Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Eta emakumearen inguruko esterotipoak sare sozialetan? Gure whatsappera ia egunero heltzen zaizkigu txiste txorrak, eta gehienetan, emakumeen inguruko estereotipoak dira. Eta askotan ez diegu hainbesteko inportantziarik ematen. Asko jota, borratu egiten ditugu eta ia. Baina justu horrelako sinesmenak dira, txorradak diruditen eguneroko praktika hauek, indarkeria sexista sostengatzen eta iraunarazten dutenak. Emakumeen inguruko imaginario desbalorizatzailea sortzen eta justifikatzen dutelako. Humore matxiruloak, normatiboak eta sinploiak sekulako arrakasta du. Eta humore eredu horri aurre egiteko alternatiba jaio zen 2013ko otsailan


Los Memes Feministas, nacida en febrero como respuesta al sexismo que se extiende también en internet, daba la réplica utilizando el mismo código con el que la red social por excelencia viraliza sus contenidos y bromas: los memes."El cibermundo está dominado por el humor sexista, y muchos de los famosos memes son una prueba de ello. Nosotrxs lxs feministas también queremos reírnos mientras dinamitamos el heteropatriarcado. ¡Memes feministas para todas". Y declaraban esto en una entrevista  "El matiz más importante es que el humor bruto normativo y ‘machirulo’ de los memes al uso es sólo eso: risa, sarcasmo, ridiculización. Nosotras no sólo hacemos humor, sino que cuestionamos, difundimos ideas, crítica feminista, por lo que nuestros memes y sus contextualizaciones están cargados de política”.


Komentario sexisten aurrean ez geratu ezer egin gabe, ez jarraitu jokoa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera. Eraiki dezagun erantzun kolektiboa, eraso sexisten aurrean autodefentsa feminista birtuala!  Desde Beldur Barik queremos animaros a que generemos una respuesta colectiva a no reproducir estas formas de ver y de tratar. Porque quien comparte el vídeo sexista o la foto, está entrando en el juego, pero quienes se quedan en silencio tampoco consiguen pararlo. Podemos hacer una respuesta colectiva.



yonomerio



Espazio birtualean erantzun kolektibo hauek sortzeko irudi batzuk sortu genituen aspaldi eta berreskuratu egin nahi izan ditugu, sexismo birtualaren aurkako erantzun kolektiboak eratzen jarraitu dezagun. Deskargatu eta zure whatsapp-ean (edota sare sozialean) deseroso sentiarazten zaituen mezuren bat jasotzen duzuenen erabili. Mezua bidali dizunari esateko aski dela, ez gaudela prest sexismo gehiago onartzeko!  Zure #Beldur Barik jarrera erakusten egongo zara.


sexismomata


Indarkeria sexistaren aurrean gure #BB_jarrera erakusteko lehiaketara lanak aurkezteko epea pasa den azaroaren 12an bukatu zen. Lan pila jaso ditugu, hausnarketa interesgarri ugari. Beldur Bariketik bide horretan laguntzea jarraitu nahi dugu eta azaroan zehar, hainba post argitaratuko ditugu indarkeria sexistaren identifikazioan laguntzeko eta horri aurre egiteko hainbat estrategia ezagutzera emanda.


Indarkeria sexistaz hitz egiten dugunean, gehienetan, indarkeria fisikoa, bortxaketak eta erahilketak etortzen zaizkigu burura. Baina egoera guzti horiek iceberg-aren punta dira. Konturatu behar gara  indarkeria sexistaren adierazpen pila bizi ditugula gure egunerokoan, ia oharkabean pasatzen zaizkigunak baina indarkeriatzat lotzen ditugun egoera guzti horiek sostengatzen dituztenak.


Por ejemplo, las agresiones verbales en el espacio público; son parte de esa violencia más sutil. La cuestión no es debatir sobre si un piropo por la calle tiene algo de malo o no, sino cuestionar que en nuestra sociedad sea tan normal que a las chicas les digan de todo por la calle por el hecho de ser chicas. Algunas personas contestan que hay chicas a las que les gusta que les digan cosas por la calle. Esa tampoco es la cuestión. El que piropea no se pone en el lugar de la chica, no se pone a pensar en cómo se va a sentir: si le gusta, si le incomoda, si le agobia, si está concentrada pensando en sus cosas, si va cabreada por sus problemas, si se siente expuesta, y lo que le falta es que alguien le suelte una burrada.


 Alicia Murillo feministarentzat piropoaren eta hitzezko erasoaren arteko ezberdintasuna argia da: piropo bat aurrez-aurre esaten den zerbait da, argi eta garbi entzuten den adierazpen bat da, ez da erabiltzen norbait intimidatzeko ez erridikulizatzeko. Alegia, norbaiti piropo bat botatzen zaio berau jasotzen duena ondo sentiarazteko, gustatzeko Uste duzue ondorengo bideoan hori gertatzen dela?



Pertsona bat kaletik ibiltzen badoa, lasai, eta ezezagun batek bere gorputzaren, janzkeraren edota mugitzeko moduaren inguruko balorazio bat egiten badu, ez dabil piropeatzen. Deseroso sentiarazten ari dira: bere espazioa, bere gorputza eta bere intimitatea indarrez hartzen ari dira.


Cuando una persona va andando por la calle tranquila, y cuando otra persona desconocida hace algún comentario sobre su cuerpo, su forma de vestir o de moverse no la está piropeando. La está haciendo sentir incómoda: está agrediendo su espacio, su cuerpo y su intimidad.



Gure kaleetan, tabernatan, institutuko pasilloetan... Egoera hauek ohikoak dira, oso. Nola egin aurre, gure kulturan hain errotuta dagoen ohitura honi? Interesgarri jotzen ditugun ekimen batzuk ekarri nahi izan ditugu, pentsatuz, gurean ere horrelako zerbait martxan jartzea interesgarria izan daitekeela.


Stop Street Harassment, irabazi asmorik gabeko erakunde bat da eta bere helburua da kaleko hitz bidezko jazarpenaz sentsibilizatzea eta baita, horren aurkako ekimenak aktibatzea ere. Horretarako, artikuluak idazten, liburuak argitaratzen, erreportaiak egiten edota tesiak sortzen dituzte. Uste dute, joera kultural bat,kaleko jazarpena kasu, aldatzearen ardura ez dela, soilik, ardura indibidual bat. Ezinbestekoa dela modu komunitarioan eragitea, sarean.


Hollaback munduko 14 herrialdeetako 34 hiritan presente dagoen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da baita ere. Bere xedea da, kaleko jazarpenarekin amaitzea eta tokian-tokiko aktibistez osotuta dagoen sarea da. Kontzientziazio eta sentsibilizazioan lan egiten dute eta estrategia berritzaileak sustatzen dituzte espazio publikoaren erabilera parekidea bermatzeko.


Demos fin al acoso callejero. Uniéndonos y creando redes, tejiendo la actitud Beldur Barik conseguiremos que todos esos comentarios que desvalorizan y convierten a las mujeres en meros objetos, sean cuestionados. Con el cuestionamiento y la acción colectiva, transformaremos la realidad para que las calles, los bares y cualquier espacio público sea igual para todxs!

Musika modu oso anitzetara bizi dezakegu; proposamen ezberdinak sortzeko eta adierazteko gaitasuna dugu. Baina MTV edota 40 principales-en jartzen dituztenbideoklipak aztertzen edota irrati komertzialetako musika entzuten badugu, konturatuko gara oso patroi zehatzak erreproduzitzen ditugula behin eta berriz. Mutilek askoz ere protagonismo gehiago izaten dute musikari bezala, onarpena jasotzen dutenak dira. Musika industriak  neskei, aldiz,oso rol zehatzak ezartzen dizkie. Edo abeslariarena, gozoa eta maitasunaz, soilik, hitz egiten duena. Edo objektu sexualarena. Etiketak, topikoak eta estereotipoak erabiltzea oso ohikoa da, errealitatea sinplifikatzen dutelako eta, ondorioz, jendartearen gehiengoarengana heltzen garelako. Ez dute ezer berririk proposatzen, ekarpen berririk sortzen. Sexismo guzti hori salatzen du Señoras que hablan de música, emakumeek egindako musika bistaratzea eta pop kulturaren sexismoa kritika feministatik aztertzea xede duen bloga.


Zeren eta, egon badaude emakume apurtzaileak, musika proposamen oso interesgarriak egiten dituztenak, letra interesgarriak egiten dituztenak, rol eta ekarpen apurtzaileekin, gitarra edo bateria jotzen dutenak… Eta zergatik, ordea, ematen zaie hain protagonismo gutxi gure irrati eta kontzertuetan? Horretaz guztiaz oharturik eta emakumeen musika ekarpenak indartzeko eta plazaratzeko Emarock proiektua sortu zen 2012an: “Emarock proiektu bat da, Euskal Herrian batez ere, musikan aritzen diren emakumei protagonismo eta espazio bat ematea du helburutzat. Hala nola, emakumeak bultzatzea esparru hau jorratzera, musikarena hain zuzen eta eszenatoki baten gainean bada askoz hobe. Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude, denborarekin hori aldatzea espero da. Beti ere errealitatea zein den isladatuz eta gendearen hausnarketa bilatuz”. 


Rap eta hip-hop mundua, esaterako, oso sexista da eta matxiruloez beteta dago.Baina badaude ere, matxismoari eta sexismoari aurre egiten dioten rapera oso kañerak ere. Geroz eta emakume errebelde gehiago dira musikarekin adierazten direnak patriarkatuari aurre egiteko. Beraien presentzia eta letrekin ezbaian jartzen dituzte patriarkatuaren hainbat ideia.



Calala Fundazioak FEMCEES Flow Feminista proiektua sortu du. Rap munduan dabiltzan emakume kañerak bildu nahi izan ditu, ozeano atlantikoko bi aldeetako 13 emakume raperak, horien artean "La Furia". Proiektu kolektibo honekin, rap munduan dauden ahots eta gorputz feministak bistaratzeaz gain, emakumeen eskubideen aldeko baliabideak jaso nahi dira crowdfunding-aren bitartez. Calala Fundazioak emakumeen aldeko solidaritate politikoa eta ekonomikoa indartzen ditu eta rap bilduma honekin crowdfunding bitartez jasotako diru guztia emakumeen eskubideen alde lan egiten dute sare feministetara zuzenduko da.




Sexismoaren aurrean, rap feminista!!

Hainbat dira gure egunerokoan gertatzen diren eraso sexistak, batzuk modu nabarian gertatzen dira, eta beste batzuk ia oharkabean pasatzen zaizkigu. Izan ere, askotan uste izaten dugu eraso edo indarkeria sexista soilik dela komunikabideetan azaltzen dituzten kasuak: bikote harremanetan ematen den indarkeria fisikoa. Baina kasu horiek izebergaren punta dira. Gure egunerokoan kultura matxistak emakumeengan ortzen dituen hainbat eta hainbat egoera bizitzen ditugu, ezberdintasun eta indarkeria egoera.  Zer da kultura matxista? Gizon izateko modu bati ematea pribilegioak, batez ere, emakumeen desbalorizazioan oinarrituta, hauengan desabantailak eraginda. Eta botere desoreka hori bermatzeko gure kulturak hainbat ideia, sinismen eta  balore igortzen ditu emakumeen desbalorizazioa bultzatzen dutenak.


Por ejemplo, los medios de comunicación siguen representando a las mujeres, sobre todo, como objetos sexuales. En los videoclips,  anuncios etc. se utiliza el cuerpo de las mujeres (un tipo) como adornos para vender productos. En los programas y series de televisión, se representan formas de ligar y de relacionarse que dan a entender que las chicas tenemos que dejar de lado nuestro espacio vital para que la relación de pareja tenga el protagonismo absoluto en nuestras vidas. La sexualidad de los chicos aparece hipersexualizado y las chicas, en cambio, como pasivas. Los chistes sexistas que recibimos a diario a través del whatsapp refuerzan los tópicos sobre chicas y chicos, y promueven la desvalorización de las mujeres. Es decir, que en vez de tratarse de igual forma  a chicas y chicos, estamos reforzando la idea de que somos diferentes en derechos. Y eso hace que, culturalmente, se justifique la violencia hacia las mujeres.


Beraz, indarkeria sexistarekin bukatu nahi badugu gure kultura eta jendarte antolaketa aldatu behar dugu. Matxismoaren balore eta sinismenak erreproduzitzeari utzi behar diogu. Eta hori ez da gutxi batzuen lana. Guztion ardura da. Indakeria sexistarekin amaitzeko ezinbestekoa dugu denon konpromisoa.


El día 25 de este mes celebramos el Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres. Es un mes para la sensibilización y concienciación, en el que se visibiliza y cobra protagonismo todo el trabajo realizado durante todo el año para terminar con la violencia sexista. Es por ello, que este mes nos queremos centrar en dar a conocer diferentes iniciativas que hacen frente al sexismo de forma colectiva.


Eta guztion artean, indarkeria sexistaren aurrean Beldur Barik Jarrera osotzeko, abesti erreibindikatzaileen playlist bat osotzea proposatzen dizuegu. Bialdu zuen proposamenak, post honen beheko aldean duzuen tartean. Edo bidali elkarbanatu Twitter edo Facebooken: #indarkeria_sexisateren aurrean #BeldurBarik_Jarrera mezuarekin batera. Hona hemen abesti erreibindikatzaile bat!



Aurten autodefentsa tailerra antolatu dute Sestaon. Si eres una chica de entre 15 y 29 años, apúntate a este taller que se impartirá los días 22 y 23 de noviembre

CARTEL AUTODEFENSA

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify