Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
cartel autodefensa2017-octubre

 

Donostiako Emakumeen Etxean Autodefentsa Feminista tailerrak antolatu dira. Eraso sexisten aurrean.... ekin Autodefentsa Feministari!

AZAROAK 4 ETA 5.

Euskarazko saio intentsiboak (8 ordu)

Alaitz Mañes

Ordutegia: 10:00-14:00 / 15:00-19:00

Izen emate epea: Urriak 27 arte

URRIAK 28.

Erderazko saio intentsiboak (8 ordu)

Isa Bernal

Ordutegia: 10:00-14:00 / 15:00-19:00

Izen emate epea: Urriak 27 arte

 

Hementxe dituzu Isa Bernal-ek autodefentsa feministari buruz gure web guneko post bat! Sakatu hemen.

 

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin... Beldur Barik Jarrerarekin! Ekin Autodefentsa feministari!


Guardar
beldurbarik-tailerrakp

 

Urriaren 6an eta 7an, Kontadores Beldur Barik Gunea bihurtzera goaz ere! Bertan gure Beldur Barik Jarrera zabalduko dugu! Adi! Bi laborategi antolatu dira, bata neskentzat eta bestea mutilentzat! 18 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara, zure Beldur Barik Jarrera zabaldu nahi baduzu eta horrela Kontadores Beldur Barik Gunea bihurtu ere... Hementxe duzu aukera! Leonard Cohen-en abestia hartuta... "First we take Kontadores, then we take Donostia!"

Urriak 6 eta 7


AUTODEFENTSA FEMINISTA laborategia

Dinamizatzailea: Emagin elkartea.

Ordutegia: 17:00-21:00.

'GALTZEN IKASI' Gizonak desahaldundutzeko Klown tailerra.

Dinamizatzailea: Juanma Rodríguez.

Ordutegia: 17:00-21:00.

Bi laborategi egun berean. Ordutegi berdina helburu batekin: Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzea!

 

Guardar

Guardar
Jabetze eskola 2017 A (3) Jabetze eskola 2017 B (1)

 

Eibarren, Emakumeentzako Jabekuntza eskolaren barruan Autodefentsa Feminista ikastaroa aurkeztu nahi dizuegu!

Noiz?

Azaroak 4 eta 5, larunbata eta igandea.

Ordutegia?

Larunbatean 10:00-13:30 eta 16:3o-20:30 eta igandean 10:00-13:00

Non?

PORTALEko dantza lekuan

Formatzailea?

Isabel Bernal! Hona hemen berari egindako elkarrizketa bat! Sakatu hemen.

Izena emateko epea

Irailak 29.

Eraso sexisten aurrean... erantzun koletiboa! Ekin autodefentsa feministari! Indarkeria sexistari aurre egin Beldur Barik Jarrerarekin!


 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

beldurra



Betidanik beldur handia izan diot beldurra izateari. Beldurra ematen didaten gauzen zerrenda tinta ikusezinaz idatzi dut beti, beldurra izateak baino beldur handiagoa ematen didalako beldurra dudala esateak. Baina sinitsidazue, badago tinta ikusezinarekin zerrenda luzeak idaztea ere, eta nire beldurren zerrenda luzea da.


Beldurra diot bakarrik geratzeari. Ez dut bat gehiago izan nahi, baina ez dut bakarrik gelditu nahi . Mutila zarenean horrek esan nahi du barre egin behar duzula barre egitea tokatzen denean, norbaitek neska bati buruzko komentarioak egiten dituenean “ya te digo” batekin erantzun behar duzula, eta ez besterik. Nahiz ta komentarioak ez izan zure gustukoak: Ane apur bat puta da, Mariak titi erraldoiak dauzka, potola da ez-dakit-nor, zure ama histerika bat da, zure arreba txikia tonta da “Soy Luna” ikusten dituelako.


Gustatzen zaizkidan gauzak gustatzeak ere beldurra ematen dit. Ez zaidalako gustatzen beti gustatu beharrekoa. Futbolak askotan aspertzen nau, bestetan ez. Beldurra ematen dit pentsatze hutsak mutil bat gustatzen zaidala, edo ondo sentiarazten nauela berarekin egoteak bederen.


Beldurra ematen dit nire burua ezeren erruduntzat hartzeak. Nahiago dut pentsatu ez doala nirekin, ni ez naizela izan. Norbaitek matxismoaz edo arrazakeriaz hitz egiten didanean, nik badazpada esaten dut ni ez naizela horrelakoa, oso gaizki iruditzen zaidala gainera... Hori bai, tinta ikusezinean ondo gordeta dudan papertxo batean idatzita daukat: “bai, zu ere bazara”.


Beldurra ematen dit alboan dudana lagun bezala ulertzeak. Neskekin parez-pareko harremanak izateak, errespetuzkoak. Nahiago dut era ixilean kolaboratu gauzek antzera jarraitu dezaten, gu goian, besteak, azpian-edo. Beldurra ematen dit pentsatzeak batzuk beldurra galtzen ari direla, ez dut pentsatu ere egin nahi hemen begiak itxita nagoela, goian mantentzen gaituen eskailera dardara bizian dagoela, azpitik ostikoka ari zaizkiolako, indarrez.


Beldurra, beldurra, beldurra. Beldurra galdu behar dut beldurra dudala esateko. Esku batean beldurra hartuko dut eta bestean egoera hau aldatu behar delako konbentzimentua. Eta oinak martxan jarriko ditut, nagoen lekutik mugitzeko, eta bidean nire gizontasunarekin topo egiten dudanean, ostikadatxoa emago diot, harri koskorra bailitzan.

Datorren ostiralean, azaroak 25 Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da.


Egun garrantzitsua da kalera ateratzeko eta ozen oihukatzeko ez dugula emakumenganako indarkeriarik onartzen. Emakumeen taldeek, talde feministek eta instituzioek hainbat ekintza antolatzen dituzte indarkeria sexistaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.


Egun honetan ere, beste askotan bezala, kalera ateratzen gara indarkeria sexistari aurre egiteko. Pankarta atzean izan daiteke, tailer batean, hitzaldi batean, gure lagun artean... Eta iaz genion bezala, gaur da gure ahotsak, egindako lanak elkartzeko eguna.


Baina zergaitik ospatzen da Azaroaren 25a?

Ez dator gaizki jakitea zergaitik ospatzen diren egunak. Zergaitik martxoaren 8a, zergaitik Ekainaren 28a... Zergaitik orduan Azaroaren 25a? Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak 1981ean Bogotan (Colombia) burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen. Urte horretatik aurrera, emakumeen talde eta mugimendu feminitak data hori hartu zuten emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Azkenean, 1999. urtean Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen. 


Post honetan zuen herrietan Azaroak 25a dela eta, udalek antolatu dituzten ekintza desberdinen inguruko informazioa luzatu nahi dizuegu, ekintzetan parte hartzeko, bertara hurbiltzeko eta indarkeria sexistaren aurrean gure Beldur Barik Jarrera agertu eta zabaltzeko!

ARRIGORRIAGA


kartela_lila

 

EIBAR


 

25-noviembre-behin-betikoa

ORTUELLA


 

cartel

 

 TOLOSA


beldur barik pantone


 

TXORIERRI


txorierri

MUNGIA


25ncartel2016


IURRETA


adierazpenak-bilingue

kartela

lilapuntua

IRUN


Azaroak 23 Asteazkena

17:00 Hitzaldia "Violencia de género en el siglo XXI" Yolanda Cervero psikologoarekin, Argoiak elkartearen egoitzan, Bertsolari Uztapide 6.

Azaroak 24 Osteguna

19:00 "La violencia invisible" hitzaldia  Julia Romero eta Xabier Coca-rekin, Oiaasso Museo. Antolatzaileak: Gaurko Andreak elkartea.

Azaroak 25 Ostirala


17:00 Beldur Barik serigrafia tailerra,  Martindozenea Gaztelekuan, Avenida Elizatxo 18.

19.00  "No más violencia conra las mujeres" lemapean konzentrazioa, Plaza del ensanche. Antolatzaileak: Irungo udaletxea eta emakumeen elkarte eta talde feministak.

Azaroak 27 Igandea

18.00 Indarkeria matxiaren aurkako dantza ikuskizuna Pauso-k Dance Studioren eskutik, Centro Cultural Amaia, doako sarrera. Antolatzaileak: Pauso-k  y Irungo Udaletxea.

Irungo Beldur Barik Lehiaketaren irabazleak zeintzuk diren ezagutuko ditugu

Abenduak 1 osteguna


19.00 "Violencia filioparental y violencia de género" hitzaldia  Javier Urra Portillo-rekin, centro cultural Amaia. Antolatzaileak: Foro Ciudadano.

19.00 Proyección del documental " El síndrome del vinagre" dokumentalaren proiekzioa. Museo Oiasso. Antolatzailea: Mugen Ganetik.

Abenduak 12 astelehena


17:30 "Carol" Zineforuma-a. Antolatzailea: Asociación Uxoa, avenida de Gipuzkoa 12.

 

Erasoen aurrean... Beldur Barik Jarrera!


Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify