Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Esatera goazena ez da berria: Iraultza bati ekiteko beste lagun bat besterik ez duzu behar. Indarkeria sexistari aurre egiteko ere, beharrezkoa da norberak aurre egitea, baina baita ere erantzun kolektibo bat eman beharra dago. Indarkeria sexista ez da bakarrik, modu indibidual batean ematen den zerbait. Eta indarkeria sexistari aurre egiteko mobilizatu, elkartu, sareak sortu, ohikatu egin nahi dugu. Horixe da Eibarko Nalua taldekideek pentsatuko zutena? Elkarrizketa honetan beraien Beldur Barik Jarrera zein den agertzen digute.


tynho1wp


Noiz sortu zenuten taldea?



Nalua talde moduan orain  dela 2 urte eta erdi  (gutxi gora-behera) hasi zen martxan; aurreko talde feministari errelebua hartuz (Atakapa). Herri mailan, gazte ekintzaile asko zeuden eta baita emakume elkarteak ere. Baina ez zegoen, gazte feminista talderik.


Ze nolako helburuarekin? Edo ze nolako beharrizanak ikusi zenituzten taldea antolatzeko?


Orokorrean, Eibar feminismorantz bideratzeko asmoarekin. Gure herritarrak sistema matxistarekiko sentsibilizatzeko, eraso sexista ezberdinak identifikatzen ikasteko eta hauei erantzun bat emateko.


Hortaz aparte, Eibarko neska gazteei erremintak eman nahi dizkiegu (informazioa, kanpainak, eredu anitzak, kontzertuak, ahalduntzeko ikastaroak…) euren bizitza modu autonomo eta libre batean eraikitzeko, hau da azken finean feminismoaren helburu nagusienetariko bat.





Nola egiten diozue zuek aurre indarkeria sexistari?


Bide ezberdinak erabiltzen ditugu (gure energia mailaren arabera, noski)

Orain adibidez, azaroaren 25erako kanpaina bat martxan jarri dugu: Plaza Bete Zapata lelopean. Honen bidez, emakumeok egunero gure azalean bizi ditugun eraso mota ezberdinak plazaratu eta ikustarazi nahi ditugu.


Beste alde batetik, ikastaroak eta  barne formakuntzak antolatzen ditugu.


Askotan feministak haserre eta protestan irudikatzen gaituzte eta irudi kolektibo horren aurrean, erakutsi nahi dugu borroka egiteko beharrezkoa dela festa, umorea, musika, dantza, alaitasuna... Hori dela eta, otsaila aldera jaialditxo bat prestatzen hasi gara.


Eta azkenik, azpimarratu nahi dugu Sare Sozialen garrantzia. Azaro hasieran Facebokean 900 jarraitzaile lortu genituen! Momentu honetan primerako baliabideak dira gure ekintzen berri emateko eta guk ere kolektibo feminista ezberdinen berri jasotzeko.


15016217_1336583863019814_8232987377275863924_o 15016354_1336583876353146_6861948509730527138_o 15039668_1336583883019812_8530304547884061069_o



Nalua taldearen Plaza Bete Zapata kanpaina. Gehiago ezagutzeko, jo beraien Facebook perfilera (sakatu hemen)


Zergaitik uste duzue neska gazteak antolatu behar direla?


Sistema Heteropatrialkalaren estrategia bat da erakustea neskak gure artean arerioak garela. Honen aurrean, gure erantzuna bateratua izan behar da, elkarrekin indar gehiago daukagulako. Talde feminista bateko kidea izatea plazer handia da. Hain zuzen ere, gure beldurrak, bizipenak, hausnarketan elkarbanatzeko gune seguru bat delako; generoan oinarritzen den botore harremanik gabe.




Zer esango zenioketen beste neska gazteei?

Alde batetik, batzeko eta euren artean zaintzeko (ez da zertan talde feminista batean izan behar) eta bestetik erreferente  anitzak eta ezberdinak bilatzeko.


Eta mutil gazteei?


Euren espazioak sortzeko poliki-poliki (ez gureetan sartzea) dakaten botere eta  pribiligioen inguruan hausnartzeko.



Nalua taldearen " 11 emakume, 11 bizipen, borroka 1" dokumentala




Zein da zuen mezua?


Momentu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feminista indartsu dago eta ezinbestekoa da gure artean sare potente bat sortzea. Berdintasunari dagokionez, beharbada arlo “teorikoan” lorpenak eman dira, baina egunerokotasunean eta praktikan, oraindik bide luze bat daukagu aurretik. Indartsu eta ilusioz beteta gaude eta espero dugu horrela jarraitzea.




Zein izan da Beldur Barik bezalako programa batean parte hartzearen aportazioa?


Gure azken bi urteei omenaldia izan da guretzako. Orain arte egindako lana eta ekintzak laburbiltzen dituen bideoa da. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu izan ditugun Bidelagunei.



Hona hemen Beldur Barik Lehiaketa 2016ean aurkeztu duten bideoa


Eibar feminista izango da... ala ez da izango! Mila esker Naluako taldekideei beraien Beldur Barik Jarrera zabaltzeagatik! Jarraitu dezagun indakeria sexistari aurre egiten, jarraitu gaitezen elkartzen, sareak egiten, hausnartzen, zaintzen... Jarraitu sistema heteropatriarkalari erantzuten. Heldu feminismoari eta gozatu bidaia. Hori bai...

Ezin badut dantza, alaitasuna, umorea, festa, musikaz... disfrutatu.... ez da gure iraultza!



 

Guardar

Guardar

Guardar

18 urtetik gorako neska bazara, zure konfidantza garatu nahi baduzu, biktima papera baztertu eta egoera arriskutsuei aurre egin, ezin duzu galdu Amorebietan antolatu den Autodefentsa feminista tailerra.


autodefentsa


Noiz?


Azaroaren 19an

Ordutegia

10:00 -14:00

16:00 – 20:00

Lekua

Zelaieta

Harremana eta informazioa

mcordoba@amorebieta.net

 

Eraso sexisten aurrean... autodefentsa feminista!!!

zerbait-egin


Lagun batekin hizketan ari ginen joan den egunean. Beldur Barikekoak etorri ziren aurrekoan gaztelekura, indarkeria matxistari buruz hitz egitera, betiko kontua. Jendeak pentsatuko du ez dugula gai honen inguruan nahikoa hitz egiten, baina sinetsidazue, azkenaldian asko hitz egiten dugu. Institutura etorri zirenean tailerra egitera, ez-dakit-zenbat-ordu ibili ginen gaiarekin gora eta behera. Gero inglesekoak esan zigun horri buruzko idazlana egiteko. Orain gaztelekuan ere, buelta eta buelta gaiari.


Badakit gai larria dela eta hori dena, gertatzen dena ez dela makala, baina jope, etengabe horri buruz hitz egiten egotea ere... Zer gaude, obsesionatuta? Emakumeek egunero bizi dituztela indarkeria ezberdin ugari, fisikoa bai, hori ezagunena, baina gero psikologikoa, eguneroko bazterketa, ekonomikoa, kultura mundukoa... Eta bai, ados nago, baina azken finean zer egin dezaket nik, mutil batek, honen inguruan? Etengabe esaten digute “zerbait egin behar dela”, baina zer ordea?


Egiten duguna egiten dugula, ez da inoiz nahikoa. “Nonbaitetik hasi behar da”, esan dit lagunak. Zerbait gertatzen denean ziztu bizian erasotzailearen kontra bagoaz matxote batzuk bezala portatzen garela esaten diguzue, horrela ez dugula laguntzen. “Gertatzen dena da zerbait egitea ez dela norbaiten kontra bat-batean egitea, baizik eta besteokin kontatzea denon artean zerbait egiteko, bakoitzak bere ardurak onartuz”. Ematen du ezin dugula ezer egin mutilok mutil bezala. “Mutila izatea arazoaren parte da, eta artalde (edo otso talde) horretatik urruntzen jakin behar dugu, beste era batera pentsatzen”. Jope, baina orduan zer egingo dut? “Ba ez dakit zer egingo dugun, baina pentsatu zerbait egitea ez dela zuk nahi duzuna egitea, zerbait egitea gauza asko izan daitezke”.


Pentsakor geratu naiz, “hurrengoan agian ez dut ezer egingo”, bururatu zait. Baina ez, badakit ez dela posible ezer ez egitea.


Guardar

Guardar

Orain dela urte asko ezaguna izan zen lehiaketa batetan egongo bagina bezala… “Indarkeria sexista, kultura matxistaren irudikapenak egunerokotasunean. Adibidez, izendatua ez izatea bertan egonda. Bat, bi, hiru… berriro erantzutera”.


Pixkanaka bagoaz sistema heteropatriarkalak saldu digun trukoa zein den ikusten. Sistema honek, kultura matxista honek gizonei pribilegio batzuk eman dizkio. Zeintzuk dira pribilegio hoiek? Etxerako bueltan beldurrik ez izatea, independienteagoa aurresuposatzea, independentzia gehiago ematea, autoestima zendotzea, espazio publikoan askeago mugitzea... Pribilegio hauen oinarria emakumeen gutxiezpenean datza, eta horrela, desberdinak diren harremanak ematen dira. Eta botere banaketa ezberdin hori mantentzeko, sistema hau hain da bihurria, ideia, sinesmen, balore batzuk ezartzen dituela. Ideia hoiek zeintzuk diren, edo hoietako batzuk zeintzuk diren, jakingo duzue honezkero.


Eta trukoa ulertzen goazela esaten dugu. Baietz! BAgoazela pixkanaka bide horretan! Jakin badakigulako normaltasuna, hala izan behar delaren itzalpean justifikatu diren ideia eta sinismen asko aldatu daitezkeelako. Buelta eman. Goazen burmuinak dantzan jartzera. Eta bakarrik egin dezaket dantzan, eta ondo, gustora gainera. Baina honelakotan, besteen laguntza nahi dut. Ondo ikusi dugu Beldur Barik Lehiaketara bidali dituzuen lanetan jakin badakizuela guztion artean egin beharreko gauza dela. Guztionak erantzunkizuna.


Beraz, hilabete honetan indarkeria sexistari aurre egiteko hainbat ekintza kolektiboak ezagutu nahi ditugu zuekin batera. Edota indarkeria sexistari modu kolektibo batean aurre egiteko esperientzia ezberdinak. Neska zein mutil izan. Guztiok bait dugu erantzunkizun bat. Ezin dugu paso egin. Ez dira txantxak. Es dira tontakeria. Mikromatxismoak gogoratzen al dituzue?


Indarkeria sexistari ere umorea, musikarekin ere egin diezaiokegu aurre…



Talde feministen eskutik ezagutuko dugu nola aurre egin indarkeria sexistari. Nola sistema eraldatu.


Eta lehen esaten genizuen moduan, guztiok gara konplize indarkeria sexista egoeren aurrean erantzuten ez badugu, mugitzen ez bagara, aurre egiten ez badiegu, zutitzen ez bagara. Zutitu bakarrik ez, ikasitakoa desikasi behar dugu, zaintzen ikasi behar dugu, baina benetan zaindu.


Azaroan ekintza, aldarrikapen, manifestazio… asko antolatzen dira Azaroak 25aren inguruan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Ekintza guzti hauen berri ematen saiatuko gara. Eta baten bat ezagutzen baduzue, mesedez, bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbidera.


Indarkeria sexistaren aurrean... ERANTZUN KOLEKTIBO ZUZENA!

erasoen-aurrean-autodefentsa-1

Erasoen aurrean... Autodefentsa feminista!!!

Zalduondon Urriak 1ean, Autodefentsa feminista tailerra antolatu dute. Ezin duzu galdu!

NORI ZUZENDUA

14 urtetik gorako emakumeentzat.

DATA

Urriak 1, larunbata.

ORDUTEGIA

10:00-14:00.

LEKUA

Zalduondoko Udaletxean (arropa erosoa eraman)

NOREN ESKUTIK

Maitena Monroy (irakurri hemen aspaldian egindako elkarrizketa).

IZENA EMATEKO EPEA

Irailak 28a baino lehen Udaletxean edo berdintasunalautada@gmail.com helbidera idatziz.

Erasoen aurrean erakutsi zure Beldur Barik Jarrera!


 

Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify