Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
depilacion05 Rocio Salazarren ilustrazioa

Zenbat aldiz geratu zara hondartzara joan gabe, zure herriko plazan botata kriston beroa pasatzen, hankak depilatuta ez izatearren? Zenbatetan ez zara irten juergan alua ilez beteta duzulako eta, badaezpada ligatzen duzun? Zenbatetan eman dizu kriston lotsa barran zaudela besoa altzatzea zerbeza bat eskatzeko besapeko ileengatik? Edota zenbatetan moztu zara nahi gabe, egin dituzu kriston aberiak kutxillekin edota ubeldurak tiroiekin?  Ze zentzu dauka guzti horrek?

Batzuek nahiko argi dute depilatu nahi duten edo ez. Baina beste batzuek ez. Zer egin? Depilatu bai edo depilatu ez. Ematen du tontakeria bat dela, ez dela batere eztabaida traszendentala. Baina, gaur-gaurkoz, mugatu egiten gaituen gai bat da: gauzak egiteari uzten diogulako, mina ematen digulako, diru pila gastatzen dugulako. Baina, batez ere, askotan ez delako gure erabaki propioz egindako zerbait, baizik eta, gure ingurukoen komentarioak, askotan, larregizkoak izaten direlako.

Ileak bai, ileak ez eztabaidetan osooooo ohikoa izaten da esatea “Ez dagoela presiorik emakumeekin. Bakoitzak egin dezakeela nahi duena, eskubidea dugula erabakitzeko depilatzea edo ez depilatzea. Mutilak ere depilatzen direla” Ia. Mutilak ere depilatzen dira, egia da, geroz eta gehiago, gainera. Azken aldian, geroz eta mezu gehiago bidaltzen zaizkie. Baina aukera bat da. Nesken kasuan ez: oraindik orain, derrigortasun bat da. Zeren eta, neska izanda, erabakitzen baduzu ez depilatzea ikusiko duzu nola iltzatzen diren zure ingurukoen begirada eta txutxumutxuak zure bigotean, besapeetan, begitartean, ingleetan edota hankatan.  Eta geroz eta, argiago eta ozenago entzungo duzu: “zikina”, “zeantifemenina”, “antierotika”…  Arau desberdinak daude emakumeentzat eta gizonentzat gai honen inguruan. Gorputz guztiz ezberdinak izango balira bezala: ilerik gabeko gorputzak,  emakumeenak, eta iledunak, bestetik, gizonenak. Baina hori fikzio bat da, azken urteetan komunikabideek indartu eta depilazio laserrak  erraztu duen fikzioa. Emakume zein gizon, denok, ileak ditugulako gorputz osoan.

Hainbat mito daude gorputzeko ileen artean eta bat higienearena da: gorputzeko ileak antihigienikoak direla.  Baina, egiatan, beraien funtzioa betetzen dute: izerdia erregulatzen dute, azalaren deshidratazioa prebenitzen dute eta fereken sentzazioa areagotzen dute! Askok esaten dute, besapeak eta aluak depilatzea higienikoagoa dela. Baina hori ez da egia. Aluko ileek zona genitalean bakteria eta bestelako mikrobioak sartzea galarazten dute.  Eta besapeetan, izerdia xurgatzen dute, eta, beraz, usai gutxiago sortu.


http://vimeo.com/94185235

Irene Grueiro-ren "Pelos" dokumentala

Beste batzuetan, argudio estetikoak erabiltzen dira. Emakumeengan ez dela ondo geratzen, ez dela estetikoa, ez dela femeninoa, antierotikoa dela. Aurreko bideoan ongi azaltzen denez, ilerik ez izatea, azken urteetako moda bat da. Zergatik hainbeste eskakizun emakumeen gorputzen inguruan? Zergatik hainbeste etiketa? Batzuen ustez, negozio bat delako.




mi coño y yo nos vamos de vacaciones Ana Belen Riveroren ilustrazioa

Halere, geroz eta neska gehiago dira aurre egiten diotenak kultura matxistak eta eredu kontsumistak inposatu nahi diguten kanon estetiko honi.Interneten pil-pilean dagoen gai bat eta famosa askok ere, planto egin diote gai honi. Facebook-en badaude taldeak non emakumeek beraien iledun besapeak erakusten dituzten.  Paloma Goñi kazteriak ere, bere "Aires de cambio"blogean kontatzen digu nola udaren helduerarekin erabakitzen duen ez depilatzea. Kontatzen digu inoiz ez zaiola gustatu eta egiten izan duenean, besteek zer esango dutenagatik izan dela. Aldarrikatzen du aukera bat izan behar dela, egitekotan norberak erabakitzen duen zerbait  izan behar dela eta ez, hainbeste, derrigortasun kultural bat. Ben Hopper argazkilariak 2007tik darama besapeetan ileak dituzten modeloei argazkiak ateratzen  "Natural Beauty"-n  "jendeak edertasun estandarrak ezbaian jarri ditzan".

Rocio Salazar ilustratzaileak ere planto egin eta ez depilatzea erabaki du. “¡CÓMO VAN A SER MASCULINOS LOS PELOS DEL CHOCHO!” , osatzen duten ilustrazioekin gorputzeko ileen garrantziaz eta horien inguruan dauden tabues pentsarazten digu.  Ana Belen Riverok ere, aluko ileak errebindikatzen ditu  "SOMOS POBRES EN EUROS, PERO RICAS EN PELOS DEL COÑO" liburuko tira komikoekin.

Depilatu bai, depilatu ez? Bakoitzaren erabakia izan dadila! Norberak erabaki dezala zer egin bere gorputzeko ileekin, eskubide guztia dugu. Ezagutu ditzagun nondik datozen eskakizun horiek eta zein ondorio dituzten gure gorputzetan. Eta ingurukoen komentarioen aurrean, erakutsi dezagun gure Beldur Barik Jarrera!

Eta zuk, ze iritzi edo bizipen duzu gai honen inguruan? Ezagutzen duzue edertasun kanon horiei aurre egiten dioten bestelako ekimenik? Elkarbanatu gurekin!

 

edertasuna Edertasuna: aukera edo inposizioa?

Gure gorputzen eta itxuraren inguruan ohikoak izaten diren mezuak pil-pilean daude behin uda helduta. Bai, “operación bikini”-az ari gara, neska eta mutiloi "gorputz perfektuak" lortzeko irenztarazten dizkiguten mezu pila horiez. Mutilei indartsuak izatea eskatzen zaie, igerilekuko “katxas”-a, gorputzeko muskulu guztiak guztiz perfilatuta izatea, horretarako, gimnasioan hamaika mila ordu sartu behar badituzte ere, eta negu osoa arroza eta oilaskoa jaten egon behar badute ere. Neskei helarazten zaizkien mezuak pixka bat kontraesankorragoak, eskizofrenikoagoak dira. Batzuetan eskatzen zaie , moden hileroko tendentziatara egoteko, beti guapa joateko, makilatzeko, janzkera zaintzeko, orrazkeraz aldatzeko hilero, ilerik ez izateko gorputz osoan... Eta, beste batzuetan, ordea, ez pasatzeko. Ea nolatan doazen horrela makilatuta, jantzita. Ematen duela "zerbait bilatzen" dabizela.

Mezu horiek edonondik datoz, gure familiarengandik, lagunengandik, auzokoengandik…  Iragarkiek ere, gorputz ezinezkoak saltzen dizkigute, uniformeak, plastikozkoak. Nor heltzen da horietara? Inor. Ez direlako benetazkoak. Baina siniztarazten digute horiek direla edertasunaren eta zoriontasunaren helmuga, nahiz eta heltzeko esfortzu amaigabean guztiz frustratuta eta zorigaiztoko sentitu.

Eta, berriz ere, galdera bera. Non dago muga? Zergatik eskatzen zaizkigu hainbeste gauza, batez ere, neskei? Zergatik, funanbulista bezala ibili beharra oreka bilatzen ezinezkoaren artean? Berdin da zer egin, nola jokatu, nola adierazi. Maitena Monroy-k bere autodefentsa feministarako ikastaroan esaten duen bezala, egiten duguna egiten dugula ere, beti izango gara kritikatuak. Noregandik? Kultura matxistarengandik, patriarkatuarengandik. Neska zein mutilei bidalitako mezu guzti horien helburua da, gorputz eta sexualitateak kontrolatzea, erregulatzea. Aniztasuna egon badagoela ukatzeko, pertsona izateko hamaika mila modu badaudela izkutatzeko.

Beraz, bidali ditzagun mezu guzti horiek pikutara! Eta egin dezagun gure gorputzekin sudur puntan jartzen zaiguna!Gozatu dezagun !

https://www.youtube.com/watch?v=WtcCG07fbsQ

Txokorro-Bilboko Feminista Anitzen Gunea-k egindako bideoa.

Uztailan, zehar, gure gorputza, itxura, jarrerak... direla eta, jasotzen ditugun mezuen inguruan hitz egingo dugu eta horiei aurre egiteko ekimen desberdinak emango ditugu ezagutzera.  Elkarbanatu zuek ere zuen estrategiak gurekin! Nola bialdu pikutara?







 


Guerrilla Girls-en erakusketarekin eta gure web orrialdeko Gorputza atalarekin jarraituz, gaur gorputz "normalei" edo normatiboei buruz hitz egingo dugu. Telebista pizten dugunean, aldizkari bat irekitzen dugunean edota zineman pelikula bat ikusten dugunean, gutariko askok (bai neskak, bai mutilak) ez dugu gure burua hor agertzen diren emakume eta gizonen gorputzetan isladatuta sentitzen. Edozertarako gorputz oso zehatz batzuen erabilpena egiten dute. Gorputz lirainak, altuak, atal estrategikoak oso garatuak dituztenak, gazteak, gehienetan zuriak... erabiltzen dituzte. Eta erabiltzen hitza apropos idazten dugu hemen, gorputz hoiek merkantzia bezala erabiltzen direlako.

birthcolor

 

 

 

Guerrilla Girls-en erakusketan garrantzi historikoa izan duten emakumeak irudikatzeko kanoi estetiko bat betetzen dutenak erabiltzea salatzen duen kartela

 

 

 

 

 

Por mucho que quieran hacernos creer que lo normal es tener unos cuerpos ajustados a lo que nos venden que es "hermoso", lo cierto es que si miramos a nuestro alrededor veremos una gran diversidad de cuerpos. Altos, bajos, gordos, delgados, negros, blancos, morenos, pálidos, jóvenes, mayores... lo que seguramente no veamos habitualmente sean los cuerpos "perfectos" que nos venden diariamente y a los que se supone que tenemos que aspirar. Tal vez estéis pensando que todo el mundo sabe que el Photoshop existe, que a las y los "sex symbols" de Hollywood no nos los vamos a cruzar en el rellano de casa, que los ángeles de Victoria's Secret se cuentan con los dedos de una mano y que ¡incluso ellas! tienen que soportar críticas por su aspecto. Pero por mucho que lo sepamos (que lo sabemos), el bombardeo constante de mensajes que recibimos hace que nos juzguemos con dureza y estemos a disgusto con nuestro cuerpo, haciéndonos llegar a dietas insanas, interminables sesiones de gimnasio, operaciones en las que arriesgamos mucho por algo puramente estético, etc.

¿Son los cuerpos que nos venden las revistas reales?



Gure gorputza maitatzen ikasi behar dugu. Komunikabideetan ikusten ditugun gorputzekin ez konparatzen. Pertsona bakoitzak gorputz desberdin bat du eta bakoitza bere erara polita eta erakargarria da, gorputza pertsonaren beste alderdi bat baino ez delako. Gure gorputza maitatu eta zaindu behar dugu, bizitzan bakarra izango bait dugu, baina hau egiteko gure gorputza (eta besteena) onartu behar dugu. Ez gaitezen besteek ezarritako esklabutza horretara zigortu. Beldur Barik esan dezagun gure gorputzaz harro gaudela eta ez dugula ez gu ez inor deseroso, gutxietsia ezta lotsatua sentiaraztea baimenduko!
Neskak, goazen gure sexualitatearen inguruko mitoak apurtzera!

La Escuela de Empoderamiento de Urola Garaia, ofrece un taller para chicas en Zumarraga que no te puedes perder.

 

Zure Sexualitateaz Gozatu, Beldur Barik!

 

Dinamizatzailea: Eider Goiburu

Azaroak 28, ostegunea

Ordua: 17:00etatik 19:00ak arte

Urola Garaiko Jabetzunka Eskolan, Plaza Euskadi 5, 2 Esk. Zumarraga

 

Conoce toda la programación de la Escuela de Empoderamiento: JABEKUNTZA iraila -I JABEKUNTZA iraila II

Informazio guztia: http://berdintasuna-urolagaraia.blogspot.com.es/


 

gaiak-sexugaiak-gorputza



Buletina hedatu - Difunde el boletín



¿Por qué tantas mujeres se pasan la vida a dieta y se ven gordas aunque no lo estén? Zergatik hainbat mutil gimnasioarekin obsesionatuta daude? Hamaika galdera eta "Beldur Barik sortu" bideoa.
Printzetsaren eredua txikitatik sartzen digute

Noizbait pentsatu al duzu Disney-eko pelikulekin ikasten dugun emakume eredua? ¿A quién no le han enseñado de niña a querer ser princesa? Guapa, femenina, esperando a su príncipe y dispuesta a dejarlo todo por él. Baina badaude beste motatako printzesak ere.
Aldizkari femeninoak kritikoki irakurri!

Aldizkari femeninoek emakume arrakastatsua izateko gomendioak ematen dituzte. Honi buruz zihoan Beldur Barik 2011 lehiaketako lehenengo kategoria irabazi zuen Garena bideoa. Las revistas en aparencia nos animan a sentirnos seguras y querernos, pero sólo las mujeres con un cuerpo determinado tienen cabida en sus portadas y nos dicen qué hacer para ser cómo ellas. El proyecto 'Poses' parodia esa presión.

Emakumeen %40ak dieta egiten du. Analizamos por qué nos meten tanta caña con la delgadez (sobre todo a las chicas) y las consecuencias que tiene. Física o química, Anatomía de Grey eta Krudas Cubensi-ren bideoekin.
Mutilek ere presio estetikoa daukate

El modelo de belleza y de cuerpo envidiable que se presenta a los chicos tiene mucho que ver con la idea de cómo tiene que ser un hombre: masculino, fuerte, deportista. Estetikaren inguruan zaindu behar dute baina homofobia agertzen da gehiegi apaintzen badira. Eta zakilarekin mila konparazio, txantxa... Nola bizi duzu zuk hau guztia?

Noizbait pentsatu al duzu zenbat gauza erabili eta egin behar ditugun emakume etiketa hori betetzeko? Depilatu, takoiak, bulerretakoa eta poltsak erabili, aurpegia makilatu eta azazkalak margotu… Vídeos y artículos para que te preguntes por qué nos imponen esas cosas que no se exigen a los chicos, y qué efecto tienen sobre nuestro cuerpo y sobre nuestra identidad. Zure hilekoa hobeto bizitzeko bideo eta artikuluak

Mingarria, zikina, lotsagarria… Konturatu al zara betidanik hilekoaren inguruan jaso ditugun mezu txarrak? Os recomendamos dos artículos y un vídeo que os ayudarán a aceptar y vivir mejor la menstruación.

Oraindik ere klitoria askorentzat ezezaguna da, masturbazioa sekulako tabua, eta aluaren inguruan mezu txar pilo bat jasotzen ditugu: usain txarra daukala, besteak beste. Os recomendamos vídeos y libros para conocer vuestro cuerpo y disfrutarlo.
Txuriak, argalak eta gazteak ez diren gorputzen argazkiak erakusten dizkizuegu

Tanto para mujeres como para hombres, los medios sólo visibilizan un tipo de cuerpo: joven, delgado o fuerte, blanco... Beste gorputz motan ikusgai egiten dituzten argazki proiektuak erakusten dizkizuegu: lodiak, elbarrituak, lesbiana beltzenak, intersexualak...

Bebe, Fermin Muguruza, P!nk, Zea Mays... Gorputzaren inguruko zerrenda bat sortu dugu denon artean. Canciones que hablan de la belleza diversa, de la masturbación, que denuncian la cirugía estética o tratar a las mujeres como objetos sexuales... ¿Alguna propuesta más?

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify