Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
Pasa den astean My Mad Fat diary telesailari buruz hitzegingo genuela esan genizuen... Norbaitek ikusi al du? Zer iritzi duzue telesail honen inguruan?



Gazteen telesailen gidoilariek protagonista papera neska lodi bati ematen dioten lehen aldia da, eta hemen dugu Rae. Azkena ez izatea ere espero dugu.

Jakin badakigu institutua infernu txiki bat bihurtu daitekeela edozein gaztearentzat, baina horretaz aparte, Raek bere praken kremailerak lehertzen ditu eta lortu ezin den mutil-puskaz maitemindu egiten da. Agintari irudia den bere amari aurre egiten dio (askotan bidegabeko modu batean, dena esan behar dugu) eta bere burua ez gorrotatzearen aldeko borroka bat eramaten du aurrera; bere arazoei aurre egin bere buruari minik egin gabe.

Telesailak zeri buruz hitzegiten duen? Gizarte gordofobo batek gazte sentikor bati eragin dezakeen hauskortasun eta estigma edo marka. Baina nahiz eta ohiko lekuetan lurreratu, ez da batere demagogoa. Rae amildegiaren ertzean egoteak hamasei urterekin ez du esan nahi Oasis entzuteari uko egin behar dioenik, edota laguntasuna zure burua salbatzeko zerbait benetazkoa dela.



Eta zergaitik egiten dizuegu proposamen hau?

- Telesailaren protagonista lodia dago, lodia da. Beste telesaileekin alderatzen badugu, besteetan gai honi buruz hitzegiten saihesten da. Baina telesail honetan, ez. Hemen gaia narrazioaren ardatz nagusia bilakatzen da. Ezin dugu Rae-ren bizitza ezagutu loditasunak gizartean kokatzen duen lekua ulertu gabe. Mundua Rae-ren begiradarekin begiratzearen abantaila dugu.11933449_774379486041620_3523588544055449531_n

- Telesailean buru osasunari buruz hitzegiten du. Beste gai tabu bat. Ondo dakizue gaztea izatea ez dela bakarrik ligoteoak, argazkiez betetako karpetak… edo behintzat, ez hori bakarrik. Eta argi dago ez dela guztiontzako berdina.my-mad-fat-diary

- Baikorrak eta toxikoak diren harremanei buruz hitzegiten duelako. Baita etsipen, porrot, zauri eta borroeki buruz.c75ec1a5142c20a5d9949d1553ab8370

- Rae bezalako heroi bat behar genuelako. estropezu egiten duen hoietakoa.MMFD-my-mad-fat-diary-33527830-854-458

Bakarrik falta zaigu ikusten animatzera, Rae-ren bizitzaren zati horretan bidailagun izatea. Eta musikaz ere gozatzea... 90. hamarkadan entzun zen musikaz gozatu nahi? Spotify-n badute bere playlist-a! Abestiren bat gure #BBplaylist-era pasatuko zenuke?

Ostegunean aktibismoari buruz hitzegin dugu. Bakarrik lagun lodi bat behar dut nere alboan iraultzari ekiteko! Edota bere gorputza eta besteen gorputzekiko Beldur Barik Jarrera agertzen duen norbait! Zuen inguruan begiratu... Pentsatu... eztabaidatu... eta ekin Beldur Barik Jarrerakin!!!

Adjektibo gehiago erantsi ditzazkegu ahalduntzailea, garatzailea... Baina zergaitik diogu iraultzailea dela? Gure gorputzetan ezarritako arauak onartzen ez ditugulako, saltzen eta irakasten diguten edertasun eredu hoietan ez dugulako sinisten, Beldur Barik jarrera duzula, azken finean! Zure gorputza eta besteen gorputza modu eraldatzaile batekin bizi dituzula!

11259175_711242792355290_3481594014335537326_n

Legalak izan zuen erantzunetan... Zenbat alditan, uda pasata, hasi zarete dieta bat egiten, edota gimnasioara apuntatu zarete? Edo zuen buruei gutxiago jan edo kaña gutxiago edateko promesa egin duzue? Lasaitasuna ekarriko dugu zuen buruetara… ez zarete munduan bakarrak horrelakorik pentsatzen dutenak. Bapatean “galdutako” itxura berreskuratzea gizarteko larritasun bat bilakatzen da gure ingurura begiratzen badugu: uda ondorengo dietak aurkezten dituzten aldizkariak, gimnasio liluragarriak, edota inoiz izan ez genuen baina horren bila gabiltzan gorputza berreraikitzen dituzten klinikak. Lodia egotea, kasu honetan, ezarritako edertasun ereduaren arau-hauste ikaragarria bilakatzen da… gutariko askok identifikatuta ikusiko dugu gure burua dietaren bat probatu dugulako… eta hona hemen sekretu bat… eskatzen eta inposatzen diguten edertasun eredua ez dut, ez duzu, ez dugu inoiz lortuko... existitzen ez baita! Beti egongo da zerbait edertasun eredu horretara heltzen galerazten digutena... Beraz... guk eraikitako zerbait ez den heinean... zergaitik jarraitu? Zergaitik ez maitatu gure gorputza den bezalakoa? Lodia bada, gure estria eta mitxelinekin, argala bada gure argaltasunarekin, aniztasun funtzional bat badut, aniztasun horrek eman ditzazkeen ahalmenak gaintzat harturik, ezinezkoak baino...

11100061_730309380448631_2021016074917566269_n

Baina loditasunez hitzegiten genuen... Argaltasuna (eta ez goaz gu orain guztiok lodiak izan behar garenik esatera, ondo ulertu asuntua...) zoriontasuna, arrakasta, ongizateakin zerikusia duten mezuekin saltzen digute. Pentsatu edozein pelikuletan: pelikulan lodia den pertsonai bat agertzen bada ziurrenik barregarria izango da bere pertsonaia, eta bere horretan geldituko da...

10930077_634151813397722_6198729644068058290_n

Hona hemen Sara Monederok egindako “Gordofobia” kortoa. Bertan azaltzen digu nola loditasunak lotsagarritasunaren lenguaia du bere baitan. “Kortoa egin nuen indarrean zeunden edertasun ereduetatik ihes egiteko, jasan nahi eta ahal nuena baino harago mintzen nindutenak. Beti jakin izan dut gorputza gorrotatzea ez dela aukera bat, baina batzutan oso zaila da, hain indartsu izan behar duzu.. horregaitik arazoa hausnartu eta ikusi nuen nire gorputzarekiko sentitzen nuen guzti hura lotsa zela”.

Lotsa... norbaitek edo zerbaitek ezarri dituen edertasun ereduak ez ditudalako betetzen... leloak dioen bezala... zure edertasun ereduekin...  joan zaitez pikutara!



Bi pertsona aurkeztu nahi dizkizuegu. Alde batetik, Beth Ditto, Gossip taldearen abeslaria. Sekulako indarra duen emakumea, bere burua “Lodia, lesbiana eta feminista” bezala aurkezten duena. Ez da lehenengo aldia hemen, gure artean dugunik... eta ez da azkena ere izango!



Eta hurrengo post batean luzeago hitzegingo dugun pertsonai bat aurkeztu nahi dizuegu: Rae Earl. Ikusi al duzue My fat mad diary telesaila? Oso ona! Erabat gomendagarria! Datorren astean honen inguruko post bat egin nahi dugu.

11933449_774379486041620_3523588544055449531_n


Nola bizi dituzue zuek zuen gorputzak? Gogoratu! Zuen gorputzak presiorik gabe bizi, indarrean dauden edertasun ereduei jaramonik ez! Beldur BArik Jarrera zure gorputzean sartu, zabaldu!


 
Zenbat aldiz geratu zara hondartzara joan gabe, zure herriko plazan botata kriston beroa pasatzen, hankak depilatuta ez izatearren? Zenbatetan ez zara irten juergan alua ilez beteta duzulako eta, badaezpada ligatzen duzun? Zenbatetan eman dizu kriston lotsa barran zaudela besoa altzatzea zerbeza bat eskatzeko besapeko ileengatik? Edota zenbatetan moztu zara nahi gabe, egin dituzu kriston aberiak kutxillekin edota ubeldurak tiroiekin?  Ze zentzu dauka guzti horrek?

 

10294433_752960378077118_1600006910595178752_n
Rocio Salazar-ren ilustrazioa

Zentzurik ez! Ez goaz berriro depilazioaren inguruko mitoetaz hitzegitera... Pasa den urtean post ederra prestatu genuen zuentzako gai honen inguruan (sakatu hemen berriro irakurtzeko). Bakoitzaren esku utzi genuen asuntua. Bakoitzaren asuntua baita! Gakoa depilatzeko edo ez depilatzeko presiorik ez izatea da... Edertasun arauak zure gorputzean inposatzen saiatzen den orori… zure Beldur Barik Jarrera agertu!

1477643_904462122926942_1224465020777670019_n
Rocio Salazar-ren ilustrazioa

Eta edertasun arau hoiei erantzun bat emateko, begiratu Txinan feminista talde batek antolatu zuen lehiaketa (sakatu hemen Pikara aldizkarian publikatu zuten albistea irakurtzeko). Hain zaharra ez den moda bat, depilatzearena, ezinbestekoa bihurtu da Txinan. Eta horregaitik, Xiao Meili, 25 urtetako feminista txinatar batek Weibo plataforma erabilita, kanpaina hau eraman zuen aurrera: besapean ileak dituzten emakumeen argazki lehiaketa.

1f633b55-605b-4f3b-9e95-e41ff2ec06e2

Baina nori okurritu zitzaion depilatzearena? Janzkera modak ekarri zuen depilazioaren beharra. Lehen gure gorputzaren atal eta parte gehienak estaldurik eramaten zituztenez, ez zegoen depilazioaren beharra… baina noski, gure gorputza erakusten badugu... ez digute nolanahi erakusten utziko... arauak eraiki behar dira berehala! Eta ilerik gabeko emakumeak garbiak izango dira, femeninoak... Ai publizitateak eta modak, nolako eragina duten gorputzetan, edertasun ereduetan!

6_20150609OCePxV
 "Modan dagoen emakumeak besapeak aurpegia bezain leunak izan behar dutela dio".

Zure gorputzaren gaineko iritziei jaramonik ez! Zaren bezalakoa maitatu zure burua, zure gorputza! Beldur Barik Jarrerarekin bizi eta gozatu zure gorputza!

11889417_997685850271235_2851921960216029046_n
Rocio Salazar-ren ilustrazioa

Hurrengo post-etan lodifobiaz hitzegingo dugu... Zuen gorputzak diren tamainakoak gozatzeko prest?


Argal egoteko presionatzen gaituzte. Osasungarritasunaz mozorratzen dituzte erabiltzen dituzten argudioak... Neurrien esklabuak garela uste al duzu? Zuen gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizi!

Zenbat aldiz egunean zehar begiratzen gara ispiluan? Noski, bere burua begiratu ditzazketenek. Bai aniztasun funtzional bat dutelako, bai ezin dutelako bere burua ispilu batean begiratu, ispiluak eskaintzen duen irudiaren beldur. Altu, baxu, iledun, burusoil, beltzaran, txuri, etnia batekoak, bestekoak, lodi, argal... zergaitik ez gara gai gure burua maitatzeko? Garen bezalakoak onartzeko?



Gaur moden inguruan hitzegin behar genuela agindu genizuen. Nola modek edertasun eredu batzuk ezartzen dituen. Hortxe daude alde batetik modeloak nola izan behar duten eta bestaldetik, modak ezartzen dituen jantziak (oraindik bragatanga burutik kendu gabe gaude...).

Hementxe inposatutako edertasun ereduak apurtzen dituzten modeloak:



Badaude benetazko gorputzek osatzen dituzten katalogoak:

1 2 3 4 5

Janzten dudan arropak uzten duen marka bakarra, nire usaina izatea nahi dudalako… ez ditut sufritzera behartzen gaituzten janzkien beharrik!

marcas moda-nicole lavanchy6 marcas moda-nicole lavanchy5 marcas moda-nicole lavanchy4 marcas moda-nicole lavanchy3 marcas moda-nicole lavanchy2 marcas moda-nicole lavanchy

JUSTIN BARTELSen “impression” argazki erakusketaren obra batzuk


Eta ostegun honetan ozen diot... Zerbait aldatzekotan nire gorputzean, hurrengoa aukeratuko dut: BELDUR BARIK HEGAN EGITEKO HEGALAK! BELDUR BARIK ENTZUTEKO DUNBOREN BELARRIAK!



Zuk zer aukeratzen duzu? Zer aldatuko zenuke zure gorputzetik? Zergaitik zerbait kendu? Zergaitik jarri? Garen bezalakoak ondo gaude eta!!!

Hurrengo astean depilazioari buruz hitzegingo dugu. Depilatu bai? Depilatu ez? Depilatzen banaiz feminista izateari utziko diot? Depilatzen ez banaiz nire feminitatea galduko dut? Zelako dilema!

“Iragarkiek, telebistako programek, aldizkariek edota filmek gorputz eredu batzuk saltzen dizkigute, denak berdinak, neurri eta forma berberekoak: ile luze-luzedunak, 38 tailakoak, arropa garestiekin jantzitakoak, argalak, sekulako titiekin, bilorik gabekoak, azal leunekoak... Hori da saldu nahi diguten edertasun eredua eta ingurura begiratzen badugu existitzen ez dena”

Honela zioen pasa den urtean argitaratu genuen post batek. Ezaugarri gehiago erantsiko genituzke: beltzaranak (baina pasatu gabe), mendebaldekoa, proportzio egokiak dituzten gorputzak... eta mutilen kasuan muskulatuak, burusoilak ez direnak, altuak (berriro ere, pasatu gabe)...  Nolakoak dir zuentzako indarrean dauden estereotipo horiek? Zeintzuk dira ezaugarriak? Jendeari galdetzen badiogu eta jendeak gehienetan ezaugarri berdinak esaten baditu... Zergaitik ez da ohikoa kalean horrelako mutilak edo neskak aurkitzea?

Guk bi froga egin ditugu. Interneteko bilatzailean “tia buena” eta “tio bueno” jarri eta zer aurkitzen duzue? Horrelako irudiak al dira zuretzako desiragarriak? Erantzuna baietza izan daiteke, baina egunero ikusten al ditugun gorputzak al dira? Desira sortzen dizkiguten bakarrak? Mundu guztiarentzako berdinak?

Eta bigarren bilaketa batean “nolakoa da emakume/gizon ideala?” esaldia jarri eta agertutako irudiak...gutxienez... ezinegona sortarazi digute... Zer deritzozue zuek?

5hombre-perfecto-1 rostro-mujer-perfecta_TINIMA20131214_0371_5

Baina zer da gorputz perfektu bat? Nork demontre du? Norbaitek ikusi al du? Iker Jimenez-ekin hitzegin beharko genuke nonbaiten badago “manifiéstate” esateko... eta ez du balio photoshop-ik, ez du balio ez jateak, ez du balio gure burua margotzeak (zelako moda arraroa... kabina batean sartu eta zure gorputza margotu)... Ez dago gorputz perfekturik! Guztiok perfektua ez den zerbait edukiko dugu... hobeto esanda, guk perfektua ikusten ez duguna norbaitek perfektua ez dela esan duelako... eta azkenean horrela dela sinisten amaitzen dugu...



Estereotipoak ere ez dira berdinak munduaren leku batean edo beste batean. Kiloak soberan izatea gaizki ikusia den gizarte honetan, eta horrek kilo hoiek jeistera eramaten zaituenean, Afrikako lurraldean pentsatu dezakegu, non argaltasuna gaixotasunarekin parekatzen den. Edota Japon eta Txinan, non beltzarana izatea ez da edertasunaren ezaugarri bat...

Edertasunaren diktadura hau ez da bakarrik harreman heterosexualak nahiago dituzten pertsonetan. Baita ere harreman homosexualetan ere. Baliteke azkenengo honetan gorputz desiatuen aniztasuna haundiagoa izatea... baina sistemak, edertasun eredu bakar eta egiazko bat inposatzen duen horrek, ondo daki egiten bere lana eta estereotipoak nonahi sortu eta mantentzen ditu. Hortxe ditugu L Word-eko neskak, edota Queers as Folk-eko mutilak...

Hortxe dago gure lana, lagunok... edertasun eredu hoiekin apurtzean, garen bezalakoak maitatzean, sudur puntan jartzen zaiguna egitea gure gorputzarekin, gure gorputzarekin harreman sanoa eraiki behar dugu!!!


Hurrengo post-ean modak inposatzen dituen edertasun ereduei buruz hitzegingo dugu... Bitartean, zuen gorputzak Beldur Barik bizi eta gozatu!

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify