Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Eta horrela, konturatu gabe, uztaila dator eta batzutan (Euskadi Tropikala hala baita) beroa dator, eta berarekin eguzkia, eta horrekin batera ongi pasatzeko, dibertitzeko, askatzeko, gure gorputzak mugitzeko... gogoak datoz. Urte osoa eman baitugu ikasten edota lan egiten... beraz, ondo pasatzea ongi merezita dugu! Eta nahi duguna egiteko! Bakarrik dantzan banago, pistaren erdian ez naitezen egon atentzioa deitzen nagoelaren ideian pentsatzen; nire lagunari gustatu ez zaidan broma sexista, arrazista, translesbohomofobikoa entzuten badiot, ezer esan gabe aguantatu behar izatea bestela festarekin amaituko dudalako; gaur kamiseta hau jartzea erabaki badut, ez dela ezerreri gonbidapena; ez dizudala zertan elkarrizketarik eman beharrik nahi ez badut; ez ditudala zure hitzak, iritziak entzun behar eskatu ez baditut… Hau da, kaleak, gauak, festak, egunak gozatu nahi ditugula LASAI ASKO. Eta edozein motatako erasoaren aurrean, erantzuna emango dudala, hori argi eduki.


Hilabete honetan mikromatxismo eta mikroindarkeriei buruz hitzegingo dugu ere. Badakigu pasa den urtean bueltak eman genituela gai honen inguruan, baina berdinean jarraitzen dugu... Pasa den urtean genion bezala: “Eraso fisiko edo bortzaketa ez dira bakarrik indarkeria sexista. Baita ere marruskadurak, baimenik gabeko musuak, komentario edo begirada lisun eta babosoak... eta matxismoaren dosi txiki hauetan indarkeria sexista dago, jasangarriagoak diruditen hoietan, gure gorputzaren poro guztietatik sibilinoki sartzen diren hoiek”.



Ligoteo sanoari buruz ere hitzegingo dugu. Aurreko bideoan norbaitekin ligatu nahia azaltzen da eta zer gertatzen den pertsona horrek "amaitu da, banoa" pentsatzen duenean. Ez dago zertan mila aitzaki eman beharrik. Nirekin ligatu nahi duela? Primeran, baina hona hemen lehenengo araua: Baietz diodanean baietz da, eta ezetz diodanean… ezetz. Erreza, ez? Beno, ligoteo sanoaren lehenengo pausuak gogora ekartzeko soilik… Eta gogoratu nahi dizuegu ere gaur bertan hasten den lehiaketa, post honetan kontatu genizuena (sakatu hemen). Zein da zure esaldirik gogokoena ligatzeko? GORA LIGOTEO SANOA!



Kaleko jazarpenari buruz ere hitzegingo dugu. “Vamos juntas” ekimena ezagutzen duzue? Elkarrekin ikusiko dugu. Eta hona hemen bigarren araua… kaletik ikusten banauzu eta nahi duzuna esateko eskubidea duzula pentsatzen baduzu… bi gauzatxo esango dizkizut… ez dizut zure iritzirik eskatu, eta ez pentsatu nire autoestima igotzen ari zarenik….



Eta jaiak datozenez, eta kaleetan, kontzertuetan, berbenetan, tabernetan, parkeetan… lasai asko egon nahi dugulako, indarkeria sexistarik gabeko esparruak sortu nahi ditugu, horregaitik,  Beldur Barik Gunea izango duzue zuen herri batzuetako kaleetan. Adi! Oso gertu egon daiteke!



BBG guia-agresiones-NUEVO copia-1Sakatu irudian eta Beldur Barik Guneari buruzko informazi gehiago irakurri

Eta dantza eta musika gustokoak ditugunez… sexista ez den musika ere entzun nahi dugu, Beldur Barik Jarrera duen musika. Horregatik, ostiralero gure #BBplaylist ean dagoen abesti bat aurkezten dizuegu. DANTZATU BELDUR BARIK JARRERAREKIN!
danceabilitySakatu iruduan eta #BBplaylist a entzun!

 

Gure desirak nola eraikitzen ditugun ere ikusiko dugu. Goazen froga egitera… gure inguruan gure neska, mutil… idealari buruz galdetzen badugu. Zein da jendeak ematen digun deskribapena? Ziur ezaugarri asko errepiktzen direla… Gure desioen imaginarioa zabaldu behar dugu!


Edozein indarkeri edo eraso sexisten aurrean, ezin gara geldirik gelditu. Ezin dugu beste leku batera begiratu. Erantzunkizun bat dugu eta edozein erasoaren aurrean erantzun behar dugu. Ezer ez egitea, konplize bilakatzen gaituelako. Norbaitek komentario matxista bat egiten badu, “ez dit graziarik egin eta ez da barregarria” esan; zure lagun batek neska batekin olagarroarena egiten ari bada, eraman hortik, ez bere ekintza txalotu, ez begiratu beste aldera.



Ostegun honetan bertan hasiko gara mikromatxismoei buruz hitzegiten. Indarkeria sutilak dira, eta identifikatzen baditugu, lehenengo pausua da gelditu eta aurre egiteko.


Mikroindarkeriarik ez erantzunik gabe. Mikromatxismoen aurrean, Beldur Barik Jarrera.


 

Guardar
Eta konturatu gabe, abuztura heldu ginen... hegan egiteko gonbidepenarekin itxi genuen uztaila eta abuztuak erronka gurea eginez hegalak zabaldu eta astintzeari ekin genion. Eta bidaiatzen hasi ginen, gure Beldur Barik jarrera zabalduz, aireratuz! Eta airea hartu genuen...

Kirolean, indarrean jarraitzen duten estereotipoekin amaitzeko asmoz...



Bideojokoetan…

Bidaietan....

pioneras-autenticas-10-mujeres-aventureras-que-han-01

Sare sozial eta teknologian…



Komikigintzan…

Batgirl

Beldur Barik jarrera agertzen dituzten herri eta hirietan…

la calle y la noche son nuestras

eta musikan!!!



eta gure hegalak gogor astindu genituen bidaian GAI GARELA mugitzeko, bidaiatzeko, ozen esan genuen!!!
Aurreko post-ean esparru publikoei buruz hitzegin genuen. Nola neska eta mutilak desberdin hezituak izan garen eta beraz, esparru publikoan gure portaera era desberdinean ikusia den eta modu ezberdin batean bizi dugun. Zergaitik? Neskoi ez zaigulako irakatsi publikoak izaten, publikotasuna gaizki ikusia izan da, “pasardesapercibida” izaera izatera, espazioak okupatzera, erdigunean protagonistak izatera…

Ahobero galantak garela burutik pasatzen bazaizue gure herri eta hiriak betetzen dituzten musika, bertso, antzerki... kartelak ikusi behar besterik ez duzue. Kartel batzuk ikusita... bi gauza pentsatu daitezke... nesken tokia mutilen banden barnean dagoela, eta askotan, objetu izatera mugatzen dela (nahiz eta abeslaria izan... gogoratzen post hau?). Eta beste aukera bat da musika nesken kontua ez dela pentsatu eta onartzea... Berriro ere entzun genezake kontzertuan hurrengo esaldia “neska izateko, ez du gaizki gitarra jotzen”.

Ba tira, hona hemen aho hoiek isilarazteko zenbait adierazgarri...

Las Tea Party Dj’s... ikuskarria beraien lana! Igo bolumena! Eszenatokia hartu! Dantzatu!!!



Punk musika mutilentzat dela... musika gogorra dela... adi hurrengo bideoari!



Ezin ditugu hemen neska talde guztiak ipini, eta jakin, badakigu, asko direla. Zerrenda betetzen laguntzerik bai?

Beno, esparruei buruz hitzegin dugu, eta hori, haurtzarotik irakatsi behar den zerbaita da, hots, neska izateagatik esparru publikoa debekatua dagoela, edo deserozo sentitu behar zaituela esparru publikoan egoteak. Horregaitik, MEFssst! Kolektiboak (pasa den urtean aurkeztu genizkizuen, gogoratzen? Irakurri hurrengo post-a)

Talde bera sortu zuten arrazoiagatik (rockaren munduan emakumeen presentzia normalizatzea) aurten Lou Rock Udalekua sortu dute. Aurtengoa pasatu da iada, baina horrelako ekimenak oso garrantzitsuak dira esparru publiko hoiek gureganatu eta nahi dugun moduan bizitzeko.

Oraindik musika gustokoa dugula ikusi ez baduzue... zerbait txarto egiten ari garenaren arrazoia izango da... Ostiralero gure #BBplaylist-a aurkezten dizuegu, eta bertan abestiak gehitzera gonbitea ere luzatu dizuegu behin baino gehiagotan! Animatu eta parte hartu!

Eta abuztua iadanik joan zaigu… mila esker zuen oporrak gurekin ere konpartitzeagatik... Irailean... We are back! Adi... gai berriak ekarriko ditugu, baina baita ere Lehiaketari hasiera emango diogu! Prest? 1... 2... 3... Aurrera! Beldur Barik!
Burua joan zaigula pentsatzen egongo zarete seguruenik. Gauza bat da pertsonek Beldur Barik Jarrera agertzea... baina nolatan agertu dezakete herri eta hiriek Beldur Barik Jarrera? Lagun maiteok... bai, halaxe da. Burua joan zaigula ez! Ez asko, bederen. Beldur Barik jarrera duten herri eta hiriak sortzeko beharrari buruz hitzegingo dugu post honetan.

Mugimendu feministak betidanik lelo bat izan du “Kaleak, eta gauak, gureak dira”.

Kalea eta gaua gureak dira

Baliteke lelo hau azkenaldian izandako gertakarien ondorioz gehiagotan entzutea. Ez da berdina neska edo mutilentzat herri eta hirietan mugitzea. Horregatik lelo hau, horregaitik herria eta hiria geureganatzeko beharra, azken finean, bertan bizi  bai gara, bertako kaleetan zehar ibiltzen gara, bertako garraioak erabiltzen ditugu. Ahal dugun heiean, gure herri eta hirietan bizi gara, bere deserotasunak, distantziak, gutxienezko (edo gehiegizko) esparru publikoak onartzen ditugu. Herriak eta hiriak askotan pertsonentzat eraikiak ez direla pentsatu dugu. Kanpokoaldean bizi banaiz, denbora asko ematen dut zentrura joaten, eta garraioan ere denbora asko galtzen dugu... gure mugimenduak mugatuak daude! Horrelakoak gertatzen zaizue? Noizbait pentsatu al duzue nola zuen herrri edo hiriek zuen mugitzeko era eta bizitza baldintzatzen duten?

la calle y la noche son nuestras

Zeresan haundia dugu herritar guztiok gure herri eta hirien diseinuan. Parke bat nahi dugula gure etxetik gertu. Primeran, baina parkearen eraikuntza eta diseinuan gauza asko begiratu behar dira… arrisku punturik ez edukitzea, guztiontzako erabilgarria den lekua sortzea... Guztio honi, urbanismoa genero ikuspegi batekin lantzea deitzen diogu, eta beraz... Beldur Barik Jarrera duten herri eta hiriak sortzea beharrezkoa ikusten dugu.

Egin daitekeela jakin badakigu! Hona hemen esperientzia batzuk:

Col·lectiu Punt 6

Talde hau arkitekto eta soziologoak diren emakumeek osatzen dute. Herri eta hirien inguruko hausnarketak, lan-taldeak eta ihardunaldiak egiten dituzte, bertako biztanle guztiek (inklusio deritzon hori) berea sentitu eta bizi dezaten hiria.

Bi artikulu irakurtzea ere gomendatu nahi dizuegu gai honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue eta Beldur Barik Jarrera duen Herri eta hiria izateko zer den beharrezkoa begiztatu nahi baduzue:

https://www.diagonalperiodico.net/global/26739-billete-ida-ciudad-feminista.html

https://www.diagonalperiodico.net/global/25760-es-posible-ciudad-pensada-para-personas.html

 

Jakin badakigu esparruaren eraikuntza berri batek gizartean hain barneratuak dauden botere harreman eta jokabideak ez dituela aldatuko. Baina esparru hoietan ez dira bakarrik desberdintasunak ematen. Baita ere desberdintasun hoiek errepikatzen dira, erreproduzitzen dira. Horregaitik da hain garrantzitsua gure herri eta hirietako diseinuan parte hartzea Beldur Barik jarrera duten lekuak sortzeko.

 

Lehenago galdetu dizuegu, baina berriro errepikatu nahi dugu... zer aldatuko zenukete zuen herri eta hirietan, aske izatea galerazten dizuen esparruak ba al daude?


Hurrengo post-ean musikari buruz hitzegingo dugu. Bitartean… #BBplaylist dantzatzeko esparru bat bilatuko dugu?

Maskulinitatearen atzaparrak oso luzeak dira... eta gure bizitzako eremu askotara heltzen dira. Eta komikigintzan, literaturan, baita antzerkian ere, urte askotan zehar, maskulinitateak bereak egin ditu. Baina badaude estereotipo eredu ezberdinak azaltzen dituzten idazle, komikilariak, antzerkilariak. Eredu zahar hoiei aurre egin eta beste motatako harremanak, pertsonaiak, lengoaiak sortu dituzte. Emakumeen papera kasu hauetan musa edo inspirazio objetua izateari utzi eta subjetu bilakatu dira, ekintzaren parte, istoriaren parte aktiboak bilakatuz.

Badakizu Shakespeare-ren garaian, emakumeek ezin zutela antzerki obretan parte hartu eta beraz, emakumeen paperak gizonek egiten zutela? Bale, urrun daude horrelako portaerak, baina erreferenteak izatea ezinbestekoa da...

Pertsonai bakar batzuei buruz hitzegingo dugun arren, interneten kuxkuxeatzea gomendatzen dizuegu... bertan erreferente eta adibide interesgarriak aurkituko dituzue. Baina Beldur Barik programatik, bi pertsonai aurkeztu nahi dizuegu. Bata klasiko bat, bestea, oraingo pertsonai bat. Biek Beldur Barik jarrera oso garbi aurkezten dutenak.

Batgirl

Batgirl - Barbara Gordon

Ziur aski Batgirl Batman-en neskalaguna zela esango duzue... Bere pertsonaiak aurrera egin du, eta pelikuletan ere aurkeztu diguten irudia erabat aldatu da. Bere papera Batman eta Robin laguntzen izugarri garrantzitsua da. 80.ko hamarkadan Guason pertsonaiak tiro bat bota eta bere egunak aulki batean eman zituen, baina denbora aprobetxatu zuen. Eta nola gainera! Gorputz edo funtzio aniztasun bat duten pertsonek ere zeresan haundia dutelako bai komikietan eta baita eguneroko bizitzan ere! Gure pertsonaiak superheroien zibernetika maisua da, informatikan aditu eta erreferente bat! Nola eraman dezakete Batman eta Robin-ek hainbeste tramankulu? Berari zor diogu! Mila esker Batgirl!

SheZow

Guy-SheZow

Aurkeztu nahi dizuegun beste pertsonai bat, askoren artean, zaila baita hautatzea... SheZow da. Guy, 12 urtetako mutil batek, bere izebaren eraztuna jarriz, superheroi batean bilakatzen dena, baina emakumezko superheroi batean! Transgenero pertsonai bat!



Eta eginbeharreko lan bakarra ez datza pertsonai indartsu, Beldur Barik jarrera duten pertsonaiak sortzean... Hona hemen komikiak gustoko badituzu galdu behar ez dituzun komikilariak:

Marjane Sartrapi Marjane Sartrapi

Alison Bechdel Alison Bechdel

Sonia Pulido Sonia Pulido

Elodie Durand Elodie Durand

Mireia Perez Mireia Perez

Isabel Frank eta Susanna Martin Isabel Frank eta Susanna Martin

Ainara Azpiazu "Ixpi" Ainara Azpiazu "Ixpi"

Eta bukatzeko, gomendio batekin amaitu nahi dugu... Udan nahiz neguan erabat gomendagarria den Enjambre bildumarekin!

Enjambre bilduma Enjambre bilduma

Ai ene! Literaturari ere hitzegingo genuela esan dizuegu... datorren post batean izan beharko du! Momentuz, gozatu irakurketa, pentsatu, eztabaidatu eta ekin! Eta hemen ikusi ez dituzuen gomendioak badituzue... esan eta guztion artean Beldur Barik komiki bilduma osatuko dugu!

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify