Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

misstetas1


Sekulakoa montatu zen nerabea nintzenean nire titiekin. Uste dut hamairu urte izango nituela. Oporretan geunden gurasoen herrian. Baziren egun batzuk igertzen nuela zerbait nire titiburuetan. Nola oraindik ez nituen erabat ikasiak diskrezioaren arauak, egun osoa ematen nuen titiburuak ikutzen. Ez zen titiburuetan zehazki, barruan baizik, haien inguruan, pelota batzuk bezala igartzen nituen, titiak hazten ari balira bezala. Bueno, berez titiak hazten ari zitzaizkidan.


Adin horretan ez nintzen bereziki argala. Ez nintzen bereziki potoloa. Ez nintzen bereziki ezer, baina gaur begiratzen baditut orduko argazkiak iruditzen zait mardula nintzela, ez dakit, agian jendea gero eta argalagoa da, gero eta gehiago kontrolatzen dugu argaltasunaren neurriaren barruan gauden ala ez. Kontua da handikotea nintzela, eta nire sabelaren gainean zeuden titi parea ere handi xamarrak ziren, eta gainera ematen zuen hazten ari zirela.


Oporretan etxean arduratzen hasi ziren zergatik ote nenbilen titiak ikutzen uneoro. Esan nien zerbait nuela hor eta titiak ikutu zizkidaten. Amak lehengo. Ez zekien zer pentsatu. Aitak gero. Anaiari eskatu zioten ere nire titiak ikutzeko, eta gutxi balitz hurrengo egunean igerilekuan osaba batek ere titiak ikutu zizkidan. Lehengusu guapoak ez, horrek ez zizkidan ikutu, demontre. Iritzi argirik ez zegoen eta gure aiton-amonak apaizarengana joaten ziren moduan joan ginen opor ostean medikuarengana. Normala omen zen eta mutil askori gertatzen omen zitzaien hori, ez zuen esan nahi titiak haziko zitzaizkidanik neska bati bezala.


Anekdotak ez du garrantziarik ez badut pentsatzen nolako alarma piztu zuen hark familian. Ze beldur ematen diguten oraindik gorputzek, ze susto hartzen dugun gure gorputzak arau barruan erabat ez badaude, eta bereziki, ze paniko sortzen duen neskak-mutilak (nun mutilak beti neskak baino hobe) bikote hori zalantzan jartzea. Eskerrak ez direla gorputzak moldeetara egokitzen. Ez beti.


Guardar

Guardar

Lost telesaila ikusi zenuten? Bertan bazegoen Locke-k entzun ezin ez zuen esaldi bat: Ezin dezakezu hori egin. Askotan esandako esaldia da hau. Askotan entzundakoa. Gehiegitan. Alde batetik gure egiteko grinak itzaltzen dituelako. Zertarako zerbait egiten saitu lortu behar ez badut? Eta bestetik esaldi honek bere baitan kontraesanak dituelako… Lasai, bagoaz hau azaltzera…


Txikitatik izan dut loditasunareko joera. Ze demontre! Nolako hizkera da hau? Txikitatik lodia izan naiz. Eta dantzara apuntatu nahi nintzenean hauxe zen askotan entzuten nuena… ezin duzu egin… lodia zaude…



Lodia zaudenez kirola egiten baduzu bakarrik kiloak galtzeko izango da…


captura-de-pantalla-2016-10-25-a-las-9-46-59Sakatu irudian bideoa ikusteko


Eta lodia izanez egin nezakeen gauza bakarrenetariko bat nire gorputza aldatzea zen. “Badago loditasuna onartzeko ezintasun bat” Onintza Enbeitiak esaten duen moduan (artikulua irakurri nahi baduzu sakatu hemen).


Eta nire gorputza aldatzeko zer egin? Dieta. Eta dieta egin eta argaldu, eta berriro igo. Eta etengabe lortu ezin den gorputz bat izatera moldatu. Gure gorputza moldatu, gure bizitza moldatu. Edertasun eredu batzuetara mugatu. Irune Alfonsok dioen moduan “Txikitatik ezartzen digute nolakoak izan behar dugun eta horrelakoak ez bagara, oso gaizki pasatzen dugu” (Elkarrizketa osoa ikusi nahi baduzue sakatu hemen).



IRMO taldeak oso argi esaten digu nola nahi gaitu gizarte honek: Kilorik, granorik eta ilerik gabeak! Ba goazen gure kiloak erreibindikatzera! Goazen gorputz anitzak daudela ohiukatzera! Bomba Estereo taldearen bideoan agertzen den neska bezala… Irainen aurrean goazen NEU NAIZ esatera!


Eta elkartzen bagara, eta indarkeria sexistari guztiok aurre egiten badiogu, loditasun mugimenduaren inguruan sortu diren bi talde aurkeztu nahi dizuegu! Bata, sare sozialetan mugitzen dena, Facebook-en hain zuzen ere: Lodifobiarik ez! Taldea.


Facebook: @Lodifobiarik ez


Horrelako gauza indartsuak, ahalduntzaileak, ederrak, ikusgarriak ikusi ditzazkezue bere orrialdean:


lodifobiarik-ez


Eta beste alde batetik, Las Ramonas taldea. Ezagutu nahi dituzue? June Fernandez idazle eta kazetariaren “10 ingobernables. Historias de transgresión y rebeldía” liburuan kapitulu baten protagonistak dira!


06-ramonak_largeSusanna Martin-ek egindako ilustrazioa


Haragia bihurtu den komunitate digitala da Ramonak taldea, liburuan esaten digun bezala. Kapitulu honetan beraien esperientziak, bizipenak, hausnarketak eskeintzen dizkigute. Beraien bizitza konplikatu eta edertasun eredu batzuk aldera utzi eta beraien gorputzekin gustora daudenak dira Ramonak!


Oso erreza da esatea gure gorputzak maite egin behar ditugula. Ez diogula jaramonik egin behar besteek esaten dutenari. Edo hori ezin dugula egin esaten digutenei. STOP!


Guardar

Guardar

Guardar

hilerokoa


Askotan ekarri dugu web gune honetara hurrengo esaldia: “izendatua ez dena ez du izanik”. Gauzak identifikatu eta ikusiak izateko izendatuak izan behar dute. Hauxe da askotan esan dizueguna lengoiai sexistari buruz, adibidez. Baina gaurkoan ez gatoz gai horrekin. Gaurkoan beste batekin gatoz. Hilerokoarekin. Eta zergaitik diogu izendatua izan behar dela? Ez da txantxa! Nire amak adibidez hilerokoarekin nagoela galdetzeko gaixorik nagoen galdetzen dit. "Gaixorik? Ez, bakarrik hilerokoarekin nago, ama". Aspaldi entzun nituen bestelako hitzak ere. “Moskuko lehengusina” bezalako eufemismoak. Zergaitik eskutatu? Zergaitik gure gorputzean hilabetero gertatzen den zerbait misterioz, nazkaz, lotsaz bete?


Gogoratu dezagun Erika Irusta-k zioena gure web gunean:

¿PORQUÉ TANTA NEGATIVIDAD EN TORNO A LA MENSTRUACIÓN?


La regla es motivo de vergüenza y mofa para muchxs. En casa y en el insti nos lo habrán explicado con más o menos detalle pero la verdad es que no apetece nada tener que ser tan diferente (diferente con respecto al otro, a los chicos). Tener la regla provoca una serie de cambios que ni sabemos manejar ni nos explica nadie. Nuestras hormonas se “vuelven locas” nos dicen y ya. Nada más. ¡Ah! ¡Sí! Que nos podemos quedar embarazadas así que ¡cuidado! Todo son, de nuevo, definiciones de un cuerpo genérico de mujer definido… ¿adivináis quién lo define? Sí, lxs otrxs: expertxs, profes, libros de ciencias, anuncios de compresas, … Hablar de la regla nos suele dar vergüenza y es mejor que no se note ni nadie se entere porque siempre puede haber un comentario que toque mucho la moral. Todo esto, además, puede venir con fuertes dolores y con la angustia de imaginarse años y años así. Cuando nos viene la regla la carta de presentación es un desastre y aprendemos que esto es lo que nos toca por ser mujeres. Así que ser mujer es un asco. Pues sí, en esta sociedad definida por el otro, lo es. Sobre nosotras caerá la responsabilidad de cuidarnos en lo que a sexo se refiere (cuando cuidarse y ser cuidada es la base de todas las relaciones sexuales), de tener una buena higiene, de hacer que ni se note ni se vea. Nuestro cuerpo, de nuevo, como algo sucio, algo incontrolable, algo traicionero. Esto hace mucho daño. Tanto que comenzamos a ocultarnos, a no  querer que nadie nos vea así, a buscar gustar al otro para, al menos, gustarnos más (o disgustarnos menos) a nosotras mismas.

Berriro elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.

Erikaren hitzak irakurtzean gogora etorri zait nire aitak esandako lehenengo hitzak: kontuz mutilekin. Momentu hortara arte ez zidan inoiz mutilen inguruko arriskurik kontatu. Bapatean agertu ziren. Odola hasi eta arriskua sortu. Berriro ni erantzule zerbait gertatzen bazen. Kontuz ibili mutilekin... Ni berriro besteen erantzule izan behar al dut?



Eta pixkanaka ikasten duzu (baina, horrela irakasten dizutelako) hilerokoaren kontu hori mitoetaz ere inguratuta dagoela. Ezin zarela bainatu, ezin dezakezula kirolik egin, maionesa egiten baduzu mozten dela... Horrelakoak entzun ditut, bai! Kar, kar! Eta bainatzearena? Ze demontre da hori? Zelako presioa... ezin naiz bainatu baina ez da nabaritu behar hilerokoa dudala eta kolonia usaina daukaten konpresez mozorratzen dut nire hilerokoa, ez nabaritzeko. Ezin baita nabari hilerokoaren zaudela. Ba Erika Irustan esaten duen moduan, oso garrantzitsua da zure hilerokoaren usaia ezagutzea ere, infekzioak izan ditzazkezu eta.


hilerokoa-korrikalaria


Odola da bakarrik. Gure gorputzak izuritako odola, gure gorputzaren parte den odola. Gure gorputzak maite behar ditugula esan dugu askotan, ba gure gorputza maite dugun bezala, gure hilerokoa ere maite behar genuke. “¡Yastalalista!” Esango dute batzuk. “Min ikaragarria ematen didan zerbait maite behar al dut? Hori ez da maitasun sanoa! ;-]”. Ba bai, maite. Azkenean gure baitan dagoelako, eta ezagutu behar dugulako, hilerokoak gure gorputzaren inguruko informazio asko ere ematen digulako. Eta maite ez badut, behintzat, berarekin ondo eraman. Eta badakigu batzutan zaila izan daitekeela.


hilerokoa-nazka


Zergaitik ematen du hainbeste nazka orduan? Odola ez digu nazkarik ematen, egia esanda. Ikusi al duzue Sense 8? Hilerokoaren gaia bitan ekarri dute lehenengo denboraldian. Batean Litok pairatzen zituen hilerokoaren sintomak Sun-ek hilerokoarekin ere zegoelako. Ondo legoke beste baten lekuan jartzea, beste batek sentitzen duena sentitzea. Enpatia pixka bat izatea azken finean... Baina hilerokoak ematen duen nazkarekin jarraituz beste egoera gogoratu dut. Amanitaren amaren etxean daude Nomi eta Amanita bera. Bapatean FBI, CIA, edo denadelakoa agertzen da etxean eta Nomik ospa egin behar du. Amanita ere atxilotua izan daiteke. Komunean sartzen da, polizia bat ate joka duen bitartean. Merkromina hartu, tanpoia hartu, eta hilerokoarekin dagoela antzezten du poliziaren aurrean “Ey! Tanpoia aldatzen nengoen!”. Atea botatzeko begirunerik izan ez duen pertsona bat odoleztatutako tanpoi baten aurrean joaten da! Kar kar kar! Eta gero Quentin Tarantinoren pelikulak arazorik gabe ikusten ditugu… Beldurra berriro, ezezagunari, desberdinari beldurra. Mitoz ingurutu behar da ezagutzen ez dena. Berriro emakumeen gainean inposaketak jartzeko. Gure gorputzea geurea ez dela berriro esateko… Ba, sentitzen dugu (egia esanda ez dugu batere sentitzen) jaunandreak… gure gorputza geurea da, eta nire hilerokoa neurea da!


Post hau Erika Irustaren hitzekin amaitu nahi dugu (Erika Irustaren El camino rubí web gunea irakurri hilerokoaren inguruko informazioa jaso nahi baduzue).

Chicas,


Vuestro deseo y vuestro cuerpo es vuestro. De nadie más. Descubridlo, conocedlo, gozadlo y compartidlo con gente que os guste y os cuide y os aporte algo chulo, único. Apoyaos, cuidaos y protegeos las unas a las otras. Nosotras estamos aquí para vosotras. No estáis solas.

Eta zuen hilerokoa hobeto ezagutzeko... Hona hemen antolatu diren bi ekintza!

Ermuan:

ZIKLOAN BUELTAKA tailerra. Informazio gehiago ezagutzeko sakatu hemen.

Basaurin:

ERREGELARIK GABEKO ERREGELA ikastaroa. Informazio gehiago ezaguteko sakatu hemen.

 

Eta Guardar

Guardar

Guardar

nazka-beldurra


Emakumeen gorputza gudu zelaia dela entzun nion behin feminista bati. Gorputzean inprimatzen zaizkigula desberdintasunak, zapalkuntzak, begiradak. Batzuetan uste dut nire gorputzean gerra isila dagoela. Zarata handia egiten duen gerra isila ordea.


Oso gaztea nintzenetik hasi nintzen sentitzen besteen begirada nire gorputzean. Mutil indartsua izan behar nuen, eta ez nintzen, nahiz eta batzuetan sentitzen nuen nire gorputza ez zela gai neukan indar guztiari eusteko.  Argala izan behar nuen, baina ez argalegia. Nire besoek giharra erakutsi behar zuten, zer da ba mutil indartsu bat ezin badu indar hori lau haizetara erakutsi? Nire sabelak zapala izan behar zuen. Nire hankek arinak eta nire hankarteak ikusgarria izan behar zuen nahi eta nahiez, boterea zakilaren tamainarekin neurtzen baita, hala uste dute askok. Gorputz horren indar erakustaldiarekin dator, gainera, ahuldadea erakusten duen neskarekin elkartu beharra. Kontuz emakume indartsuekin, zure indarra zalantzan jartzen dute.


Nire gorputza ez da ia inoiz horrelakoa izan, ezta nire desioa ere. Telebista pizten dudan bakoitzean sentitzen dut mandatuaren indarra. Ederra denaren ideia horrek nire-nirea sentitzen dudan irudimena ere konkistatua duela dirudi. Eta aldagelan sartzen naizen bakoitzean igartzen dut begirada zuzentzailea. Esango nuke begirada horren hotza sentitzen dudala, sutan jarri nazakeena. Eta hala ere nire gorputzari begiratzen diot. Nire gorputza erakusten dizuet, hemen dago nire gorputza eta badakit jakinmina sortzen dizuela. Badakit onartu ez arren desioa ere sortzen dizuela. Badakit nazka ere ematen dizuela.


Ez dizuet esango beti erraza denik, ez baita horrela. Baina nik nire gorputzari begiratu ahal diot, nire gorputza erakutsi ahal dizuet. Zuek, zuen nazka erakutsi ahal didazue batzuetan, baina gai zarete zuen nazkari parez pare begiratzeko? Gai zarete nazkaren atzean zuen zein beldur dagoen galdetzeko?


Guardar


Guardar

Berriro depilatzearen asuntua ekarri nahi digu gurera. Bai, berriro. Gaia interesatzen zaigunaren seinale, agian. Edota edertasun estereotipo eta gorputz “normalak”-perfektuak izatearen idei eta arauekin apurtu nahi dugutako. IRMO taldeak ondo dio beraien lanean:


 

EDERRAK, AHULAK, EMAKUME MUTUAK,


ARGALA, HAUSKORRAK NORTASUN ZAPALDUAK,


ILERIK, GRANORIK, KILORIK GABEAK


HORRELA NAHI GAITU GURE GIZARTEAK.


 

Oraindik gogoratzen dut nire lehenengo depilazioa. Nire amak etxean ileak kentzeko tramankulu bat zeukan. Argizaria berotu eta gorputz gainean jartzen zenuen. Askotan ikusi dut ama erredurekin, tramankulu hori ez zelako oso fidagarria.. Baina han zegoen bera, bi hilabetean behin, tramankuluarekin eta depilatzen zenean etxe osoa enteratzen zen. 1...2..3... Orain! Tira!


Genero arauak txikitatik ikasten ditugu. Nire aita lasai asko ibiltzen zen bere ile eta bizarrarekin. Beraz, ileak edukitzea edo ez aukera bat zen, baina... zergaitik nire amak hain gaizki pasatu behar zuen ileak kentzerakoan? Nik neu ere argi ikusi nuen neska izateagatik ileak kendu behar nituela, eta nire amaren antzerako mina pairatzera “kondenatuta” nengoela.


Argizaria beroegia nire azalean. 1...2...3... AAAGGGHH! Baina ze demontre zen hura? Txikia nintzenean nire amaren oihuak entzunda zera galdetzen nion “erditzeak baino min gehiago ematen al du?”. Baliteke oihu hoiek ikusirik haurdun ez gelditzeko aukera haundiak ditut . Hura zen mina! Orain depilatzeko metodoak aldatu egin dira, bai...


captura-de-pantalla-2015-10-02-a-las-2-53-36-p-m


Amaren aurpegia gogoratzen dut. “Nire amona Ixabel-en antzerakoa zara... guztiok daukagu ile asko... sentitzen dut” esanda bi hilabetero prozesu berdina jarraitu behar nuela esan zidanean ezin nuen sinistu. “Nesken gauzak dira, neskak depilatu egiten dira, ezin zara ileak eraman eta erakusten duen neska bat izan. Zer esango dute gero besteek? Burla egingo dute. Badakit ez dela bidezkoa, mina egiten duela, baina horrela dira gauzak”. Baina ze demontre? Nola horrela direla gauzak? Ezin nuen ulertu. Baina ingurura begiratu besterik ez neukan. Lagunak depilatu berriak, eskubaloiko taldean praka motzak jartzerakoan norbaitek ileak bazituen bromak (mutilen taldera pasatu beharko zinateke…). Arauak hausteak horrelakoa dakartza. Berriro ere arauez, ereduz nazkatutak!


Beraz depilatzearena normaltasun osoz ikusten duzu. Normala dela depilatzea. Eta uda iristen da, edo entrenamendua, edo partidua, edo gimnasia ordua… edota depilatu ez zarela eta kamiseta motza horrekin besapeko ileak ikusten zaizkizun momento hori… eta hainbat ideia etortzen dira zure burura: zikina naizela pentsatuko dute (meeec! Gezurra. Higienikoa ez dela saldu digute, baina hori ez da egia! Sakatu hemen ikusteko), guarra deitu diezadakete.


Zergaitik depilatzen gara orduan? Zergaitik pasatu hemendik? Erabaki aske bat dela esaten dute pertsona askok. Depilatu nahi ez baduzu, ez depilatu. Normalean esaldi honek bigarren parte bat du: zuk ikusiko duzu... gero ez kexatu... Beraz, ez da erabaki aske bat ez depilatzearena. Konturik ez, mesedez!


Bestela ikusi neska honi gertatu zitzaiona!

Laura De-k argazki hauek igo zituen sare sozialetara. Bi helburu zituen argazki hauek igotzean: edertasun estereotipoak kuestionatu eta bakoitzak bere gorputza maitatu behar duela esan. Iritziak, irainak berehala etorri ziren. Hoien artean zikina (bidaliko al diogu goiko link-a hau esan zuen pertsonari?), lesbiana (WTF? Egitan? Lesbofobia is in the air...), eta asko gustatu zitzaigun bat ere: “ereduaren barruan egon behar zaren mundu batean bizi gara, hortik ateratzen bazara eta iraintzen bazaitugu zure errua da”. Eta nola ez, askotan gure gorputzarekin modu sano batean harremantzen zarenean etortzen den irain bat: feminista (ains... zer esan honi buruz...).


laura-d


Hona hemen Laura De-ren erantzuna: “Bere gorputzarekin nahi duena egin erabakitzen duen neska bat naiz. Mutil batek egin dezakeen antzera. Eta ondorioak hurrengoak dira: talde apalkuntza, irainak eta mehatxuak”. “Amodia eta tolerantzia dira gure borrokaren hitzak” gaineratzen du.


Baina Laurak ez ditu beti ileak eramaten. Batzutan ere depilatzen da, sare sozialetan agertu duen bezala “batzutan depilatzen naiz eta beste batzutan ez. Garrantzitsuena da nire erabakia dela”. Ereduan erori dela? Beno, berak dioen moduan, “nahi dudana da bakoitzak bere gorputza maitatzea eta beste gorputzak ez iraintzea”.


Ez du ematen zaila denik. Frogatuko al dugu? Zer egiten duzu zuk depilatzen zara? Ez zara depilatzen? Zergaitik egiten duzu? “Hala nahi dudalako” eta “sudur puntatik ateratzen zaidalako” erantzun baliogarriak dira ere!


Goazen gure gorputza maitatzera! Ileekin edo ilerik gabe! Horrela nahi dudalako! Nire erabakia delako!


 

 

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify