Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Lehiaketa Lokalak 2015

ikus-entzunezkoa

Elorrio Beldur Barik Jarrera Lehiaketan parte hartzeko ikus-entzunezko tailerra antolatu dute!


Durangaldeko “Beldur Barik Jarrera 2015 Bideo-lehiaketa”n aurkeztezko film laburra sortzeko tailerra.12 eta 26 urte bitarte baduzu, interesatzen zaizu!


Banaka edo taldeka parte har dezakezu.
Neska eta mutilentzat.
Euskaraz

Egun osoko tailerra. 10.30-13.30 eta 16.30-19.30.

Elorrioko web guneko informazioa nahi baduzu, hemen sakatu.

Izena emateko: genero_teknikaria@elorrio.net

Izena emateko azken eguna: 2015/10/21

Plaza mugatuak!!!

Apuntatu zaitez eta zure Beldur Barik Jarrera agertu!


 

CartelBB_2015ermua_23_09_2015_10_01_23

Parte hartzaileak

12-26 urte badituzu eta Ermuan erroldatuta bazaude, Ermuako Beldur Barik Jarrera Lehiaketan parte hartu dezakezu. ANIMATU!

Ermuko Lehiaketan parte hartzen badut... zer gertatzen da Lehiaketa orokorrarekin?

Lasai! Ermuan erroldatutako pertsonek bi lehiaketetan parte hartu ahal izango dute: lehiaketa orokorrean eta Ermukoan. Herriko lehiaketan parte hartzeko, galdetegia bete eta www.beldurbarik.org web plataformaren bitartez bidaltzearekin batera, mezu bat bidali beharko da igualdad2@udalermua.net helbide elektronikora ondorengo datuekin: partaidearen izen-abizenak -partaidea talde bat ba da, harremanetarako pertsona batena-, helbide elektronikoa, eta telefono mugikorraren zenbakia. Aurkeztutako lanaren izenburua ere adierazi beharko da eta zein kategoriatan parte hartu nahi den, bai eta lana dagoen Youtube edo Vimeo plataformaren link-a ere.
Partaidea talde bat izanez gero, taldeko kide bat, gutxienez, Ermuan erroldatuta egon beharko da.

Jasotzeko epea

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2015eko irailaren 11an hasiko da eta 2015eko azaroaren 11an
amaituko da (biak barne).

Zeintzuk izango dira sariak?

1. kategoria: 12-17 urte: 300 €
2. kategoria: 18-26 urte: 300 €
Eta lasai berriro ere! Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko

Eta noiz jakingo dugu epaia?

Azaroaren 25ean, asteartea, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren testu
inguruan, Ermuko Lobiano jauregian ERMUA BELDUR BARIK Jaialdia izango da, non herriko lanak
aurkeztu eta epaia ezagutzera emango den, herri-mailako sariak ere banatuz. Antolatzaileek hala eskatuz
gero, herri-mailako lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiek beren obra jaialdi honetan erakusteko edo
aurkezteko konpromisoa hartzen dute.

Informazio gehiago behar baduzu:

www.ermua.es
igualdad2@udalermua.net
Emakumeen Topalekua
Izelaieta, 12
48260 ERMUA
Tfnoa. 943 171030
Faxa 943 170123

Hemen dituzu ere oinarriak!

BBoinarriak-lehiaketa-ERMUA-2015-bilingue_15_09_2015_10_15_45

PENTSATU, EZTABAIDATU ETA... ANIMATU!!! ZURE BELDUR BARIK JARRERA BIDEO BATEAN AGERTU!

Durangaldean ere, Beldur Barik Lehiaketa Lokala!


Cartel-2015-BB Durangaldea

Parte hartu dezaket? / ¿Puedo participar?

Lehenengo baldintza zure adina izango da. 12-26 urte urte badituzu, lehenengo baldintza beteta.

Primera condición, la edad. Si tienes entre 12 y 26 años, primer ok a las condiciones.

Durangaldeko Beldur Barik Jarrera Lehiaketan parte hartzeko, Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta eta Zaldibarren erroldatuta, ikasi edo herri hauetako elkarteren batean parte hartzen egon behar duzue.

Para poder tomar parte en el Concurso Beldur Barik Jarrera de Durangaldea, teneis que estar empadronadas/os, estudiar o participar activamente en alguna asociación de alguno de estos municipios: Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta y Zaldibar.

Sariak / Premios


Lanak bi kategorien arabera aurkeztu ahal izango dira: 1.go kategoria (12-17 urte bitartekoak) eta 2. kategoria (18-26 urte bitartekoak). Sariak:


  • 1.go kategoriaren saria: 150€. Aipamen berezia: 100€

  • 2. kategoriaren saria: 300€. Aipamen berezia: 200€


Los trabajos se podrán presentar según dos categorias: 1ª categoría (12-17 años) y 2ª categoría (18-26 años). Premios:

  • 1ª categoría: 150€. Mención especial: 100€

  • 2ª categoría: 300€. Mención especial: 200€


Lanak entregatzeko epeak / Plazos para entregar los trabajos


Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2015eko irailaren 11an hasiko da eta 2015eko azaroaren 11an amaituko da (biak barne).

El plazo de apertura y recepción de los trabajos es a partir del 11 de septiembre y terminará el 11 de noviembre (ambos inclusive).

Epaimahaia / Jurado


Durangaldeko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta eta Zaldibarko udalek epaimahai bat izendatuko dute, eta epaimahai hori berdintasun politiketan eta emakumeekiko indarkeriaren aurka lan egiten duten zenbait pertsonek osatuko dute. Erabakia jendeaurrean jakinarazten denean esango dute zeinek osatzen duten epaimahai hori.

Para la valoración y designación de premios de propeustas presentadas por las y los jóvenes de Durangaldea, los Ayuntamientos de Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta y Zaldibar designarán un jurado integrado por personas implicadas en el impulso de políticas de igualdad y lucha contra la violencia hacia las mujeres y la educación. Su composición se dará a conocer al hacerse público el fallo.

Epaia noiz izango da? / Fecha del fallo


Proiektu irabazleen epaia azaroaren 26an emango da jakitera, Elorrioko Arriola Antzokian egingo den Durangaldeko Beldur Barik Topaketan, arratsaldeko 18:30etan.

El fallo del jurado se hará público el día 26 de noviembre, en el Encuentro Beldur Barik de Durangaldea, que tendrá lugar en Arriola Antzokia de Elorrio, a las 18:30h.

Informazio gehiago behar dut! / ¡Necesito más información!


Hurrengo Udalen Berdintasun arloak:

Áreas de igualdad de los Ayuntamientos de Durangaldea:

ABADIÑO: 944 669 420 / 662 326 118

BERRIZ 946 824 036 / 946 854 525

DURANGO: 946 030 042 / 618 656 070

IURRETA: 946 200 342

ELORRIO: 946 582 712

ZALDIBAR: 946 827 016

Eta oraindik informazio gehiago behar baduzu...

Abadiño:Facebook eta Twitter.

Durango: Facebook eta Twitter.

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU 2015 BELDUR BARIK LEHIAKETAN!


Parte hartzeko oinarriak / Bases para concursar:


Bases Durangaldea


Oinarriak Durangaldea

Abanto-Zierbenan Beldur Barik Lehiaketa lokala!


Cartel BB Lehiaketa_AZ_2015


Nortzuk partu harte dezakete?


Abanto-Zierbenan bizi edo ikasten baduzu, 12-26 urte badituzu, banaka edo taldeka parte hartu dezakezu! Horretarako, bi kategoria daude: 1.go kategoria (12-17 urte bitartekoa) eta 2. kategoria (18-26 urte bitartekoa).

Zenbat proiektu aurkeztu ditzazket?

Gehienez hiru.

Zein da lanak entregatzeko epea?

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 11n hasiko da eta azaroaren 11n bukatuko da.

Zeintzuk dira sariak?

1.go kategoriako saria: 500€ (txeke oparia udalerriko elkartutako komertzioetan erabiltzeko)
2.go kategoriako saria: 500€ (txeke oparia udalerriko elkartutako komertzioetan erabiltzeko)


Zein da epaimahaia?

Herriko epaimahaia honako hauek osatuko dute: udalerriko kultur elkarteen ordezkariak, hezkuntza erakundeen ordezkariak, eta artearekin eta kulturarekin lotuta dauden Abanto-Zierbenako herritarrak. Epaia jakinaraztean adieraziko da zein diren epaimahaikideak.

Epaia noiz izango da?

Udal lehiaketaren sariak 2015ko azaroaren 25 egunean inguru Emakumeeganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta emango dira jakitera. Irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie eta www.abanto– zierbena.org web orrian emango dira argitara .
Sari banaketa ekitaldia antolatuko da eta ohizko hedabideen bidez emango da jakitera data.


Parte-hartu nahi dut! Non informatu naiteke?


Beldur Barik web gunean informatu zaitezke. Ostiralero lehiaketari buruz hitzegitera goaz! Eta Abanto-Zierbena eta beste udalerritan antolatzen diren lehiaketei buruz, astelehen eta asteazkenetan!

Argibide gehiago:
www.abanto-zierbena.org
berdintasuna@abanto-zierbena.org
94 636 20 00
www.beldurbarik.org

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

 
ZER?

Ikastaroaren helburua da gure gorputza soinu-tresna moduan ikustea, elkarrekin espazio publikoan ditugun oztopoak gainditzeko, gure aldarrikapenak ozen entzun daitezen. Horretarako, hauxe landuko da: ahotsa erabiltzeko kontzientzia hartu, egoki erabili eta proiektatzea, gorputza dikzio onerako tresna eta oinarria izatea eta ikasiko duguna egunerotasunean erabiltzea.

NORI ZUZENDUA?

16 urtetik aurrerako neska eta emakumeei

NOIZ?

Urriak 27, 28 eta 29. Asteartea-Asteazkena-Osteguna

Ordutegiak:  Asteartea 17:00-21:00

Asteazkena 17:00-20:00


Osteguna 17:00-20:00


NON?

Astrabuduako anbulatorio zaharrean

DINAMIZATZAILERIK BAI?

Noski, Zahira Montalvo izango dugu tailerra dinamizatzen.

IZENA EMATEKO EPEA?

Irailaren 22tik aurrera, ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago arte.

NON EMAN DEZAKET IZENA?

Berdintasun Arloa.

berdintasuna@erandioko-udala.net


ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!


 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify