Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Urriaren erdian gaude, eta gaur memoria pixka bat egitea pentsatu dugunez, zera galdetuko dizut: zer moduz joan zitzaizun uda? Hondartzara joan zinen? Hain gogoko dituzun praka horiek jantzi zenituen? Minigona agian? Ausartu zinen transparentzia horiek armairutik ateratzera? Aurten bikinia, bainujantzia edo nudismoa izan dira protagonista? Baina benetan galdetu nahi dizudana guzti honen ostean ZEEEEEEEERGAAAAAAAAATIIIIIIIIIIIK ozen eta argi bat da… beraz has dezagun galdetegia berriz ere:




  • Zer moduz joan zitzaizun uda? ZERGATIK???

  • Hondartzara joan zinen? ZERGATIK????

  • Hain gogoko dituzun praka horiek jantzi zenituen? ZERGATIIIIIK?????

  • Minigona agian? ZERGATIK???????

  • Ausartu zinen transparentzia horiek armairutik ateratzera? ZERGATIK???

  • Aurten bikinia, bainukantzia edo nudismoa izan dira protagonista? ZERGATIIIIIIIK????


Aurreko galderen erantzunak zeren arabera alda daitezke? Presta zaitez, honako post hontan ARAU ESTETIKOARI buruz hitz egingo dugulako.


Arau esteti…ZER????? Bai bai, gazteleraz NORMATIBITATEA deitzen dugun horri buruz hausnartzea da gure helburua, NORMALTZAT duguna zergatik iruditzen zaigun normala ulertzen saiatuko gara.


Beraz, has gaitezen … (danbor soinua eta tronpeten hotsa!!!)




  1. Gorputz bat daukazu?

  2. Jendarte honetan bizi zara?


Bi galdera hauen erantzuna BAI borobila izanez gero, has dezagun festa!!!


1.KANONA: Musikan, kanon bat, behin eta berriz, behin eta berriz, behin eta berriz, behin eta berriz eta beeeeehin eta berriz errepikatzen den abesti zatia da. Ados? Ederto. Hau estetikari aplikatuko bagenio, zer ikusiko genuke? Gehiegi zoratu gabe…zuk esango zenuke gaizki deitzen dugun GORPUTZ PERFEKTUA duten pertsonak gehiengoa direla planeta honetan? Hau da, modan lan egiten duten modeloen gorputza izan behar dugula gogorarazten diguten iragarki eta propaganda guzti horien funtzioa zein izango litzateke, benetan NORMALA edo ARRUNTENA halako gorputza izatea izango balitz? Esan nahi dut…ez al da bitxia pentsaraztea PERFEKTUTZAT hartzen dugun gorputz mota hain pertsona gutxik izatea? Agian horren atzean zerbait egon daitekela uste duzu? Nork irabazten du dirua edo boterea, zuk zure gorputza itsusitzat baduzu? Zenbat eta zenbat diru gastatzen duzu urtero zure itxura “zaintzen” edo “apaintzen”? Mmmm…agian galdera gehiegirekin hasi gara… Mmmm…lasai gaitezen orduan eta goazen orden pixkatxo bat jartzera…


2.ERTZAK. GORPUTZ EZ ARAUDUNAK. Barkatu baina ezin dut nire “ Un dos tres, responda otra vez” zaletasuna izkutatu… Mesedez guztion artean goazen brain storming batean burura datozkigun gorputz ez araudunak izendatzera… esate baterako… LODIAK! AZAL ZURIA EZ DUTEN GORPUTZAK! ANIZTASUN FUNTZIONALDUNAK! ZAHARRAK! ESTETIKA HETEROSEXUALA EZ DUTENAK! PERTSONA TRANSEN GORPUTZAK… Zenbat gehiago datozkizu burura? Pila bat, baietz??? Egia esan, ingurura begiratzen badugu konturatuko gara gure eguneroko bizitzetan ikusten ditugun gorputz gehienak ez direla araudunak eta ertzetan kokatuko lituzkela alta pasarelako diseñatzaile batek… Edo Zu Cibelesera eramango zintuzten? Eta zure Amama? Eta zure neba? Eta zure Ama? Eta zure lagun mina? Eta zure irakaslea? Eta zure bus gidaria?


1


ORDUAAAAAN???!!!! DENAK ERTZETAN BAGAUDE NOR DEMONTRE DAGO ERDIAN!!??? NOLA IZAN DAITEKE ARAUA HAIN ESTUA, TXIKIA ETA MUGATUA??? Galdera ona, my friend… eta ikus ezazu bideotxo hau, arren, eta gero jarraituko dugu gaiari buruz hitz egiten…



Etaaaa??? Zer iruditu zaizu??? Ezagutzen zenuen LODIFOBIA hitza? Sentitu duzu noizbait honelako zerbait? Ba al dakizu Lodiaktibismoa zer den? Ezagutzen dituzu STOP GORDOFOBIA edo LODIFOBIARIK EZ Facebook orrialdeak? Zertarako uste duzu erabiltzen direla?


Zer gertatzen da une oro zure gorputzaren kontrako mezuak ikusten badituzu? Markesinetan, telebistan, aldizkarietan, filmeetan, arropa dendetan… horrek ba al du influentziarik zure gorputzaren pertzepzioan? Eta zure autoestiman? Nola maitatu dezakezu itsusia iruditzen zaizun gorputz bat? Nola gozatu dezakezu gorroto duzun gorputz batean? Posible al da????


STOP GORDOFOBIA eta LODIFOBIARIK EZ Facebook orrialdeek kontrakoa lortu nahi dute: egunero zure gorputzaren aldeko mezuak ikusten badituzu, ZIUR baino ZIURRAGO daude, gutxinaka gutxinaka zure antzeko gorputzak daudela deskubritzean, zure gorputzaren pertzepzioa eta autoestima hobetuko direla, alegia. Zentzuduna behintzat badirudi, ez duzu uste?


Gauza bera egin daiteke aipaturiko beste gorputz ez araudunekin… edo ikusi al duzu noizbait autobusaren markesina batean gurpildun aulki batean dabilen modeloren bat? Zaharra den norbait kuleroak janzten? Zakila duen emakume bat bikini iragarki batean? Eta orduan berriz ere galdetzen dizugu…ZERGATIIIIIIIIKKKK?????? ZERTARAKOOOOO????? Guk ez dizkizugu erantzun guztiak emango, baina esan beharra daukagu zentzuduna dirudiela pentsatzeak, gure esku egon litekeela hau aldatzea…ez zaizu iruditzen? BAINA NOLAAA???? ZER EGIN DEZAKET NIK????


2


Ba hasteko bidali pikutara arau estetikoa eta norbaitek zerbait normaltzat aurkezten dizun bakoitzean KUESTIONATU ea zergatik demontre egiten duen hori. Bigarrenez, esango genizuke, GORPUTZ ANITZEN BORROKAN sar zaitezela, zuri hoberen datorkizun korrontean zure gorputzaren ezaugarriak kontuan edukita… Eta hirugarrenez baina ez horregatik garrantzi gutxiagorekin…MEZUA HEDATUUUUU!!!!! Bai Andrea, Bai Jauna, Bai Zarena! Kontatu egiozu zure Amari, dieta diskurtsoak ez duela onik egiten eta sufrimendua baino ez duela sortzen. Esan egiozu zure lehengusuari, afrikarren ile afroak ile lehun eta horiak bezain ederrak direla eta ez dutela zertan bere itxura europarrenora moldatu behar. Hitz egin ezazu zure lagunekin zure konplejoei buruz eta hausnartu zeintzuk diren horrek jartzen dizkizuen mugak eta nondik etor daitezkeen beldur horiek. Erakutsi egiozu zure Amamari Chryssalis elkarteak egiten duen lan paregabe.  Zer datorkizu burura zuri? Proposatzen duzun edozer egin daiteke, GORPUTZ ANITZEN IKUSGARRITASUNA lortzea dugulako helburu.


3


Inor ez bada “perfektoa” edo arauduna, araua ezinezko bat baino ez da. Disfruta ezazu ertzetan egoten, maitatu zure estriak, zure zelulitisa, ibiltzen laguntzen dizun muleta hori, zure ile kizkurra, zure tximurrak, zure gorputza den moduan onartu… badakigu hau ez dagoela soilik zure esku, azken finean jendarteak presio ikaragarria egiten duelako autogorrota ezartzeko…baina agian, guztiok esfortzua egiten badugu eta norabide berean lanean jardunez gero… IMAGINA EZAZU ZER NOLAKO ALDAKETA ERRALDOIA EMAN LITEKEEN HURRENGO BELAUNALDIETAN!!!!


Honen parte izan nahi???? Ba disfrutatu ezazu zure gorputzaaa eta izaeraaa!!! Denak garelako ederrraaaaaak!!! Eta ederrak ez izatekotan….norbaitek zioen moduan, edertasuna ez delako mundu honetan egoteko ordaindu behar duzun prezioa, IZAN ZAITEZ ZU ZEU!!! GORA AUTOMAITASUNAAAA!!!!! GORA ZUUUUU!!!!



Guardar

biluzik


Ez dakit zenbat azal janzten ditugun goizetan. Ematen du biluzik esnatzen garela baina ez da horrela. Esnatzen garenean jada, dutxa azpian gaudenean ere, gure azalaren gainean azal gehiago daramatzagu jantzita. Gogoratzen naiz Miren Gaztañagak horrelako zerbaiten inguruan hitz egiten zuela, oso bere erara, Stereo antzezlanean.



Nik, dutxan nagoenean, nire gorputz biluziari begiratzen diot, eta batzuetan oso argi ikusten dut ze azal ditudan jantzita. Mutila izatearen azala da haietako bat, gaztea izatea beste bat, hemen jaiotakoa izatea beste bat... Eta horrela azal piloa.


Gimnasiako klasearen ostean dutxan gaudenean ere ez gaude biluzik. Mutila izatearen azala jantzita daramagu, ondo itsatsita. Elkarri begiratzen diogu, eta barrutik sortzen dira galderak, nahiz eta inork ez dituen ahoz esaten: besteek potoloa naizela pentsatzen dute? Axola al zaie? Eta jende guztiari gustatzen zaizkion mutil katxarro kirolari horien gorputzek eta nireak... ez dute antza handirik, ezta? Eta hankartekoa? Nirea ez da hain handia, ez da hain ikusgarria, ez zait praken azpian ere hainbeste nabarmentzen...


Aldagelakoa desira kontua da agian. Inork ez du zintzo desiraz hitz egin nahi. Gogorra delako onartzea batzuetan gure gorputza ez dugula desiratzen, edo besteena desiratzen dugula, edo besteen gorputza izan nahiko genukeela. Zertarako nahi dugu bestelako gorputz bat, baina? Arrakastatsuak izateko, “mutiko normalak” izateko. Eta zer da mutiko normala izatea ba? Denen oniritzia izatea, denei aginduak ematen aritzea, inor konturatu gabe gainera. Erdigunean egotea, hitz egiten duzunean denek entzungo zaituztela jakitea. Hori ere gure gorputz normalek egiten dute.


Erabaki dezakegu normaltasun horretatik paso apur bat egitea, zaila izango den arren. Idatzi nahi nizuen blogeko sarreratxo hau esateko ez egiteko kasu kontu horiei, gure gorputzetan bizi garela, eta ez duela inporta norbaitek dioen normalak diren edo ederrak diren edo ez. Garrantzitsuena dela gorputz horiek errespetuz tratatzea eta errespetu hori beste gorputzei ere ematea. Baina badakit oso mezu erraza litzatekeela. Momentuz esango dizuet saiatu behar dugula, gorputz perfektuen abalantxaren aurrean, barrutik lehenengo eta ahal dugunean ozen, esaten: zoazte pikutara.


Guardar

Guardar

Tira, baieztapen hau mutilok sinisten jarraitzen dugun beste gezur galant horietako bat da. Eta honekin ez nabil esaten pornoa zerbait txarra denik edo ez digunik plazerik aportatzen. Baina bai askotan, pornografia kontsumitzaileok, tabua den zerbait ikusten ari garelako libreagoak garela uste dugula. Hala ere, pornoak gure sexualitatea esploratzerako orduan erraminta gisa “laguntzen” digu. Eta gozamen mota berriak esperimentatzeko, sortzeko edota garatzeko oso baliogarria jarraitzen du izaten; gure desioetaz daukagun disfrutatzeko modua elikatuz. Baina, zer gertatzen da pornografiak trasmititzen dituen ereduekin? Has gaitezen hasieratik...


Pornografia, bere hastapenetatik (orain dela denbora asko) giza sexualitatearen garapenerako oinarrizko baliabidea izan da. Debekuetatik at sexualitate alternatibo bat irudikatu ahal izateko erabilitako baliabide bisuala. Dimentsio bat non fantasien erotika praktika sexualak elikatzen dituen.


Baino ezin dugu ahaztu, orain dela gutxira arte, emakumeek (biztanleriaren erdia baino gehiago) ez dutela haien sexualitatearen aitortza izan. Gizarte bezala emakumezkoen paper sexual bakarra erreprodukzioa bermatzea zela uste bait genuen. Eta gainontzeko altxor sexualak gizonezkontzat gordetzen ziren.


Hau premisa dugula, ez da zaila pentsatzea sexualitateak orain arte gizonezkoaren aurpegia (eta gorputza) izan duela; horregatik, oraindik ere, gizarte androzentriko batean bizitzea.


Gizarte bat non oraindik gizona sexualki aktiboa eta emakumea pasiboa izan behar duen; horrek guztiak dakarrenarekin.



Gizonok sekulako pisua eta presioa sentitzen baitugu...




  • Beti jakin behar dugulako sexualki nahi duguna (eta besteek nahi dutena ere).

  • Gure gizontasuna potentzia sexualaren bidez demostratu behar dugulako.

  • Praktika sexual oro ezagutu (eta praktikatu) behar dugulako.

  • Iniziatiba sexuala izan behar dugulako.


Eta emakumeek haien sexualitatea modu hertsian bizi dute…




  • Ez direlako haien gorputzen jabe (ezta haien desirena ere).

  • Ez ditugulako plazera jasotzeko gai ikusten (gaitasun erreproduktiboaz haratago).

  • Sexualitatea bera harreman iraunkor eta egonkor bat lortzeko bidea dela esaten diegulako.

  • Haiek, osotasunean, gizonon plazer sexuala lortzeko ikusten ditugulako.


Eta honek guztiak ba al dauka erremediorik? Erantzuna argia da: “noski!”


Orokorrean irtenbidea ikusten eta erreproduzitzen dugunarekin kritikoak izatea bada, pornoarekin berdina litzateke; zapaltzen gaituen horrekin kritikoagoak izan beharko ginateke eta gutxinaka aldatu ahal izatea.


Eta zer esan nahi dut pornoak zapaltzen gaituela aipatzen dudanean?


Ba soilik gizonok eta emakumeek pornoan ditugun paperak aztertzearekin eta hauek gure esperientzietara nola trasladatzen ditugun ikustearekin nahikoa genuke hontaz jabetzeko.


Eguneko pelikula pornografikoetan (nahiz eta eskaintza asko eta praktika anitzak egon) gizonezkoen plazerak zentrala izaten jarraitzen baitu; eta ez edozein preziotan.


Adibidez, gehienetan, pelikuletan ikusten dugu nola mutilak jarrera aktibo eta menperatzailea hartzen duen eta neskak sumisoa eta menderatuarena. Eta hau ez da hain zuzen ere inolako berdintasun errealetik abiatzea; arraroa suertatuko litzaigukelako rol horiek aldatuta ikustea.


Eta zer esan pelikula hauetan agertzen diren gorputzetaz; gorputz depilatuak eta gimnasiozaleak; titi eta zakil handiak edonon. Edo ikusten ditugun praktiketaz, ia beti mutilaren orgasmoaren bueltan garatzen direnak. Gorputz eta praktika anitzak existituko ez balira bezala...


Akaso ez dira molde hauetatik ateratzen diren pelikulak existitzen?



Egon badaude, baina ez dira orokorki kontsumitzen eta gainera ez dira mutiloi erakartzen gaituzten pelikula horietakoak. Baina zergatik? Ba justuki jolas honen subjektu izaten irakatsi digutelako, eta ez objektu. Azken finean, pornoak askeago egingo gaituela irakatsi digutelako.


Baina lehen esan bezala, hau gezur galanta!! Pornoak praktika edota fantasia berriak ikasten laguntzeaz gain sexualki menderaezinak izateko nolakoak izan behar garen esaten digu eta honek asko presionatzen gaitu.


Pornoan agertzen diren gizonezkoen genitalen tamaina “ez ohikoak” direla eta, askotan gure zakila lagun baten zakil tamainarekin konparatu dugu. Pornoan penetrazioak daukan garrantzia dela eta, mutilok ez dugu ikasi neskek klitoriaren bidez askoz plazer gehiago lor dezaketela, eta ez hainbeste baginatik.



Pornoaren izaera heterozentrista dela eta, soilik emakumeak plazera eman diezagula sinistu dugu. Pornoan gizonak asko irauten dutela esan digutenez, mutil askok presioa sentitzen dute eta ondorioz “isurketa goiztiarra” sufritzen dute.


Eta horrela zerrenda luze bat egin genezake pornografiatik pairatzen ditugun hutsune guztiak azalduz.


Hala ere, ez gara zertan desesperatu behar; beste pornografía mota batzuk existitzen baitira.


Eta haien artean ikuspegi feminista batetik abiatzen den pornografia geroz eta indar gehiago ari da hartzen. Pornografia bat zeina ez den erraza topatzeko (ezta kontsumitzeko ere), estereotipoak apurtzen baititu eta sexualitatea modu osasuntsuago eta parekideago batean aurkezten baitu. Baina, laburbilduz, askeago egingo gaituen pornografia bat.


Genero arauak alde batera utzita, plazera zerbait unibertsala balitz planteatzen digulako. Ez ditu gizona ezta emakumea gauzetan bihurtzen, baizik eta persona gisa ikusten ditu biak. Eta “ohiko” pornoa hain frustrante eta baztertzaile egiten duten faktoreei buelta ematen saiatzen da.


Beraz, pornoa kontsumitzen baduzue, behintzat etikoa eta posible bada feminista izatea gomendatzen dizuet.


Nahi duzu benetan askea izan?


Ibai Fresnedo

Gorputzen aniztasunari buruz askotan hitzegin dugu. Alde batera begiratu, orain bestera. Alboan dituzunak, lagunak ezagunak, zu zeu... gorputz ezberdinak ditugu. Eta bapatean, gure gorputzaren gainean aurreritsi eta epaiketa amaigabeak erortzen dira: lodia naiz, argalegia naiz, sudurra handi daukat, ipurdi txikia, ipurdi handia, mutila izanik titi handiegiak, neska izanik (edo nire burua neska bezala identifiakatuz) titi txikiegiak... Edertasuna estereotipoak gure gorputzetan itsatsi egiten dira eta gainetik kentzea lan haundia da. Baina ez ezinezkoa! Eta hori ere goputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzea da!


Askotan luzatu dizuegu aldi berean erantzun erreza eta zaila duen galdera hau: nork ezartzen du zer den polita/itsusia, normala/ez normala... gai/ez gai? Nork ezartzen du sexualitateari buruz hitzegiten dugunean zer den normala eta zer den ez normala? Zergaitik sexualitate mota bat ontzat eman behar dugu eta besteak bazterretara aldendu? Eta zer gertatzen da bazterretan gaudenok elkarri begiratzen badiogu eta asko garela ikusten badugu?


Mitoei buruz hitzegitera goaz ere gaurkoan. Aniztasun funtzionala duten pertsonen eta beraien sexualitatearen inguruko mitoei buruz, hain zuzen ere. Aniztasun funtzional duten pertsonek bi mito (bale, bitara murriztu dugu, beste asko ere gainditu behar dituztelako -entzungo zenuten zapalkuntza bikoitza, hirukoitza... ren kontzeptua. Pentsa zenbat zapalkuntza mota gainditu behar dituen aniztasun funtzionala duten pertsonek-) gainditu behar dituzte. Alde batetik gai izatearen mitoa. Bai, gai izan. Aniztasun funtzionala duten pertsonak gai ez direlako ustea bait dago/dugu askotan. Eta hori gertatzen denean, askotan galdera inozoak egitera pasatzen gara (ikusi ondorengo bideoa. Aniztasun funtzionala duen pertsona bati egin behar ez diren galderak. Sakatu hemen).


Imajinatu horrelako galderak pertsona batzuen burutik pasatzen badira... nolakoak izango dira sexualitateari buruz hitzegiten dugunean... Guztiok sexualitate nahiak ditugu, guztiok gorputza sexudun gizaki eta gorputzak gara, guztiok desioa dugun eta desiatuak izan nahi dugun gorputzak, gizakiak gara. Eta hauxe da Antonio Centenok zuzendutako dokumentalaren helburua. Hona hemen Vitoria-Gasteizen egon zeneko konferentzia.



Desioak ukatu egiten dira. Sexu desiorik gabeko gorputzak izango balira bezala... Ba ez... ezagutzen al duzue Laura Gelhaar? (Sakatu hemen bere web gunera joateko). Neska honek Tinder aplikaziotik hainbeste gizonekin sexua izan zuen eta liburu batean isladatu zuen guztia...


Eta aniztasun funtzionala beste aniztasunak ezabatzen dituen mitoa? Matematika eragiketa erreza izango balitz bezala... Aniztasun funtzionala+sexualitatea=heterosexualitatea? Benga!!!! Mito hau kanpora!



"Baina... sexurik izan dezakezu?". Ba bai, noski baietz! Guztiok bezalaxe... hala nahi badut, nire buru asexuala ere identifikatzen badut, nire sexu praktikak bestelakoak izango dira, ez? (edo kasu honetan posiblea de ez izatea). Baina hemen garrantzitsuena nahi ditugun praktikak izatea da, sexualitate askeak bizitzea.

Hemen uzten dizuegu Eitb-n agertutako erreportai hau. Sexu laguntzailearen irudiari buruz ere hitzegiten digu... Baina hau beste baterako utziko dugu...

 


Gorputz guztiak desioak bizitzeko, gozatzeko gai dira! Hamaika gorputz, hamaika sexualitate ereduak! Goazen gure gorputzak eta sexualitateak askatasunez bizitzera!


 

 

 

Guardar

Maitasunean harreman positiboak nola eraiki behar ditugun hausnartu genuen pasa den hilabetean. Hilabete honetan beste bizipen positibo eta baiezkor bat eraiki nahi dugu. Gure gorputzekiko harreman positiboak sortu nahi ditugu, eraiki, bizi, gozatu! Iadanik urte hauetan pausuak eman ditugu hori lortzeko. Eta pausu guzti hoiek boletin honetan bildu ditugu. Gorputzei buruzko abestiak, Beldur Barik Jarreradun abestiak, bideoak, post-ak, elkarrizketak, Beldur Barik Lehiaketa ezberdinetara aurkeztutako bideoak, zuen Beldur Barik Jarrera... Guzti hau boletin batean bilduta! Prest? Goazen gure gorputzak Beldur Barik Jarrarekin bizitzera!



Gorputzak musika


Bomba Estéreo- Soy yo.



Gossip- Standing in the way of control.



Magda Lalá- FatBitch!.



Road Ramos-Gorda.

Krudas Cubensi- Gordas.



Canteca de Macao- Bellas.



BBJarreradun musika gehiago gure Spotify-ean aurkituko duzue!

Jarraitu Beldur Barik BBdj gure profila!

Jarraitu #BBPlaylist-a!

Beldur Barik Post-ak


NAHI DUDANA EGITEKO GAI NAIZ. NIRE GORPUTZA BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI!

GORPUTZ GUZTIAK GAI DIRA. GURE GORPUTZAK BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI!

Beldur Barik Elkarrizketa


ENTREVISTA A ERIKA IRUSTA, BLOGERA DE “EL CAMINO RUB͔

Beste post batzuk


HILEROKOA BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI!

DEPILATU EDO EZ DEPILATZEAREN ERABAKIA... ASKEA AL DA?

GURE GORPUTZAK MAITE, BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI!

BELDUR BARIK JARRERA DUTEN GORPUTZAK

GORPUTZ EREDU BINARISTAK SUNTSITU

SI ME TENGO QUE PESAR NO ES MI REVOLUCIÓN

MY MAD FAT DIARY. Beldur Barik Jarrera duen telesaila.

ZURE GORPUTZA MAITATZEA, IRAULTZAILEA DA!

DEPILATU EDO EZ DEPILATU... NIRE ERABAKIA

EZ NAIZ NIRE GROPUTZA ALDATU BEHAR DUENA

EDERTASUN EREDUAK APURTU

GORPUTZEN ANIZTASUNA BELDUR BARIK BIZI

CUESTIONEMOS EL MODELO DE BELLEZA

GOAZEN KALEAK GORRIZ MARGOTZERA!

PLASTIKOZKO GORPUTZEN AURREAN

DEPILATU BAI, DEPILATU EZ...

NOLA BIALDU PIKUTARA GURE GORPUTZEN INGURUKO HAMAIKA MILA MEZU HORIEK?

GORPUTZ NORMATIBOAK? GORA MOTA GUZTIETAKO GORPUTZAK!

GORPUTZ ANITZEN ALDE. PROYECTOS SOBRE CUERPOS DIVERSOS.

AMA TU VULVA

RECONCILIÁNDONOS CON NUESTRA REGLA. NOLA BIZI DUZU ZURE HILEKOA?

DEPILACIÓN, TACONES, SUJETADOR... ZERGAITIK EZ AUKERATU?

VIVIR A DIETA

¿ERES UNA CHICA 10? ALDIZKARIETAN EMAKUMEEN KONTRAKO PRESIO ESTETIKOA

PRINTZESA BAT IZAN NAHI DUZU? ESPEJITO, ESPEJITO ¿QUIÉN ES LA MÁS BELLA?

Gorputzen inguruko bideoak


Fat lady on pole dancing masterclass



Cosas que chicas de talla grande no pueden hacer

Lodifobia



Blood



Body hair



Anuncio H&M



#Ownit



Sexualidad en personas con diversidad funcional



Diversexualidad



Yo me masturbo



Dirty dancing-Wheelchair Wedding dance



Transrevolución



My mad fat diary



My mad fat diary (Best of)



Gordofobia



Campaña Dove



Modelos que rompen con los estereotipos de belleza



Si pudieras cambiar una sola parte de tu cuerpo, ¿Qué cambiarías?



Elige sentirte hermosa



Discriminación y cánones de belleza



Campaña “Stop cánones de belleza"



De la Venus a Beyoncé



Pelos



A la mierda la operación bikini



Depilazioa



Felicikas



Poses



Plastikozko panpinak



La Cenicienta que no quería comer perdices


Beldur Barik Bideoak


Edertasuna ezberdintasunean



Garena



Inondik inora



Beldur Barik Sortu!



Ni be 10 bat naz!



Ispiluaren aurrean



Irmo-Iraultza morea



MariQuee(N)rs



 

Hementxe duzu boletina pdf formatuan ere, gorputzen inguruan hausnartzen, pentsatzen eta eztabaidatzen jarraitzeko!!!

gorputza

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify