Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Zenbat aldiz entzun duzue esaldi hau: “Ez zaitez horrela jarri... broma bat izan da... txantxetan izan da... goraipamen bat besterik ez da izan...“.  Zenbatetan? Eta nolakoa izaten da gure erantzuna? Nola erantzuten dugu eraso hauen aurrean? Bakarka zein taldeka erantzuten badugu ere, askotan hitz berdina errepikatzen da erasotzaile edo ingurukoen ahotan: “paranoikoak jota zaude!”. Paranoia. Berriro ere neskak paranoikoak edo histerikoak garela esaten. Berriro ere homosexualak paranoikoak garela esaten. Berriro ere arabiarrak paranoikoak garela esaten. Berriro ere aniztasun funtzionala dugunok paranoikoak garela esaten. Beltzak garenok paranoikoak, gitanak garenok paranoikoak...



Guzti honen harira Mari Kazetariaren aspaldiko artikulu bat ekarri nahi genuen berriro ere web gune honetara (sakatu hemen albistea irakurtzeko).


Artikulu honetan zenbait mikromatxismo zerrendatzen dira: kaletik doazen neskek lisunkeriak (batzutan norbere familiak botatakoak) entzutea, ipurdia ukitzea, kotxe batean jarraitzea, lorpenak gutxiestea “nesken asuntoak” direlako... Eta bazegoen ere amankomunean ematen zen zerbait. Askok ez zuten ezer esan, ez zioten inori kontatu, garrantzia kendu zioten... bitxikeria edo anekdota bezala hartua izaten da eta heteropatriarkatuaren erruz (tamalez esatea ez baita egokia erruduna bait daukagu) neskak eta zapalduak diren beste kolektibo batzuk pairatzen dituzte horrelako erasoak. Eta horrela genion aspaldi:


“ Horregaitik da hain garrantzitsua guzti honi buruz hitzegitea, horrelako gertakariak ez direla normalak gogoratzea, ez ditugula zertan isildu beharrik, ezta kulpa sentitzerik, ezta guganako dudak edo mesfidantzak izan beharrik (ez da hainbesterako, esajeratzen ari gara…). Guzti honi izena jarri, jakin eta ezagutu daitezen, beraiei aurre egiteko lehenengo pausua da.


Zer iruditzen zaizu guzti hau? Horrelako erasorik jasan duzu? Nola sentitu zara? Animatu zaitez zure lagunekin gaia ateratzen. Ikusiko duzu ez zaudela bakarrik, zuri gertatutakoa askori gertatzen zaigula, gizarte matxista honen isla bat dela eta beldur barik salatu behar dugula.


Mutilek ere badaukazue zer egin: horrelako erasoen aurrean (zure lagun batek neska bati ipurdia ikutzen badio, esaterako) ez ixildu, erasotzaileari esan jarrera hori onartezina dela. Lagun batek neska bati astakeriak esatera animatzen bazaitu, ezetz esan agi eta garbi. Zure neskalagun batek halako zeozer gertatu zaiola esaten badizu, elkartasuna adierazi, ez esan ez dela hainbesterako edota agian bere irudimena izan dela.”



Berriro diogu… horrelako egoerarik jasan duzu? Nola sentitu zara? Horrelako egoerak erasoak bezala identifikatzen dituzu? Edo garrantzia kentzen diozu?


Lagundu mikromatxismoen zerrenda bat egiten, guztion artean identifikatu eta izena jartzeko. Ez direla bakarrik hitz soilak, erasoak direla, eta gure egunerokotasunean gertatzen direla. Eta hain dira sutilak duten garrantzia eman behar dizkiogula!




  • Hoien nesken kontuak dira esaten dutenean. Edo mutilen kontuak.

  • Neska izanda mutilak atsegin ditudala aurresuposatzen dutenean.

  • Mutila izanda neskak atsegin ditudala aurresuposatzen dutenean.

  • Kaletik zoazenean zuri buruzko iritziak entzun behar dituzunean (eskatu ez direnak).

  • Nenaza deitzen didatenean lagun bati aurre egin diodalako eraso bat egon denean.

  • Zuk nahi duzunarekin oheratzen zarenean puta deitzen dizutenean edo makina deitzen dizutenean.

  • Bikotea eduki, ezkondu, haurrak izan… neska izanda zure desioak izan behar direla aurresuposatzen dutenean…




Askoz gehiago daude… badakigu! Zerrenda betetzen joango al gara elkarrekin?

Mikromatxismoen aurrean, Beldur Barik Jarrera!


Erantzun eraso sexistei!


Ez isilik gelditu!


Zure Beldur Barik Jarrera agertu!


Eraso sexisten aurrean... AUTODEFENTSA FEMINISTA!

 



DONOSTIAN Emakumeentzako AUTODEFENTSA FEMINISTA tailerrak antolatu dituzte. Beldurrak gurekin jai duelako! Ekin Autodefentsa feministari! Hona hemen informazio guztia.

 

cartel-autodefensa-v3-print

Bi saio egongo dira, bata erderaz eta bestea euskeraz. Aitzakirik ez dago!

Erderazko saioa Uztailak 16an izango da. 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etatik 19.30etara. Maitena Monroy-k emango du tailerra eta apuntatzeko epea Uztailak 13an amaitzen da. Doanik. Aitzakirik ez...

Euskarazko saioa Uztailak 23an izango da. 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etatik 19.30etara. Emagin Elkartearen esku. Izena emateko azken eguna uztailak 20 da. Eta saio hau ere doanik da.

Aitzakirik gabe gelditu zara... Informazioa eta izen ematea non egin dezakezun? Gerturatu Donostiako Emakumeen Etxera (Okendo 9). Edota 943 483 464 telefonora deitu. Edo email bat bidali berdintasuna@donostia.eus helbidera...

Informazio guztia www.donostia.eus/berdintasuna web gunean aurkituko duzu!

ERASOEN AURREAN... AUTODEFENTSA FEMINISTA!!!


 

 

Guardar

Guardar

Guardar
Uztaila heldu orduko festa giroa somatzen da gure gorputzetan, gure giroetan, gure inguruan... abestiak dioen moduan... FESTA IS IN THE AIR...

Eta ozen genion ondo pasatu nahi dugula, festak lasai bizi nahi ditugula, ze demontre!

Uztailean mikromatxismoei buruz hitzegin genuen...



Hona hemen adibide batzuk…

Juerga ondoren, etxerako bidean, milaka aldiz atzera begiratzen baduzu, beldurra baduzu norbait azalduko delakoan… mikromatxismoa da.
Zure Gaztetxe, lokalean, mutil batek zu hizketan zauden bitartean mozten bazaitu, mutil horrek bere iritziak garrantzitsuagoak direla uste du.
Zure etxean, neba, aitak… aurresuposatzen badute zuk jarri behar prestatu behar duzula mahaia jateko, edota etxekolanak egiten badituzu, baina ez zure nebak… mikromatxismoa da.
Ozenago hitzegiten baduzu, neska izanik, zakar hutsa zarela esango dute, baina mutila bazara, zure iritzia modu ozenean ematen duzula esango dute… mikromatxismoa da.
Autobusean bazoaz, eta zure hankak itxi behar badituzu berak lekua okupatzen duelako… mikromatxismoa da.
Norbaitek lodia, argala, ipurdi ederra… duzula esaten badizu… eta zuk ez baduzu zure gorputzaren inguruko iritzirik eskatu… mikromatxismoa da
Norbaitek nahi ez duzun zerbait egitera behartzen bazaitu… indarkeria da!
Kaletik joatea, eta piropoak entzutea, txistu egitea,

Identifikatzearen garrantzia ikusi genuen, horretaz ere hitzegin genuen. Behin identifikatzen baditugu, aurre egin dezakegulako.

Identifikatzen lagundu digun bideo bat Faktoria Lila-k egindako bideoa da:



Iraultza egiteko, bakarrik beste lagun baten beharra dut. Eta kuadrila galanta bildu gara sare sozialetan! Sare sozialak indarkeria sexistari aurre egiteko leku aproposak eta estrategikoak bilakatu dira! Ekimen bakar batzuk gogoratu nahi? Sartu gure web gunera eta uztailean idatzitako post hau irakurri… ziur zuek ere ekimen gehiago ezagutzen dituzuela, partekatu gurekin! Eta berri bat sortu dezakegu…

Indarkeria sexista identifikatu eta aurre egin. Eta feminismoak irakatsi digun leloa aurrera eraman, gurea egin ¡si nos tocan a una, nos tocan a todas! Indarkeriaren aurrean eman behar dugun erantzuna, erantzun kolektiboa izan behar delako, erasotzaileen jakin dezaten gutariko bat ukitzen badu, guztiok ukitzen gaituztela. Eta guztiok diogunean ere mutilak, homosexualak, transexualak, lesbianak, beste jaioterriko jendea… indarkeria sexista edonon ematen delako… eta aurre egiteko gertu egon behar garelako! Ekimen ezberdinak ezagutu genituen, gogoratu nahi badituzu, sartu post-era, baina haietako bat aukeratu behar badugu, hona hemen arrisku puntuen inguran egindako bideoa:



Arrisku puntu hauek zeintzuk diren jakitea ondo dago, erantzun bat emateko. Erraminta eta ekimen bikaina da. Baina autodefentsa feminista ere oinarrizko erraminta bat ere izan behar du. Autodefentsa feminista zer den ba al dakizu? Autodefentsa feminista tailerretara joan zara? Ezetza bada erantzuna… Denborarik ez galdu eta apuntatu! Isa Bernal-ek oso ongi azaldu zigun zer den autodefentsa feminista! (irakurri post hau)



Eta hainbat herrietako jaietan Beldur Barik Gunea ezagutu genuen. Beldur Barik programatik sortutako erraminta indarkeria sexistari aurre egiteko. Intuizioa, ekartasuna, konplizitatea, ligoteo sanoa… guzti honi buruz hitzegin genuen Beldur Barik Gunea aurkeztu genuenean.

Hona hemen herrietan banatu genuen gida.


Eta beti entzuten dugun galdera… eta mutilok zer egin dezakegu…. Hona hemen erantzuna!

BBG-guia-agresiones-sexuales-euskera-14



Eta esan dugun moduan, uztaila jaiez beteriko hilabetea da. Udaren hasiera, gorputzak astintzeko gogoekin gatoz, dantzarako prest, gustora jaigiroak bizitzeko prest. Eta jaiak indarkeria sexistarik gabeko esparruak izan behar dute. Ez bakarrik jaiak, baita gustura egon behar garen esparru horietan ere, indarkeria sexistak ez du lekurik!



Ligoteo sanoari buruz ere hizketan eman genuen uztaila. Zer den sanoa eta zer ez den sanoa. Guztia balio ez duela, ez ezetz dela... oso garbi dugulako!



Eta ligatzeko dekalogoa ere gogoratu genuen. Berriro irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.
Izendatzen ez dena ez da existitzen, izendatu nazazu nitaz ere hitzegiten baduzu.

Gogogoratzen pasa den urteko bideo hau?



Lengoia sexista erabiltzen dugu, eta jakin, badakizu! (Julio Iglesias-ek esango zigun moduan). Zer den lengoai sexista? Genero bat (eta kasualitatez emakumeoi tokatzen zaigu) ikusgai egiten ez dugunean. Gazteleraren kasuan nabariagoa da lengoai generizatu bat delako, baina euskeran hitz batzuekin gertatzen da. Los hombres hicieron el fuego. Emakumeak kobazuloan imaginatu ditzazkegu, gizonezkoentzat mantak egiten… Gizonen historia. Emakumeok ez dugu historiarik… Bai lagunok, lengoaia sexista da. Edo ez? Lagunekin gaude, nahiz eta guztiak neskak izan, nahiz gure artean mutilen bat egon… gehien entzungo dugun esaldia izango da.. Chicos, ¿qué quereis?

Beno, egia esanda, lengoaiak euskera eta gaztelera kasu, bizirik dauden hizkuntzak dira eta egiten dugun erabilera sexista dela esan dezakegu, eta ez hizkuntza bera. Amelia Barquin-ek dioen moduan “Euskara ez da sexista. Erabilera da sexista”. Beraz, euskera queer da? Ameliaren iritziz bai!  ”Gazteleraz edo frantsesez ez bezala, ez dago genero markarik. Testu oso bat irakur daiteke protagonistaren generoa zein den jakin gabe”.

Beraz, esan genezake berez euskera ez dela sexista, generorik gabeko hizkuntza baita… baina gure imaginarioarena beste gauza bat da. Adibidez, gaztea esatean, zer etortzen zaigu burura? Ba orokorrean mutil gaztea (egin froga). Generizatua ez dagoen hitz bat generizaten dugu. Oso ondo… Hemen askamakizun bat….



Euskera generizatu gabeko hizkuntza dela esan dugu. Beno, orain doka edota nokari buruz hitzegin dezakegu… baina ETBko programa honetan aurkezten duten bezala ere, bi generoak izendatzeko modua ere badugu gure artean… beste gauza bat erabiltzearena da… Programa osoa duzue ikusgai, pena merezi baitu!


Hizkuntzaren erabilera ez sexista bat egin dezakegulako, bai gazteleraz, bai euskeraz… gazteleraren kasuan ikusgai egin behar dugulako argiago ikusgaitza bilakatzen duguna, erabilitako hitzak zaindu behar ditugulako (ez goaz orain asmatu behar ez dutela esanahi berdina zorro eta zorra, golfo eta golfa… edota zergaitik esaten dugun coñazo eta cojonudo), guztiok izendatuak, guztiok barne gaituen hizkuntza bat erabiltzea posiblea da. Eta gainera, euskera hizkuntza ez binarista da! Hika erabilia ere… Hizkuntzaren erabilera ez sexista egin zank!!!

Hauxe da hilabete honetako azken post-a! Hurrengo astearterako Beldur Barik Jarrera! Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ezagutuko ditugu... Azaroak 28, Amurrioko Topaketa ospatuko dugu... Eta Lehiaketa lokalen eta irabazleen txanda izango da! Eta 2016ko Beldur Barik Jarrera! Lehiaketa gertuago izango dugu!
Bihar Azaroak 25, Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Aurreko post-ean udalerriek antolatutako ekimenak kontatu genizkizuen (zuen herrietako agenda ikusteko, hemen sakatu). Gaurko honetan, talde feministek antolatutako ekintzekin gatoz... Baina lehenik eta behin... badakizue zergaitik ospatzen den egun honetan? 1981eko ekainean, Bogotán ospatutako Latinoamerika eta Karibeko Lehehengo Topaketa Feministan sortzen da emakumeen kontrako indarkeria ezberdinen hausnarketa eta denuntzia egiteko beharra sortzen da. Data honetan, baina 1960. urtean, Dominikar errepublikan, Rafael Leonidas Trujillo diktatoreak, Patricia, Minerva eta María Teresa Mirabal ahizpak hiltzeko agindua ematen du. 1999ean NBEk Nazioarteko Egunean bilakatu zuen.

Historia apur bat zuekin partekatu nahi genuen... eta orain, gaur eguna, biharko eguna, mobilizazioz beteta. Badakigu egun bakarra dela egutegian, egunero egin behar diogula aurre indarkeria sexistari... badakigu! Baina biharko egunean ere garrantzitsua da kalera ateratzea eta gure #BeldurBarikJarrera agertzea.

Hona hemen zenbait udalerrietan antolatutako ekimenak:

BASAURI



12247955_864494150335873_285055095810133423_o



HERNANI


12250168_1648299142100050_8649804420891876005_n


BILBAO


CULkQB3XIAEssOK.jpg_large

ZARAUTZ


12243031_1052575584775045_7899860608349538528_n


LEKEITIO


CURAuXKXIAAoKKJ


ZESTOA


emakume


PASAI-ANTXO


12239723_881548201923602_5940818169545171652_n



HIRIGUNEAK


CUhrgkoWcAEt8NC

Ikusten duzuen bezala hitzorduz beteta dator #Azaroak25 egun hau. Kalera atera eta #indarkeria_sexista ren aurka agertu eta zure #BeldurBarikJarrera agertu!!!

Vitoria-Gasteizen grabatutako bideo honekin utzi nahi zaituztegu!

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify