Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Arrigorriaga



Kurtso hasierarekin batera dator Beldur Barik Lehiaketaren edizio berri bat! Eta iadanik zazpigarrena ospatzen dugu! Arrigorriagan ere Beldur Barik Lehiaketa antolatu dute! Hona hemen informazio guztia!

Kategoriak

1. Kategoria: 12 -17 urte.
2. Kategoria: 18-26 urte.

Lanak jasotzeko epea


Azaroaren 9an (egun hori barne).


Nola parte hartu?

  1. Osorik bete beharko duzue www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa.

  2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.

  3. Lana jasota antolatzaileek baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.


OHARRA: Lehiaketa hau Arrigorriagakoa da eta berez onetsiko dira toki mailako lehiaketaren deialdirik ez duten Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietako gazteek aurkeztuko dituzten lan guztiak, hala maila indibidualekoak nola taldekakoak.

Sariak


Honako hauek izango dira sariak:


1.Kategoria: 300 €* sarietan, bi (150 €) edo hiru (100 €) saritan banatuko direnak aurkeztutako lanen kalitatearen arabera. Hau horrela izango da, aurreko urteetan epaimahaiak zailtasunak izan dituelako saribakar bat hautatzeko.


2.Kategoria: 200 €* sari bakar batean.



*Sari hauei, bere zenbatekoa dela eta, ez dagokie erretentzio fiskalik.

Parte-hartzaile guztiek diploma jasoko dute.


Epaimahaia


Lehiaketa honen sustatzaileak diren udal sailek epaimahaia izendatuko dute. Hau osatzen duten pertsonek proiektu honi lotutako gizarte eta kulturaren arloko ordezkariak izango dira.


Sari banaketa


Epaileek lehen eta bigarren kategoriako proiektu irabazleak azaroaren 20tik aurrera emango dituzte jakitera, bai Arrigorriagako Udalaren web orriaren bidez bai Arrigorriagako Gazteguneko sare sozialen bidez. Sariak eta diplomak azaroaren 25aren astean banatuko dira, emakumeenganako indarkeriaren aurkako 2016ko kanpainaren barruan. Epaimahaiak erabakiarekin batera jakinaraziko du non, noiz eta zein ordutan egingo duten banaketa.


Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.



oinarriak-arrigorriaga-2016


Informazio gehiago


www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org


Tokiko lehiaketa hau Arrigorriagako Berdintasuna eta Gazteria sailen lankidetzari esker deitu da, gure udalerrian berdintasun arloan aurrera joateko ahaleginean.


Informazio gehiago jasotzeko:
Gazteria saila: 946 001 876 (Gaztegunea –Ugertza bidea 1)
gaztegunea@arrigorriaga.eus
http://www.arrigorriaga.eus/eu-ES/Zurezerbitzura/Gazteria/Orrialdeak/default.aspx


Berdintasuna saila: berdintasuna@arrigorriaga.eus
http://www.arrigorriaga.eus/eu-ES/Zurezerbitzura/Berdintasuna/Orrialdeak/default.aspx


 


Pentsatu... eztabaidatu... ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify