Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

MUTILAKB2


Berdintasunaren bide honetan mutilok ere erantzunkizun haundia dugu. Amaitu da beste aldera begiratzearen kontu hori, edo "nik zer egingo dut ba?", edo "ni ez naiz matxista baina..." egiturarekin hasten diren esaldiak. Indarkeria sexistarik gabeko gizarte bat nahi dugu, aniztasunean oinarritutako gizarte bat,  eta lortze nahi horretan, guztiok dugu gure eginkizuna. Pantxoa eta Peioren abestian dioten bezala Aupa gizona, jeiki mutil atzar emazte ta neskatil... (nola amaituko du post honek horrelako hasiera batekin, izango da zuen galdera... emakume beharrean emazte, neskatila esatean infantilizazioa...), goazen guztion artean, guztiok batera, indarkeria sexistarik gabeko gizartea lortzera, goazen gure gizartea, gure etxea, gure bizimodua Beldur Barik Gunea bihurtzera.


Eta, esan bezala, mutilok erantzunkizun haundia dugu. Urteetan ere Beldur Barik Jarrea agertu dugu, eta garatzen jarraitzeko, hemen ditugu publikatu ditugun post-ak hurrengo monografikoen inguruan: Feminismoa, sexu aniztasuna eta ligoteo sanoa.


Ready? Let's go!


FEMINISMOA

Zer egin zidaten niri feministek

SEXU ANIZTASUNA

Nor gara gu? Zer gara gu?

LIGOTEO SANOA

Ez da txantxa

BESTE POST BATZUK

Guretzako ere bada, gurea ziur aski ez

Ligatzera aterako naiz

Defenda nazazu gutxiago, entzun nazazu gehiago

¿Y si no me apetece ligar? Mutil ehiztariaren estereotipoa

BIDEOAK









 

Hementxe duzue boletina pdf formatuan ere deskargatzeko! Sakatu irudian!

 

MutilakB1

 

 

Guardar

Guardar

Hilabete honetan zehar gure web gunea, gure pentsamenduak, gure ekintzak, gure esanak eta izanak feminismoz bete nahi izan ditugu. Askotan esan dugulako ere feminismoak dena zipriztintzen duela. Eta feminismo anitzei buruz ere hitzegin dizuegu, hainbat feminismo dauden heinean, hainbat feminista daudelako. Neska, mutil, trans… guztiok gara feministak, eta guztiok dugu feminismoan parte hartzeko aukera eta zer esana!


Gure web gunearen atal asko ikusi ditugu… ez duzula hainbeste kuxkuxeatu? Lasai, aukera izango duzu aurten ere gure monografikoak ezagutzeko, indarkeria sexistari aurre egiteko erramintak begiratu eta erabiltzeko, aurtengo Beldur Barik Lehiaketa 2016ko lanak ikusteko, baita aurreko lehiaketako lanak begiratzeko ere!


Baina gaurkoan, berritu eta indartu nahi dugun atal bat erakutsi nahi duzuegu: PARTE HARTU atala. Eta bereziki, bi atal ikusiko ditugu: ANTOLATU eta TRUKEGUNE FEMINISTA atalak. Ready? Let’s go!


Beldur Barik Jarrera zuen egunerokotasunean agertu eta zabaltzen duzue iadanik. Pentsatu, ezbaidatu duzue feminismoa eta indarkeria sexistaren inguruan… eta orain zer? Goazen mobilizatzera, gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera! Zuen herri edota hirietan talde feministarik ezagutzen duzue? Ziurrenik egongo dira bertan! Edota oso hurbil dauden herrietan! Eta ezagutzen ez badituzue… zergaitik ez sortu zuena? Beldur Barik programan morez koloreztatu nahi ditugu herri guztiak, horregaitik Herri Moreak mapa sortu nahi dugu zuen laguntzarekin batera. Mapa honetan zuen herrietako talde feministak gehitzen joango gara. Beraz, baten bat ezagutzen baduzue, iadanik talde batean bazaudete edota zuena sortzeko grina sortzen bazaizue… esan eta gure mapan jarriko dugu! ANTOLATU atalean aurkituko duzue. Goazen Euskadi morez betetzera!


 

 


Eta bestaldetik, TRUKEGUNE FEMINISTA atala ere izango duzue. Bertan mugimendu feministak antotalutako ekintzak aurkituko dituzue. Berriro diogu… ekintza, jardunaldi, informaziorik… baduzue, bidali komunikazioa@beldurbarik.org helbidera eta gure web gunean ere zabalduko ditugu zuen ekintzak! Bihar bertan Kolpe Moreak taldeak antolatutako jardunaldi batzuei buruz hitzegingo dugu!


GURE ARMEZ JABETU GAITEZEN


Eta bukatzeko… hilabetean behin talde feminista bat ezagutuko dugu. Gure xedea ere badelako mugimendu feminista ezagutu eta bertan parte hartzerako deia. Beraz… adi! Mugimendu feminista aspaldidanik hemen da eta gelditzeko etorri da! Iraultza feminista izango delako, edo ez delako iraultza izango! Goazen elkarrekin iraultza egitera!

 

Bat

Nola gustatzen zaigun mutiloi esatea feminismoaren kontua ez doala gurekin. Ahal dugun guztietan ihes egiten dugu feminismoak plazaratzen dituen galderetatik. Nahiago dugu pentsatzea gurekin ez doala kontua, azken finean, gurekin joango balitz aspaldi esana izango ziguten feministek zer egin behar dugun. Edo, itxaron, igual esan digute?


Eta... nola gustatzen zaigun mutiloi esatea feminismoa geurea ere badela. Askotan feministak baino feministago izan nahi dugu. Beraiek feministak badira, eta gu haiekin ados bagaude gauza askotan, pues orduan feminismoa ere gurea da, ezta? Esan nahi diegu oso ondo egiten dutela, ondo iruditzen zaigula. Tap-tap-tap, sorbaldan kolpetxoak eman.

mutil feministak

Ze aukera ona ematen digun hizkuntzak gauzak hobe ulertzeko. Feminismoa GURETZAKO dela esaten badugu, esan nahi dugu guk ere pentsatu behar dugula zer egin berdintasun faltaren aurrean, indarkeria matxistaren aurrean, diskriminazioaren aurrean. Azken finean, gu ere partida hori jokatzen ari gara ezta? Hortaz ardura hartu behar dugu. Eta ardura hartzeak esan nahi du eztabaidatu egin behar dugula, hausnartu, pentsatu, egin: zer egingo dugu egoerari buelta emateko?


04


Feminismoa GUREA dela diogunean ordea, gure beldurrekin egiten dugu topo. Izan ere, ez zaigu asko gustatzen emakumeek beren kabuz antolatu, indartu, boteretu eta aurrera egitea. Baina feminismoa guretzako dela ulertzen badugu, ulertu beharko dugu ere lehen lerroan ez egoten jakitea dela guretzako ikasgai garrantzitsuetako bat. Lagundu dezakegulako feminismoan pankarta eta bandera eutsi gabe lehen lerroan, bideoaren protagonista izan gabe. Eta bereziki gure inguruan eragiten, gure lagun-taldean, gure gazteleku edo gaztetxean, ikasgelan... Asko dugu gure artean zalantzan jarri eta iraultzeko!

Hortaz guretzako da feminismoa eta guretzako dira bere kezka eta galderak ere. Gurea delako ardura, baina ez feminismoa bera.

No me cuelgues tus etereotipos de masculinidad


Askotan kontatzen dut oso gaztetan topo egin nuela feministekin. Nire herrian asko ziren garai horietan bueltaka zebiltzanak: gauza piloa antolatzen zituzten, beraien bilerak, manifak, pankartak eta festak. Klaro, herriko mutilontzako hori nahiko egoera arraroa zen, urduri jartzen ginen, batzuk besteak baino gehiago. Gogoratzen naiz gure herriko gaztetxean festa bat egin zutenekoa, esan zigutenean haientzako bakarrik zela, neskentzat. Ouch! Uste dut lehengo aldiz esan zidatela ezin nintzela nonbaiten egon mutila nintzelako. Esana zidaten ezin nintzela sartu tabernetara gazteegia nintzelako, baina nire lagunak ziren horiek esatea mutila izateagatik ezin nintzela joan?


Nirekin batera festatara eta kontzertutara etortzen ziren haiek esaten bazidaten nahiago zutela haiek bakarrik egon, argi eta garbi ezin zen izan gorrotoagatik. Lagunak ginen. Beste esplikazio bat egon behar zen. Azken finean guk bat egiten genuen beraien mobida feministekin, super ondo iruditzen zitzaizkigun egiten zituzten gauzak... Buelta gehiago eman genizkion eta amaitu genuen galdetzen. Ez kexatzen. Ez haserretzen. Galdetzen. Esplikatu zizkiguten beraien ideietako batzuk: egunerokoan mutilok egiten genituen gauza askok sortzen zutela beraiek eroso ez egotea elkarrekin geunden batzutan. Gure jarrera batzuen ondorioz ezin zirela erabat gustora aritu gaztetxean, ez zeudela gustora. Beraien artean asko hitz eginda ikusi zutela zenbat gauza zituzten komunean, eta nahi zutela horretan gehiago pentsatu. Denbora asko pasatzen genuela elkarrekin eta gauza asko egiten genuela elkarrekin, ez zela hain larria une batzuetan gu ez egotea presente. Esan ziguten beharra eta nahia zutela emakumeen artean leku hori konpartitzeko.

 

13230068_1787466291464959_579543371065757579_n

Esan ziguten, esan gabe, ez ginela guk pentsatzen genuena. Ez ginela super enrollatu eta errespetuzkoak denbora guztian. Niri, barkatuko didazue, bizitza izorratu zidaten: nire buruari buruz galderak egin behar nituela pentsatzen hasi nintzen, esaten nuena eta egiten nuena ez zela beti berdina. Eta gaur, ez-dakit-zenbat urte beranduago, oraindik horrela naukate. Galdera eta galdera, pentsatu eta pentsatu. Zenbat gauzatan (batzutan jakin gabe) pribilegioak dauzkadala pentsatzen, baina baita emakume horiek beraiena egiteko duten botereaz jabetzen. Garai horretako lagun haiek lagun oso maiteak dira oraindik. Eta gurekin konpartitu zuten feminismoa oraindik ere gertuan izan nahi dut beti. Galdera dexente eman dizkidalako, baina ingurua eta ingurukoak ulertzeko erantzun asko ere.

Aspaldiko abesti batek Love is all around zioen. Buelta bat ematen badiogu Patriarkatua is all around esan dezakegu. Edonon aurkitu ditzazkegu patriarkatuaren diktaduraren arauak. Eta gure xedea, feministak garen heinean, arau horiek apurtzean datza. Tira, goazen ba denborarik galdu gabe!


Patriarkatuak mila aurpegi dituela jakin badakigu. Esparru guztietan ematen dela esan dugu ere. Neskak kalera atera gara gure eskubideak ozen eta argi esatera, eta ziberespazioan ere gure ahotsak entzunak izan behar dute. Ziberespazioa ere GEUREA BAITA!

Eta gurea ere egin behar dugulako… zenbat whatsapp bidaltzen dituzue egunean? Eta uste al duzue emotikonoek ondo isladatzen dutela gizartea… fijatu al zarete zelako ihardueretan dauden neskak? Eta nola irudikatzen dire neskak? Ikusi hurrengo bideoa….


Zer deritzozue gure emotikonoak ere sortzen baditugu? Bidali zuenak edo gustatuko litzaizukeenak gure sare sozialen bitartez eta etiketatu @BeldurBarik eta #BBemotikonoak hashtag-arekin. Goazen gure Beldur Barik Jarrera duten emotikonoak sortzera!


Emotikono estereotipatuen asuntu honek erantzunak jaso ditu, adibidez, Google-k berdintasuna sustatzeko emotikono berriak sortu nahi ditu!

58

Beldur Barik Jarrera duten bi aplikazio ere aurkeztu nahi dizkizuegu. Aplikazioetan ere gure Beldur Barik Jarrera agertu dezakegulako!

HOLLABACK!

Salneurria: Doanik

Lengoaiak: Ingelesa, alemana, gaztelania eta iparraldeko sami-a.

Garatzailea: RightRides for Women’s Safety.

holla

Hollaback akosoaren kontrako nazioarteko elkarte eta mugimendu bat da eta App hau bere lanaren emaitza da. App honetan ematen den edozein kaleko sexu-jazarpen bati buruz informatu eta berri eman dezakezu, argazkia egin eta App honetara igo, bere kokapen geografikoaren bitartez, lekuaren kokapen zehatza eman dezakezu.


Nola ikusten duzu app hau? Zer gaineratuko zenioke?

Aurkeztu nahi dizuegun beste app-a hurrengoa da:

ENREDATE SIN MACHISMO

Doanik den app-a, gaztelaniaz, eta enredatesinmachismo.com ek garatutakoa.

Enredate sin machismo

Tenerifeko kabildoaren zenbait sailek bultzatutako app hau Estatu mailan indarkeri sexistari aurre egiteko hoberenetarikoa dela esaten dute. Frogatu nahi? Nola jokatu? Hiru maila desblokeatu behar dituzue eta dominak irabazi. Jokatzen duzuen bitartean maitasun erromantikoaren estereotipoei buruz hausnartu dezakezue, edota harreman toxiko batean ematen diren egoerak ekidin, indarkeria matxistaren inguruan pentsatu eta zuen harremana ondo funtzionatzen duen berrikusi…


Zer deritzozue horrelako bat sortzen badugu? Nolako app-a garatzea gustatuko litzaizueke?


Link honetan app gehiago dituzue ikusgai. Begirada bat eman eta baliteke app berriak garatzeko ideak sortzea… ez legoke batere gaizki!!!


Beno, ikusi dugu emotikono eta app hauekin nesken presentzia eskasa kuestionatu eta horri erantzun bat eman diogula… Baina ziberespazio horretan badaude bere aurpegia jartzen duten emakumeak, eta beraien bideoi esker, egunero zerbait berria ikasten dugu. Hauek bakar batzuk dira… gehiago ezagutzen al dituzue?


Irantzu Varela, Faktoria Lila-ko kidea, La Tuerka espazioan feminismo eta indarkeria sexistaren inguruko bideoak egiten ditu. Askotan ekarri ditugu bere bideoak web gune honetara! Eta hori egiten jarraituko dugu!!! Bere azken bideoa hurrengoa da:



Umorez, iroinaz betetako bideoak. Umorea erabiltzen ez badugu, ez dugulako zuen iraultza nahi!

Hona hemen beste youtube kanal bat sortu eta eduki ez sexistez betetzen duten beste batzuk: e(s)tereotipadas. Bertan Catalina Ruiz Navarro eta Estefanía Vela Barba bereak egiten dituzte.



Pasa den urtean ere beste kanal honetako bideoren bat erabili genuen, adibidez, maitasun erromantikoari buruz edo feminismoari buruz hitzegin genuenean… Hona RayNTG-ren kanalaren bideo bat:



Youtuber gehiago ezagutzen dituzue?

Ikusi duzuen bezala internet, sare soziala, ziberespazioa deritzogun hori gure Beldur Barik Jarrera agertzeko leku egoki bat da, indarkeria sexistari aurre egiteko gur estrategia, erantzunak argitaratzeko… zabaldu dezagun gure Beldur Barik Jarrera!


 

 

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify