Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Arratia

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 7. edizioa antolatu du. Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.


Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.


cartel-2016


Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren 7. edizioa! Lehenengo aldia da parte hartzen duzula? Zenbat aldiz parte hartu duzu? Indarkeria sexistaren aurrean zure Beldur Barik Jarrera zein den ezagutu nahi dugu! Horregaitik Arratian ere Beldur Barik Lehiaketa antolatu da! Hemen duzu/duzue informazio guztia!


Parte hartu dezaket?


Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuriko 12 eta 26 bitarteko urteko neska-mutilek parte hartu ahal dute kategoria bitan:

  1. Kategoria: 12-17 urte

  2. Kategoria: 18-26 urte


Lehiaketan parte hartzeko, Arratiako udalerrietan erroldaturik egon behar da.

Lanak jasotzeko epea


Azaroaren 9an (egun hori barne).


Nola parte hartu?




  1. Osorik bete beharko duzue www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa.

  2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.

  3. Lana jasota antolatzaileek baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.


Sariak


1.go kategoriako saria (12-17 urte): 300€


2. kategoriako saria (18-26 urte): 300€


Epaimahaia


Antolaketak epaimahaia izendatuko du. Epaimahaia ondokoak osotuko dute: Arratiako Udalen Mankomunitateko ordezkaria, Emakume Elkarteetakoa, eta Hezkuntza munduko ordezkaria.


Sari banaketa


Ebatzia azaroaren 25ean jakinaraziko da, Sari Banaketa Ekitaldian, Diman.

Oinarriak


Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.


Microsoft Word - bases-concurso-local-2016-euskera.doc

Informazio gehiago


www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org


ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA

BERDINTASUN ZERBITZUA

94 631 17 17

berdintasuna.arratia@bizkaia.org

www.arratia.net

 

 


Pentsatu... eztabaidatu... ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify