Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Martxoak 8 egitaraua Ondarroan (deskargatu)

Zeri esaten diogu emakumeek eta feminismoak utzitako aztarnak?

Aztarnak esaten diegu, emakumeentzat eta feminismoarentzat diren tokian tokiko espazio garrantzitsuei –sinbolikoei nahiz materialei– eta garaiei. Emakumeek eta feministek, toki eta data horiek funtsezkotzat jotzen dituzte, haien ordezkaritza eta talde gisa herrian duten presentzia eta ikusgarritasuna gogora ekartzen dutelako. Emakumeek eta feministek beraien historiatik, espaziotik eta garai horietatik abiatuta, eraiki dute euren nortasun pertsonala eta euren talde nortasuna, eta horrela egiten dute orain ere. Horrez gain, toki horiek beraiek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak islatzeko eta ikusarazteko ere balio dezakete.

Aztarna horien bitartez, berreskuratzen dira emakumeentzat eta feministentzat garrantzitsuak izan diren eta diren lekuak eta uneak, emakumeek herriaren historian eta hirigintzan eragile aktibo gisa izan duten zeregina ikusarazteko eta aintzatesteko.

Portada aztarnak Nekane Akarregi Amutxastegi «Gaztetxeko kali» (Zaldubide kalea 2000ko abenduan).

XIX. mende erditik Ondarroako Arrain Kontserben lehen industriagunea izan zen Zaldubide kalea.

Sei kontserba fabrika zeuden bertan.

1988an herriko Gazte Asanbladak Eizagirreneko kontserba fabrika zena okupatu zuen (ordurako fabrika honek bere jarduerari herria emanda zeukan), eta Gaztetxe bihurtu.

Eta horrela izan zen 2000ko abendura arte.

2001eko urtarrilean, kalea eta etxeak bota egin zituzten saihesbidea egiteko.

Argitalpena jaitsi (PDF 5.640KB)

Aztarnen mapaAztarnen mapa jaitsi (PDF 1.645KB)



 


Beldur Barik 2012 dagoeneko martxan dago! Aurten, lehiaketaz gain, protagonismo gehiago eman nahi diogu webguneari. Hilabetero gai bat jorratuko dugu. Martxoan feminismoarekin hasiko gara.

Zuk ere uste duzu feminismoa matxismoaren berdina dela baina alderantziz? Hilabete honetan zehar aurreiritzi horren kontra egingo dugu. Beldur Barik ekimen feminista da, neska gazteen jabekuntza bultzatzen duelako, indarkeria sexista eta matxismorik gabeko gizarte bat eraikitzeko helburuarekin. Gizarte horretan, emakumeak espazio guztietan diskriminazio gabe parte hartuko lukete, baina hori ez litzake gizonen kalterako izango. Feminismoak ez du emakumeen boterea defendatzen gizonen kontra erabiltzeko. Gizarte berdinzalea gizonentzat ere onura dakar, azken finean maskulinitatearen inposaketan gizon asko ez daude gustora. Emakumeen diskriminazioari aurre egiteak eragin positiboa izango luke ekonomiarengan ere, Emakunderen hitzetan.

Hasteko, hona hemen Coral Herrera Gómez antropologoaren testu bat:

"El feminismo no quiere imponer un matriarcado basado en la violencia contra el hombre, como ha sido el patriarcado hasta ahora. No desea dejarlos sin voto, ni violarlos en las guerras, ni mutilar sus genitales en pro de una tradición cultural, ni con?narlos en el ámbito doméstico, ni quiere matarlos por adulterio. El feminismo no pretende que los hombres sean propiedad de sus madres y luego de sus mujeres, ni desea que los hombres cobren salarios más reducidos, ni tampoco querría desterrarlos de las cúpulas de poder mediático, empresarial y político. No quiere tra?car con cuerpos masculinos para el disfrute de los femeninos, ni desea que los niños varones estén desnutridos o abandonados en orfanatos, ni, por supuesto, promovería su marginación social o económica. Tampoco vetaría que los niños varones pudiesen ir a la escuela, ni les prohibirían el acceso a la sanidad y la Universidad. Comprendan que eso es una locura que no promueve el feminismo".

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify