Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Lehiaketa Lokalak 2015

Autodefentsa feminista ikastaroa Erandion!


Tailerraren abiapuntua da emakume guztiok defenda dezakegula geure burua. Ideia horretan oinarrituta, geure errealitateera egokitutako erantzunak landu eta sortuko ditugu elkarrekin, egunerokotasunean bizitzen ditugun mikromatxismoak identifikatuko ditugu eta gure arteko segurtasun- eta laguntza-sareak sortuko ditugu

NOIZ?

Azaroak 2, 4, 9 eta 11. Astelehena eta asteazkena

Ordutegia: 17:00-19:30

NORETZAT?

16 urtetik aurrerako neska eta emakumeei zuzenduta.

NON?

Tartanga Polikiroldegia

NOREN ESKUTIK?

Isabel Bernal (gogoratzen duzue berarekin elkarrizketa? Hemen sakatu berriro irakurtzeko)

IZENA EMATEKO EPEA?

Irailaren 22tik aurrera, ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago arte.

INFORMAZIO GEHIAGO?

Berdintasun Arloa.

berdintasuna@erandioko-udala.net

 

 
Cartel-2015

Erandion, Beldur Barik Lehiaketa !


Parte hartu dezaket?

12-26 urte badituzu, banaka edo taldeka parte hartu dezakezu! Horretarako, bi kategoria daude: 1.go kategoria (12-17 urte bitartekoa) eta 2. kategoria (18-26 urte bitartekoa).

Zenbat proiektu aurkeztu ditzazket?

Gehienez hiru.

Zein da lanak entregatzeko epea?

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 11n hasiko da eta azaroaren 11n bukatuko da.

Zeintzuk dira sariak?

1.go kategoriako saria: 250€

1.go kategoriako aipamen berezia: 100€

2. kategoriako saria: 250€

2. kategoriako aipamen berezia: 100€

Zein da epaimahaia?

Erandioko Udalak epaimahai bat izendatuko du, hainbat arlotako adituekin osatuta: berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria lantzen dutenek, hezkuntza, kultura, eta gazteria, besteak beste.

Epaimahaiaren erabakiei ezin zaie aurka egin.

Epaia noiz izango da?

Horretarako itxaron beharko duzu.... Lehen eta bigarren kategoriako proiektu irabazleak Beldur Barik Udal Sari Banaketan emango dira jakitera. Honen berri (eguna eta lekua) aurrerago emango dizuegu.

Erabakita! Parte-hartzera noa! Non informatu nahiteke?

Beldur Barik web gunean informatu zaitezke. Ostiralero lehiaketari buruz hitzegitera goaz! Eta Erandio eta beste udalerritan antolatzen diren lehiaketei buruz, astelehen eta asteazkenetan!

Baita ere informazio guztia Erandioko web gunean aurkituko duzu...

Berdintasun Zerbitzuan... ERANDIO UDALERRIKO INFORMAZIOA. Berdintasun Zerbitzua. Desanexio Kalea, 4-Altzaga (Erandio). Tel: 94.417.56.16. berdintasuna@erandioko-udala.net

Erandio Berdintasun Facebook-eko orrialdean ere!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!


 

 
Tarjeton Creacion audiovisual 2015 (C)

Participa en el taller “CREACIÓN AUDIOVISUAL BELDUR BARIK” y…
Aprenderás los diferentes pasos a seguir para la creación de un cortometraje, desde la elaboración del guión hasta la posproducción pasando por el rodaje. Así podrás crear tu propio corto1 con el que plasmar actitudes positivas de respeto, igualdad y prevención frente a la violencia sexista y podrás participar en el concurso Beldur Barik Jarrera Lehiaketa 2015.

Tarjeton Creacion audiovisual 2015 (E)

 

“BELDUR BARIK IKUS-ENTZUNEZKO SORKUNTZA” lantegian parte hartu eta…
Ikasiko dituzu film laburrak sortzeko eman behar diren pausoak: gidoia lantzea, filmatzea1 eta postprodukzioa. Horrela zuk zeuk sortutako film laburrarekin 2015eko Beldur Barik lehiaketan parte hartu ahalko duzu errespetuzko, berdintasunezko eta sexu indarkeriari aurre hartzeko jarrera positiboak islatzeko.

¿CUÁNDO? / NOIZ?

14 y 23 de octubre (miércoles y viernes) / urriak 14 eta 23 (asteazkena eta ostirala)

HORARIO / ORDUTEGIA

de 18:30 a 20:30h. / 18:30etatik 20:30etara

DIRIGIDO A / NORI ZUZENDUA

chicas y chicos de entre 12 y 26 años / 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilei

LUGAR / LEKUA

Centro Cívico Aldabe, sala Polivalente / Aldabeko gizarte etxea, Erabilera askotarako aretoa

FORMADORA / NORK EMATEN DU TAILERRA?

Helena González Estévez

INFORMACIÓN E INSCRIPCIONES / INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

010
www.vitoria-gasteiz.org/igualdad
Centros Cívicos / Gizarte etxeak

PLAZO PARA LA INSCRIPCIÓN / IZENA EMATEKO EPEA

hasta el 7 de octubre de 2015 / 2015eko urriaren 7ra arte

 
Vitoria-Gasteizen bizi bazara, 16-26 urte bitartekoa bazara... Animatu eta Beldur Barik Lehiaketan parte hartu! Hemen aurkituko dituzu parte hartzeko argibideak... ADI!TRIPTIKOA CASTELLANO

KATEGORIAK / CATEGORÍAS

1. kategoria: 12 – 17 urte
2. kategoria: 18 – 26 urte
Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.

PARTE HARTZEKO... / ¿CÓMO PARTICIPAR?

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko dute (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera). Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da WEB gunean adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela.
Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren lanek erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute automatikoki.

LANAK JASOTZEKO EPEAK / PLAZOS PARA LA RECEPCIÓN DE TRABAJOS

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2015eko irailaren 11n hasiko da eta 2015eko azaroaren 11n amaituko da (biak barne).

SARIAK / PREMIOS

Lehen kategoria, 12-17 urte:

Lehenengo saria: 300€
Bigarren saria: 200€
Aipamen berezia: 100€ (epaimahaiak sari hau egokitzat jotzen badu soilik).



Bigarren kategoria, 18-26 urte:

Lehenengo saria: 300€
Bigarren saria: 200€
Aipamen berezia: 100€ (epaimahaiak sari hau egokitzat jotzen badu soilik).


EPAIMAHAIA / JURADO

Gasteizko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, Vitoria-Gasteizko Udalak epaimahai bat izendatuko du. Epaimahai hori berdintasun politiketan eta emakumeekiko indarkeriaren aurka lan egiten duten zenbait pertsonak osatuko du. Erabakia jendaurrean jakinarazten denean esango dute zeinek osatzen duen epaimahai hori.

EPAIA / FALLO DEL JURADO

Udal lehiaketaren sariak 2015eko azaroaren 20an emango dira jakitera Montehermoso Kulturunean. Irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie eta www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna web orrian emango dira argitara.

ORAINDIK INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU... / NECESITO MÁS INFORMACIÓN...

www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna eta www.beldurbarik.org
945 16 13 45

Hemen dituzu parte hartzeko oinarriak!

Jarraitu gaitzazu ere sare sozialetan! Facebook eta Twitter-en!!!

Animatu! Pentsatu, eztabaidatu eta ekin! Zure Beldur Barik jarrera agertu!

TRIPTIKOA EUSKERAZ

Basaurin Beldur Barik Lehiaketa izango dugu!


cartel BB Basauri

 

Sariak

Lanak bi kategorien arabera aurkeztu ahal izango dira: 1go kategoria (12-17 urte bitartekoak) eta 2. kategoria (18-26 urte bitartekoak). Eta kategoria baikoitzak sari bat izango du, 500 eurotakoa.

Lanak entregatzeko epeak

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2015eko irailaren 11an hasiko da eta 2015eko azaroaren 11an amaituko da (biak barne).

Epaimahaia

Basauriko lan irabazlea aukeratzeko Basauriko Udaleko Berdintasun Sailak epaimahaia izendatuko du. Epaimahai hau Udaleko Gazteria eta Berdintasun Sailetako ordezkari politikoek eta Udalerriko Emakume Elkarte eta Mugimendu Feministako ordezkariek osatuko dute.
Epaimahaiak aurkeztutako lanetan euskararen erabilera balioetsiko du.

Epaia noiz izango da?

Basauriko tokiko sariak, abenduaren 1ean (asteartea) ezagutzera emango dira, arratsaldeko 19etan, MARIENEAn – Basauriko Emakumeen Etxean.

Informazio gehiago behar dut!

Basauriko izanik, MARIENEAn (Kareaga Goikoa 54ean)

Telefonoz: 94 612 41 00 edo emailez: beldurbarikbasauri@gmail.com

Eta oraindik informazio gehiago behar baduzu...

Sartu Basauriko Udala edota Marienearen web gunera eta hemen informazio guztia aurkituko duzu.

Sartu Facebook -era eta sakatu Marienea Basauri atsegin duzula.

Edota Twitter-en Marienea jarraitu!

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU 2015 BELDUR BARIK LEHIAKETAN!


 

 

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify