldiz entzun ditugu horrelakoak! Gure aurpegia gorritu egiten da, gure eskuak estutzen ditugu, Hulk-en antzera sua somatuko genuke gure inguruan... eta gure aurpegia berdea jarri baino lehenago, skate-a hartu, malda begiratu eta patinatzeari ekiten diogu. Edota baloia lurrean jarri eta sekulako pasea ematen dugu taldekideak gola sartzeko. Edota taularen gainean igo eta olatuarekin bat egiten dugu berak bere bidea amaitzen duen arte.



Lurra joko dut, olatuak taularen gainetik botako nau, baliteke pepinazo bat izatea nire jaurtiketa, mina hartu dezaket... nork ez ditu golpeak jaso? Nork ez du erortzeko beldurrik izan? Baina altxatu egiten gara eta berriro zutik jarri ondoren, martxan gaude berriro!



Kaleak, gauak eta jaiak gureak dira mila alditan esan dugu. Pistak, olatuak, polikiroldegiak, zelaiak gureak direla ere gaineratuko nahi genuke gaur ere! Goazen estereotipo zahar hoiekin apurtzera! Nesken kirolak... mutilen kirolak... akabo! Goazen kirola gurea egitera, Beldur Barik!



Kirola Beldur Barik Jarrerarekin gozatu nahi dugu, bizi nahi dugu! Hori egiteko aukera luzatu nahi dizuegu. Adi! Irailak 9an Beldur Barik Lehiaketari hasiera emateko ekitaldi bat antolatu dugu! Skate-a gustokoa al duzu? Hartu zure taula eta etorri Irailak 9an Berangoko “Uribe Kosta” Skatepark-era arratsaldeko 17.00etan! Zurekin batera skate-a ikusarazi nahi dugu eta pistan protagonista izan nahi duten neskekin patinatuko dugu! Apuntatu zure agendan eta animatu! Zure Beldur Barik Jarrera zabaldu!


mail reso


Ezin duzu galdu! Ianire Elorriagak neskentzako ikastaroa emango du!



Guardar

Guardar

Guardar

Guardar
Bideojokoak atsegin dituzu. Asko gainera. Guztia dakizu hoien inguruan. Zenbatetan pasatu dituzu pantailak, munduak zu bakarrik? Edo lagunekin batera? Guztia dakizu bideojoko batzuen trukoei buruz. Internet ere noizbait zerbait publikatu duzu honen inguruan... Baina badago arazotxo bat... neska zara, eta neska zarelako askotan "benetako jokalaria" ez zarela esan dizute, zure bideojokoak bestelakoak direla (horrela genion pasa den urtean: "Bigarren traba batekin aurkitzen gara. Nolakoak dira neskentzat zuzendutako bideojokoak? Sukaldaritza, moda diseinua edo maskotak bezalako gaiak dituzte ardatz bideojoko hauek. Berriro genero eredu zaharrak agerian. Eta nola irudikatzen da emakumea bestelako bideojokoetan? Apaingarri bezala, ?sexy? itsura izan behar dute, nola ez, eta bigarren mailako heroi gisa agertzen dira").

Bi dokumental utzi nahi ditugu gure web gunean, hausnerketarako, pentsatzeko, eztabaidatzeko... Bata neskei buruzkoa, eta bigarrena berriz, mutilei buruzkoa.

 



 


Desberdintasunak eta estereotipo sexistak badaudela jakin badakigu... nola aldatu? nola aurre egin? Goazen guztion artean gure Beldur Barik Jarrera agertzera!


Datorren post-ean surf, skate eta bestelako kirolen inguruan hitzegingo dugu... adi eta hegaldia jarraitu!

Pasa den urtean zuen hegalak astintzera gonbitea luzatu genizuen. Abiada hartu, salto egin eta hegan egin! Bai, nolabait askotan hegal hoiek ditugula ahaztu egiten dugu, eta hegan egiteko gai garela ere! Bai, hegan egiteko gai. Ez ahaztu.


Askotan esaten digute ezin ditugula zenbait gauza egin. Bai neska garelako (neskek ez dakite bideojokoetara jokatu, ez dakite futbolean, ez dakite ezer komikiei buruz, ez dakite skate-an edo surf-ean, ezin dute bakarrik bidaiatu...) edo mutila zarelako (mutilek ezin dute dantzarik egin, neska batek ezin ditu irabazik, dantza egiten badute, beraien papera zein den ongi jakin behar dute – swing kontuetan leader eta folllower kontuak adibidez-...).


Hegalak mozten dizkiguten genero estereotipoak. Erreferente gabezi bat dago eta beraz, arraroak sentitzen gara "gurea" ez den zerbait egiten dugunean... Beno, ba goazen hegal hoiek astintzera, astindu horrekin hegal egiten uzten ez gaituzten aurreritzi sexista guztiekin amaituko baitugu.


Hilabete honetan...

... ustez bideojokoak gustokoak ez dituzten neska hoiek ezagutuko ditugu...



... Skate edo tabla baten gaienan igotzen ez dakitenak...



... dantzan ezarritako estereotipoak jarraitzen ez dituzten hoiek...



... bakarrik bidaiatu ezin duten neska hoiek...

189mcm

 

... musikaren inguruan ez dakiten neska hoiek...


... eta pelikuletako protagonista hoiek.

13726678_1011398298928917_1776551804471847342_n

Osteguneko postean bideojokoen inguruan hitzegingo dugu... Neskak mutilek bezala jokatzen dutela uste duzue? Bideojoko berdinetara jokatzen dugu? Bideojokoak sortzen dituzten neskak al daude? Ze bideojokoetara jolasten duzue?

READY? GO BELDUR BARIK JARRERAREKIN!


 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify