Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Lehiaketa Lokalak 2015

Curso de Cortos

Beldur Barik Jarrera Lehiaketara aurkeztu nahi al duzu? Bai! Amurrion bideoa egiteko ikus-entzunezko tailerra antolatu dute! Animatu eta parte hartu!

NOIZ? / ¿CÚANDO?

Urriak 17 Octubre

NORETZAT? / DIRIGIDO A...

12-26 urteko gazteak. Jóvenes de 12 a 26 años.

NON? / ¿DÓNDE?

Kultur Etxean. En la Casa de Cultura

ORDUTEGIA? / HORARIO

10:00-19:00

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!! ZURE BELDUR BARIK JARRERA ZABALDU!


 

 
cartel beldur barik-OK LOKALAPARTE HARTZAILEAK / PARTICIPANTES


12-26 urte bitarteko gaztea bazara eta Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko edo Urduñan erroldatuta, ikasten eta/edo herri horietako elkarteren batean parte hartzen baduzu... animatu eta Lehiaketan parte hartu!

2 kategoria ditugu: 1.go kategoria (12-17 urte) eta 2. kategoria (18-26 urte). Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.

Si tienes entre 12 y 26 años y estás empadronada y/o estudias en Amurrio, Artziniega, Ayala, Llodio, Okondo, Orozko y Orduña o estás participando en alguna asociación de estos municipios... ¡ANÍMATE Y PARTICIPA!

Podrás participar en una de las dos categorías: 1ª categoría (12-17 años) y 2ª categoría (18-26 años). Se puede participar de manera individual o colectiva, como centro educativo o aula o como asociación.

NOLA PARTE HARTU/ CÓMO PARTICIPAR

Aiaraldeko deialdian parte hartu nahi dutenek, osorik bete beharko dute www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa, goian adierazitako betekizunak betez. Aiaraldeko lehiaketan aurkeztutako lanek zuzenean parte hartuko dute EAEko lehiaketaren 6.edizioan ere!

Las personas interesadas en participar en esta convocatoria deberán cumplimentar en su totalidad el formulario que encontrarán en la web www.beldurbarik.org, cumpliendo todos los requisitos que se indican arriba. ¡Los trabajos presentados al concurso comarcal optarán automáticamente también a los premios de la 6º edición del concurso autonómico!

JASOTZEKO EPEA / PLAZO MÁXIMO DE RECEPCIÓN

Lanak azaroaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira (egun hori barne).

El plazo de entrega de los trabajos finalizará el 11 de noviembre (inclusive).

SARIAK / PREMIOS

1.go kategoriako saria: 150€

1.go kategoriako aipamen berezia: 100€

2. kategoriako saria:300€

2. kategoriako aipamen berezia: 200€

Sari hauek eskuratu dituzten lanek zuzenean erkidego mailako lehiaketako sariak eskuratu ahal izango dituzte.

Los trabajos presentados al concurso Aiaraldeko optarán automáticamente también a los premios del concurso autonómico.

EPAIA / FALLO DEL JURADO

Proiektu irabazleen epaia azaroaren 28an emango da jakitera, Amurrion egingo den Beldur Barik lehiaketa autonomikoaren sari banaketaren baitan.

El fallo del jurado se hará público el día 28 de noviembre, en la entrega de premios del concurso Beldur Barik autonómico que tendrá lugar en Amurrio.

LEHIAKETAREN OINARRIAK / BASES DEL CONCURSO

Sakatu irudiaren gainean oinarriak deskargatzeko.

Haz click en la imagen para descargarte las bases.

Oinarriak BB 2015-euskera

Bases BB 2015-castellano

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU / MÁS INFORMACIÓN


AMURRIO


Posta elektronikoa: raguilar@amurrio.org


Telefonoa: 945891161


AIARA


Posta elektronikoa: cayala.cultura@gmail.com


Telefonoa: 677566289


ARTZINIEGA


Posta elektronikoa: cayala.cultura@gmail.com


Telefonoa: 677566289


LAUDIO


Posta elektronikoa: berdintasuna@laudio.eus


Telefonoa: 944034854


URDUÑA


Posta elektronikoa: berdintasuna@harilka.org


Telefonoa: 945383003


OROZKO


Posta elektronikoa: berdintasun.orozko@bizkaia.org


Telefonoa. 946339633


OKONDO


Posta elektronikoa: cayala.cultura@gmail.com


Telefonoa: 677566289


ANIMATU ETA LEHIAKETAN PARTE HARTU! ZURE BELDUR BARIK JARRERA AGERTU!

Cartel-2015

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 6. edizioa antolatu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Lehiaketaren helburua:

Errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska-mutilek aurre nola egiten dieten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatzea.

Parte hartzaileei eskakizunak:

  • Tolosa eta Tolosaldeako 12 eta 26 urte arteko neska-mutilak.

  • Proposamenak banaka edo taldean aurkez daitezke (taldeen kasuan, gutxienez neska batek parte hartuko du), ikastetxe gisa edo ikastetxeko ikasgela gisa.

  • Proposamen kopuruari dagokionez ez dago mugarik.

  • Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke, betiere, euskarara egindako itzulpena erantsiz gero.

  • Gaien planteamenduan izandako jarrera eta originaltasuna, estilo eta generoen ugaritasuna eta hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabiltzea hartuko da kontuan, ohiko estereotipo maskulino eta femeninoak gaindituz.


Lehiaketatik kanpo geratuko dira eduki, hizkuntza, irudi edo mezua dela eta sexuagatik baztertzaileak izan daitezkeen proposamenak, iraingarriak izan daitezkeenak, hirugarren batzuen sentsibilitatea iraindu edo eskubideak urra ditzaketenak.

Modalitateak:

Beldur Barik jarrera erakusten duten edozein adierazpen mota: ekintzak, ideiak, bideoak, kontzeptuak, argazkiak, proiektuak, proposamenak, musika, poesia, eskultura, dantza, animazioak, performanceak, ilustrazioak, gogoetak, diseinuak, instalazioak eta abar.

Nori zuzenduta dago bereziki?

  • Kalean bakarka ibiltzeko beldur bazara.

  • Kontrolatu eta umilia zaitzaten prest ez zaudelako bikote-harremana hautsi baduzu

  • “Benetako gizon” izateaz, inoiz zure sentimenduak agertzeko edo partekatzeko aukerarik ez izateaz nazkatuta baldin bazaude

  • Zure sexualitatea askatasunez bizi nahi baduzu, behartu gabe edo presiorik gabe.

  • “Ezezkoa ezezko dela” eta “baiezkoa baiezko dela” ziur baldin bazaude eta epairik jaso gabe adierazi nahi baduzu.

  • Eremu publikoren batetik (taberna, metroa, kalea...) alde egin baduzu erasoa jaso duzulako eta nola jokatu ez zenekielako.

  • Horrelako egoera bati aurre nola egin asmatu baduzu eta zure esperientzia beste neska batzuentzat lagungarri izan daitekeela uste baduzu.

  • Beldurrez zinemara, bidaiatzera, mendira, kontzertu batera edo antzeko beste ekintza batzuetara joateari utzi badiozu...

  • Etengabe zeinen ausarta, gogorra eta indartsua zaren frogatu behar izateaz nekatuta bazaude.

  • Beldurrak geldiaraz zaitzan uzten ez baduzu eta bakarka abenturak izaten ausartu bazara.

  • “Ustez” broma sexistez nazkatuta baldin bazaude, jokabide sexistez lotsatzen bazara.


Kasu horietakoren batean zure burua identifikatzen baduzu, edo kasu horiek ezagutzen duzun norbait gogora ekartzen badizute, lehiaketa hau zuri zuzenduta dago. Hartu parte Beldur Barik! lehiaketan eta zure jarrerarekin frogatu sexismorik gabeko gizartea eraikitzeko duzun konpromisoa, berdintasunean, askatasunean eta guztion gozamenean oinarrituta.

Parte hartzeko epeak:

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea, urriaren 5ean hasiko da eta abenduaren 4an bukatuko da (biak barne).

Sariak:

1. KATEGORIAKO SARIA: 225€

2. KATEGORIAKO SARIA: 225€

Epaia Tolosan, abenduaren 17an, 20:00etan TOPICen izango den Hi, haiz hi!/Beldur Barik Jaialdian aurkeztuko da. Epaia zuzenean jakinaraziko zaie irabazleei.

Informazio gehiago behar baduzu:

Harremanetarako: Gazteria eta Berdintasun Sailak - Tolosako Udala
Telefono-zenbakia: 943 670 383 (Kultur Etxea)
E-mailak: gazteria@tolosa . eus eta berdintasuna@tolosa . eus

BELDUR BARIK HI HAIZ HI azala Lehiaketaren Oinarriak

 
cartel BB Basauri

Nortzuk parte hartu dezakete

“EIBAR BELDUR BARIK” 2015ko SARIA: Eibarren erroldaturiko pertsonentzat, hain zuzen ere.

Sariak:

1. kategoria: 12-17 urte: 400 €*


2. kategoria: 18-26 urte: 400 €*


Eibarko Udaleko Berdintasunerako Sailak herriko proposamen onenak sarituko ditu, udalerrian proposamenak bultzatzeko eta sustateko asmoz.
Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko
*Herri mailako saria Eibarko dendetan gastatu ahal izango den 400€ko bale bat izango da.

Nola parte hartu:

Eibarren erroldatutako pertsonek, zuzenean, bi lehiaketetan parte hartuko dute, beraz, beldur barik WEB gunean lehiaketa orokorrerako beteriko formularioa betetzearekin, nahikoa izango dute.

Izen-ematea:

Eibarren erroldatutako pertsonek, zuzenean, bi lehiaketetan parte hartuko dute, beraz, beldur barik WEB gunean lehiaketa orokorrerako beteriko formularioa betetzearekin, nahikoa izango dute.

Lanak jasotzeko epea:

Jasotzeko epea azaroaren 11an amaituko da (egun hori barne).

Epaimahaia:

Antolatzaileek toki mailan artearekin, berdintasun politiken sustapenarekin eta emakumeenganako biolentziaren kontrako borrokarekin zerikusia duten pertsonez osatutako epaimahaia izendatuko dute. Epaia ezagutzera ematen den unean emango da jakitera nortzuk diren. Epaimahaikoek herriko lan guztiak aztertuko dituzte, saria eman gabe ere utz dezaketelarik.

Epaimahaiaren epaia:

Azaroaren 27an, ostirala, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren testu inguruan, Portalean, Areto Nagusian EIBAR BELDUR BARIK Jaialdia izango da, non herriko lanak aurkeztu eta epaia ezagutzera emango den, herri-mailako sariak ere banatuz.

Lehiaketaren oinarriak:

oinarriak

Informazio gehiago:

BERDINTASUN ARLOA
Bista Eder, 10, 4. Pisua
20600 EIBAR
Tel: 943708440 / Faxa: 943708441 / email: berdintasuna@eibar.eus
ANDRETXEA
Zezendibe, 9 behea
20600 EIBAR
Tel: 943700828 / email: andretxea@gmail.com

ANIMATU ETA ZURE BELDUR BARIK JARRERA AGERTU ETA ZABALDU!


 

cartel BB Basauri


Laugarrenez, Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak Beldur Barik lehiaketa antolatuko du Arratian.


Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuriko 12 eta 26 bitarteko urteko neska-mutilek parte hartu ahal dute kategoria bitan:

  1. Kategoria: 12-17 urte

  2. Kategoria: 18-26 urte


Lehiaketan parte hartzeko, Arratiako udalerrietan erroldaturik egon behar da.

Arratiako Sariak:


1. Kategoriako saria (12-17 urte): 300€

2. Kategoriako saria (18-26 urte): 300€

Epaia azaroaren 27an jakinaraziko da, Sari Banaketa Ekitaldian.

Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira

Aurkezteko epea: 2015eko irailaren 11tik azaroaren 11ra


Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Lehiaketa Globala eta, bestetik, Arratiako lehiaketa. Bietan, arauak berberak dira.


Informazio gehiago jasoteko:


Arratiako Udalen Mankomunitatea


Bardintasun Zerbitzua


94 631 1717


Berdintasuna.arratia@bizkaia.org


http://www.arratia.net/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20150911_beldurbarik.aspx

Lehiaketaren oinarriak:

oinarriak Lehiaketaren oinarriak euskeraz

bases-2015-castellano mod-01 Lehiaketaren oinarriak gazteleraz

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU ARRATIAKO BELDUR BARIK LEHIAKETAN!!!


 

 

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify